Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2022ko abenduaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5702

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 29koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2022ko dirulaguntzak esleitzen dituena.

2022ko abuztuaren 31n argitaratu zen EHAAn (167. zk., 3791 zk.) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2022ko uztailaren 26an emandako Agindua. Horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan dauden lantokietan, 2022an, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak ematea arautzen da (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotzen diren entitateak baztertutzat jotzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.

2. artikulua.– 1. eta 2. multzoetako soberakinak 3. eta 4. multzoen artean birbanatzea hurrenez hurren, deialdia arautzen duen 2022ko uztailaren 26ko Aginduko 15.2 artikuluan zehaztu bezala.

3. artikulua.– Ebazpen honetako II. eranskinean jasotako entitateei dirulaguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoengatik.

4. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

5. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

6. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 29a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala