247. zk., 2022ko abenduaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5688
AGINDUA, 2022ko abenduaren 20koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaileak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa arrunta ebatzi izanaren ondorioz.
Jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistroak betetzeko hasitako espedientea aztertu da. Espediente hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez iragarritako lehiaketa arruntean sartu zen (2022ko azaroaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Horrenbestez, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Álvaro García Armentia jauna izendatzea Vitoria-Gasteizko 03 zenbakiko Erregistroa betetzeko (arrazoia: Alberto Juan Montes O 'Connor jaunaren lekualdatzea, 2022ko urriaren 20ko Aginduarekin bat etorrita).
Bigarrena.– Nuria Lander Fernández andrea izendatzea Bergarako 01 zenbakiko Erregistroa betetzeko (arrazoia: Rafael José Stampa Castillo jaunaren lekualdatzea da, 2022ko urriaren 20ko Aginduarekin bat etorrita).
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 20a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.