247. zk., 2022ko abenduaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5705
IRAGARKIA, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean ezarritako prozeduraren arabera Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatutako 20307 erregistro-finkaren segidako traktua berrabiarazteko espedienteari buruzkoa.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten du Bilboko 13. zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatzeko asmoa duela finkak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoru Ondare Publikoari eragiten diola, eta honela deskribatzen dela:
«Hiribildu honetako Iturrigorri izeneko puntuan dagoen lurzatia da. Berrogei metro karratuko azalera du eta alde guztietatik Santiago Arana jaunaren lursaila du mugakide.»
Katastroko 285 poligonoko 135 katastro-partzelari dagokio.
Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 747 liburukian, 504 liburuan, 187. folioan, 20307 zenbakiko finkan, Antonio Odilio de Dios de Dios eta Concepción Requejo Gómez-en izenean.
Aipatutako finka Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren Zuzendaritzak eskuratu zuen nahitaezko desjabetze-espedientearen bidez, «ITURRIGORRI-PEÑASKAL (3. FASEA: I) B.J.P:» proiektua gauzatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoruaren Ondare Publikoari atxikitako jabari publikoa da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 16.2.f artikuluan xedatutakoaren arabera.
Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz etendako segidako traktuari berrekiteko, eta finka Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, 1946ko otsailaren 8ko Hipoteka Legearen 206. artikuluan xedatutakoaren babespean, argitara ematen da, finka horren gaineko eskubideak dituztela egiaztatzen dutenek alegazioak egiteko edo horren aurka egiteko aukera izan dezaten Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzaren aurrean (Donostia kalea 1), 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 1a.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.