Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5679

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 14koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateari buruzkoa.

2022ko irailaren 13ko Aginduan ezarritakoari jarraituz (2022ko irailaren 23ko EHAA, 183 zk.), Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateko deialdia onesten duena, Hautaketa Batzordeak egindako proposamenez, eta zazpigarren oinarriko 9. atala beteaz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Elkarlan» sariak ematea, hau da, prestazio hauek:

a) 6.000 euro gordin, parte-hartzea sustatzeko modu ezberdinak aplikatzeko aukera ematen duen balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzailea onartzeko.

b) 3.000 euro gordin, jardunbide egokiak transferitzeko prozesuan aplikatu ahal izateko.

c) Kanpoko aholkularitza, beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan zehar.

d) Saritutako proiektuari zabalkundea emango zaio komunikabide eta hedabideetan hurrengo proiektuetarako:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Onartutako proiektuetako bakoitzerako Hautaketa Batzordeak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.

Aurkeztu diren eskaera hauek ezetsi egin dira, Aginduan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik:

9. espedientea

Eskatzailea: Asociación Instituto Biodonostia

Proiektua: capacitación científica en salud: Fomentando la participación crítica ciudadana.

Arrazoia: deialdiaren oinarrien 4.2 atala ez du betetzen.

21. espedientea.

Eskatzailea: ADSIS fundazioa.

Proiektua: Munduko auzoekin ikasten, bertako auzoan ekin.

Arrazoia: Deialdiaren oinarrien 4.1 atala ez du betetzen.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dezakete Sail berbereko sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Entitate sarituek idatziz eta berariaz adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena jakinarazi eta 3 egun balioduneko epearen barruan. Horretarako, saria onartzeko inprimaki bat izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 14a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

JONE BERRIOZABAL BOVEDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala