Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2022ko abenduaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5701

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 1ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira animaliak elikatzen dituzten operadoreen sektorerako ezohiko estatu-laguntzak, Errusiak Ukrainari eraso ondoren ekonomia babesteko estatu-mailako laguntza-neurriei dagokien denbora-esparruaren barruan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduaren bidez deituak, horretarako emandako epean alegazioak aurkeztu dituzten erakunde onuradunei erantzun ondoren.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduaren bidez, animaliak elikatzeko operadoreen sektorerako ezohiko estatu-laguntzen deialdia egin zen, Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-laguntzako neurriei buruzko Aldi Baterako Esparru Nazionalaren barruan.

Agindu horren 6. oinarriaren arabera, laguntzak kudeatu eta ebazteko organo eskuduna Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da.

Behin 10 egun balioduneko epea amaituta laguntza ukatzeko edo EAEko Administrazioaren egoitza elektronikoan argitaratutako erakunde onuradunen behin-behineko zerrendan agertzen ziren datuak kontsultatzeari aurka egiteko, edo, hala badagokio, zerrenda horretan sartzeko eskatzeko, egiaztatu da ebazpen honen eranskinean agertzen diren erakunde onuradunek, alegazioei erantzun ondoren, laguntza jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Beraz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko zenbatekoak kalkulatu dituzte, 2022ko urriaren 13ko Aginduaren 4. oinarrian ezarritakoaren arabera; non, zenbatekoa, 2021ean aitortutako artoaren erosketa-bolumena (tonak) bider 30 eurotan finkatutako tona bakoitzeko zenbateko unitarioa den.

2022ko urriaren 13ko Aginduaren 4. oinarriaren 2. puntuaren arabera, erakunde onuradun bakoitzak gehienez 400.000 euro jaso ahal izango ditu.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean zerrendatutako erakunde onuradunei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduan araututako laguntzak ematea. Agindu horren bidez, Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren ondoren, ekonomia babesteko Estatuaren laguntza-neurriei buruzko Aldi Baterako Esparruaren barruan, animalien elikadurako operadoreen sektorerako ezohiko estatu-laguntzen deialdia egiten da. Agindu horren 6. oinarriko 2.b) puntuan ezarritako epean egindako alegazioei erantzun ondoren, eranskinean agertzen diren erakunde onuradunak horiek jasotzeko baldintzak betetzen dituztenak dira.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 1a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala