246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 12 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5669
1849/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Mendekoak/Langileak lanbide-taldeko Zeladorea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Mendekoak/Langileak lanbide-taldeko Zeladorea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketaren blokerako eta lehiaketaren blokerako).
Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eta V. eranskinetan jasotakoa.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK MENDEKOAK/LANGILEAK LANBIDE-TALDEKO ZELADOREA KATEGORIARAKO, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira Mendekoak/Langileak lanbide-taldeko Zeladorea kategoriako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Egindako ikasturteen ziurtagiria (DBH edo baliokidea) izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren eskakizunak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
E taldea: 10 euro.
3.– Prozesua nola garatuko den:
3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:
3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren eskakizunen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).
3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko espezialitateren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).
3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Epaimahaiak kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari, bai probak prestatzeko, bai oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.
Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera sortatik aterako dira.
b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.
V. eranskinean, proba prestatzeko programa eta bibliografia jasotzen dira, hautaketa-prozesu honetan adimen-desgaitasunaren kupoan onartutako adimen-desgaitasuna intelektuala duten parte-hartzaileentzako egokitzapenekin. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean, irakurketa errazeko sistemara egokituta argitaratuko da ebazpen hau, bai eta gai-zerrenda komunari dagozkion galderen multzoa ere, irakurketa errazera egokituak. Era berean, kupo honetan onartutako adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat, irakurketa errazeko sistemara egokituta egongo da proba. Proba egiteko, izangai horiek idatziz erantzun beharko diote galdera sorta bati, ezartzen den gehieneko epean.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ZELADOREA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
1.– Lehiaketa-oposizio blokea:
a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 11 destino.
Sarbide orokorra: 10.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 1.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.
b) Txanda askeko deialdia: 268 destino.
Sarbide orokorra: 249.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 19.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 15.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 4.
2.– Lehiaketako blokea:
Sarbide orokorra: 52 destino.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA MENDEKOAK/LANGILEAK LANBIDE-TALDEKO ZELADOREA KATEGORIARAKO
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan zeladore gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,20 puntu.
2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan zeladore gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.
b) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:
b.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
b.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Euskara:
– 2. HE: 16 puntu.
– 1. HE: 8 puntu.
IV. ERANSKINA
ZELADOREA
GAI-ZERRENDA
1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Euskadiko osasun-sistemaren eraketa. Printzipio taiutzaileak eta antolakuntza eta funtzionamenduaren gaineko printzipio programatikoak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.
2.– Estatutu Markoa: Xedea eta esparrua. Arauak. Erregimen estatutarioaren antolamenduko printzipioak eta irizpideak. Estatutupeko langileen sailkapena.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Zuzendaritza antolamendua.
4.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak: Lege-aitorpena. Ahalmenak. Araubide organikoa eta funtzionala. Zerbitzu-erakunde sanitarioen zerrenda.
5.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Helburua. Eremua. Historia klinikoaren definizioa. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Eskubideak eta betebeharrak dokumentazio klinikoari dagokionez: pazienteen eskubideak, baimen informatua. Historia klinikoan zuzenketak egitea, ezereztea eta aurka egitea.
6.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.
7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: Lanaldia. Atsedena eta oporrak. Lizentziak eta baimenak.
8.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zeladoreen antolamenduko eskuliburua: Pazienteen mugikortasuna. Pazienteen mugikortasuna errazteko baliabide mekanikoak. Ohe/ohatila eta gurpildun aulkia eramatea. Beste material, ekipo edo aparatu batzuk. Terminoen hiztegia.
9.– Suteen prebentzioko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren Informazio Eskuliburua: sutearen jatorria, nola probokatzen den, agente itzaltzaile ohikoenak, gomendioak suteak prebenitzeko, larrialdiko egoera. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek dituzten arrisku orokorrak: Prebentzio Zerbitzua, definizioak, ingurune sanitarioaren arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: nola jokatu laneko istripu edo gertakarien aurrean: langilearen eta goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.
10.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
11.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Datuak babestearen printzipioak.
12.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.
13.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
14.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
15.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20.
16.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024).
17.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.
BIBLIOGRAFIA
1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (5., 6., 8., 10. eta 11. artikuluak).
2.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluak).
3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 2., 3., 4., 6., 7. eta 8. artikuluak).
4.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (13., 14. eta 15. artikuluak). Zerbitzu-erakunde sanitarioen zerrenda. II. eranskina, eta zenbait erabaki, zeinen bidez zerbitzu-erakunde horien izendapenak, sormena eta esparrua aldatzen diren (azkenekoa 2015eko abenduaren 28koa da).
5.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa (1., 2., 3., 8., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 24., 25. eta 27. artikuluak).
6.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).
7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren III. eta IV. tituluak (2007ko abenduaren 31ko EHAA 250. zk. eta 2008ko ekainaren 16ko EHAA 113. zk.).
8.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lan egiten duten zeladoreentzako eskuliburua.
9.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua, suteen prebentzioari buruzkoa: sutearen jatorria, nola probokatzen den, agente itzaltzaile ohikoenak, gomendioak suteak prebenitzeko, larrialdiko egoera. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek dituzten arrisku orokorrak: Prebentzio Zerbitzua, definizioak, ingurune sanitarioaren arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: nola jokatu laneko istripu edo gertakarien aurrean: langilearen eta goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin. Hori guztia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak argitaratu du.
10.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).
11.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. artikuluak).
12.– 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa (1., 3. eta 43. artikuluak).
13.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
14.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
15.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20.
16.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024).
17.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.
V. ERANSKINA
ZELADOREA
(adimen desgaitasunaren kupoa)
GAI-ZERRENDA
1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Euskadiko osasun-sistemaren eraketa. Printzipio taiutzaileak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.
2.– Estatutu Markoa: Xedea eta esparrua. Erregimen estatutarioaren antolamenduko printzipioak eta irizpideak. Estatutupeko langileen sailkapena.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Zuzendaritza antolamendua.
4.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak: Lege-aitorpena. Ahalmenak. Zerbitzu-erakunde sanitarioen zerrenda.
5.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Helburua. Eremua. Historia klinikoaren definizioa. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Eskubideak eta betebeharrak dokumentazio klinikoari dagokionez: pazienteen eskubideak, baimen informatua.
6.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.
7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa: Lanaldia. Atsedena eta oporrak. Lizentziak eta baimenak.
8.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zeladoreen antolamenduko eskuliburua: Pazienteen mugikortasuna. Pazienteen mugikortasuna errazteko baliabide mekanikoak. Ohe/ohatila eta gurpildun aulkia eramatea. Beste material, ekipo edo aparatu batzuk. Terminoen hiztegia.
9.– Suteen prebentzioko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren Informazio Eskuliburua: sutearen jatorria, nola probokatzen den, agente itzaltzaile ohikoenak, gomendioak suteak prebenitzeko, larrialdiko egoera. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek dituzten arrisku orokorrak: Prebentzio Zerbitzua, definizioak, ingurune sanitarioaren arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: nola jokatu laneko istripu edo gertakarien aurrean: langilearen eta goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.
10.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
11.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Datuak babestearen printzipioak.
12.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.
13.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024: Elementu instrumentalak.
14.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020: 3. Plana inspiratzen duten printzipioak eta 5. Lehentasun Arloak-Helburuak-Ekintzak-Adierazleak.
15.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 20 20. Egoeraren azterketa. Estrategiaren helburuak. Komunikazioa eta koordinazioa pazientearen segurtasuna hobetzeko.
16.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024): 3. Misioa, ikuspena eta balioak, 4. Zeharkako ildoak eta 5. Jarduketa-arloak eta proiektuak.
17.– Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.
BIBLIOGRAFIA
1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (5., 6., 10. eta 11. artikuluak).
2.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa (1., 2., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. artikuluak).
3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 2., 3., 6., 7. eta 8. artikuluak).
4.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (13. eta 14. artikuluak). Zerbitzu-erakunde sanitarioen zerrenda. II. eranskina, eta zenbait erabaki, zeinen bidez zerbitzu-erakunde horien izendapenak, sormena eta esparrua aldatzen diren (azkenekoa 2015eko abenduaren 28koa da).
5.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa (1., 2., 3., 8., 11., 12., 13., 24. eta 25. artikuluak).
6.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).
7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren III. eta IV. tituluak (2007ko abenduaren 31ko EHAA 250. zk. eta 2008ko ekainaren 16ko EHAA 113. zk.).
8.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lan egiten duten zeladoreentzako eskuliburua.
9.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua, suteen prebentzioari buruzkoa: sutearen jatorria, nola probokatzen den, agente itzaltzaile ohikoenak, gomendioak suteak prebenitzeko, larrialdiko egoera. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek dituzten arrisku orokorrak: Prebentzio Zerbitzua, definizioak, ingurune sanitarioaren arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentzioko Karpeta Gorria: nola jokatu laneko istripu edo gertakarien aurrean: langilearen eta goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin. Hori guztia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak argitaratu du.
10.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17. eta 18. artikuluak).