Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5660

1840/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Garraio Sanitarioaren Gidaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Garraio Sanitarioaren Gidaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketaren blokerako eta lehiaketaren blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALAK LANBIDE-TALDEKO OFIZIALA KATEGORIAN (GARRAIO SANITARIOAREN GIDARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategoriako (Garraio Sanitarioaren Gidaria lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, edozein teknikari-titulu edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) B motako gidabaimena izatea, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

c) C motako gidabaimena izatea, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz, baldin eta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 2. oinarrian destinoak zehazteari buruz xedatutakoa aplikatuz (ebazpen horren bidez onartzen dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020, 2021 eta 2022 urteetarako eta Egonkortze prozesurako deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak), eskaintzen diren lanpostuak 3.500 kg-tik gorako eta, gehienez ere, 7.500 kg-ko gehieneko masa baimendua duten ibilgailuak (gidaria barne, gehienez ere zortzi bidaiarirentzako diseinatuta eta eraikita) gidatzeko lanpostuak badira.

d) D motako gidabaimena izatea, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz, baldin eta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 2. oinarrian destinoak zehazteari buruz xedatutakoa aplikatuz (ebazpen horren bidez onartzen dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020, 2021 eta 2022 urteetarako eta Egonkortze prozesurako deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak), eskaintzen diren lanpostuak zortzi bidaiarirentzako baino gehiagorako (gidariaz gain) diseinatuta eta eraikita dauden ibilgailuak gidatzeko lanpostuak badira.

e) Garraio sanitarioaren profesionaltasun-ziurtagiria, maiatzaren 20ko 710/2011 Errege Dekretuan ezarritakoa, edo dagokion habilitazioa, errepideko garraio sanitarioko ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta langile-kopurua ezartzen dituen maiatzaren 25eko 836/2012 Errege Dekretuaren arabera.

f) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

g) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

C2 taldea (D talde zaharra): 15 euro.

3.– Prozesua nola garatuko den:

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua.

3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda jasotzen duen ebazpena argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko espezialitateren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

b) Gai-orokorrari orokorrari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: GARRAIO SANITARIOAREN OFIZIAL GIDARIA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 1 destino.

Sarbide orokorra: 1.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 18 destino.

Sarbide orokorra: 17.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 3 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALAK LANBIDE-TALDEKO OFIZIALA KATEGORIAN (GARRAIO SANITARIOAREN GIDARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan Ofizial gisa (Garraio Sanitarioaren Gidaria lanpostu funtzionala) egindako hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Ofizial gisa (Garraio Sanitarioaren Gidaria lanpostu funtzionala) emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0525 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

c) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

c.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,21 puntu hilabete bakoitzeko.

c.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,105 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Deialdiko lanpostu funtzionalean aritzeko eskatutako tituluaren ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak):

– ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

b) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
OFIZIALA (GARRAIO SANITARIOAREN OFIZIALA GIDARIA LANPOSTU FUNTZIONALA)

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

Lehenengo atala.– Zirkulazioari eta ibilgailuei buruzko ezagutza orokorrak.

1.– Zirkulazio Araudi Orokorra.

– Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko arauak aplikatzea.

– Zirkulazioko jokabideei buruzko arau orokorrak.

– Gidarientzako arau orokorrak.

Bigarren atala.– Garraio sanitarioaren inguruko ezagutzak.

2.– Garraio sanitariorako baimenen xedapen komunak.

– Garraio sanitariorako baimenenak.

– Garraio sanitariorako baimenenei atxikitako ibilgailuen ezaugarriak.

– Baimenen esparrua.

– Garraio sanitariorako baimenen gaineko eskumena duen organoa.

– Baimenen indarraldia.

3.– Ibilgailuen ziurtagiri tekniko-sanitarioaren araubidea.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa egin beharra.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa emateko betekizunak.

– Ziurtagiria eskatzea.

– Ziurtagiria ematea.

– Ziurtagirien dokumentazioa.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioaren indarraldia.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioa galtzea.

– Ziurtagiri tekniko-sanitarioen erregistroa.

– Langileak.

4.– Errepideko garraio sanitariorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak.

– 836/2012 Errege Dekretuaren xedea.

– Errepideko garraio sanitariorako ibilgailu motak.

– Ibilgailuen ezaugarriak.

– Identifikazioa eta seinaleztapena.

– Nahitaezko dokumentuak eta ibilgailuak.

– Zelula sanitarioa.

– Langileak.

Hirugarren atala.– Ibilgailuaren ezagutza.

5.– Automobila.

– Ibilgailu moten araberako sailkapena.

– Atalen edo kanpoko formaren konfigurazioaren arabera.

– Automobil motak, karrozeriaren eraikuntzaren arabera.

– Automobilaren ezaugarri nagusiak.

– Ezaugarri dimentsionalak.

– Ezaugarri teknikoak.

6.– Segurtasuna automobilean.

– Prebentzio-segurtasuna.

– Erosotasuna eta ergonomia.

– Ikuspena eta argiak.

– Klimatizazioa.

– Segurtasun aktiboa.

– Motorra-propultsorea multzoa.

– Esekidura, direkzioa eta balaztak.

– Segurtasun aktiboko sistema elektronikoak.

– Segurtasun pasiboa.

– Segurtasun-uhalak eta pretentsoreak.

– Airbaga eta alboetako barrak.

– Beirak.

– Karrozeriako kolpe-leungailua.

7.– Motorrak.

– Motorraren elementuak.

– Bilokea, kulata, pistoia, segmentuak.

– Biela, birabarkia, inertzia-bolantea.

– Sarrera- eta ihes-kolektoreak.

8.– Banaketa.

– Espeka-ardatza.

– Aginte-sistemak.

– Balbulak, malgukiak, zabu-aulkiak, hagaxka bultzatzaileak, takeak.

– Funtzionamendu-printzipioak.

– Lau aldiko eztanda-motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

– Lau aldiko diesel-motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

– Lau aldiko motorren funtzionamendu praktikoaren printzipioak.

– Zilindradaren oinarrizko ezagutzak, konpresorearen, potentziaren eta motor-parearen arteko erlazioa.

9.– Hoztea.

– Hoztearen zeregina eta hozte motak.

– Aire bidezko hoztea.

– Likido hozgarri bidezko hozketa.

– Zirkuitua osatzen duten elementuak.

– Erradiadorea, ponpa, termostatoa eta haizagailuak.

– Hedapen-botila. Purgagailuak.

– Segurtasuneko tapoiak eta zorroak.

– Likido hozgarria.

– Sistema egiaztatzeko elementuak.

– Berogailua.

10.– Lubrifikazioa.

– Koipeztaketa mistoko zirkuitua.

– Erabateko presio bidezko koipeztaketa zirkuitua.

– Zirkuituaren osagaiak.

– Olio-ponpa, deskarga-balbula.

– Olio-iragazkiak.

– Igorpen kutsakorren kontrol-sistemak.

– Egiaztapen- eta kontrol-sistemak.

– Olioak.

– Olio mineralak eta sintesi-olioak.

– Olioen ezaugarriak.

– Olio motak, biskositatearen arabera.

11.– Transmisio-elementuak.

– Enbragea.

– Marruskadurazko enbragea: enbrageko diskoa eta mazoa. Lepokoa.

– Enbragearen funtzionamendu orokorra.

– Abiadura-kaxa: motak eta oinarrizko funtzionamendua.

– Diferentzialak: motak eta oinarrizko funtzionamendua.

– Transmisio-ardatza eta palierrak.

12.– Suspentsioa.

– Suspentsio-sistemak.

– Elementuak. Motelgailuak.

– Aurreko suspentsioa.

– Atzeko suspentsioa.

– Suspentsio hidroneumatikoa.

13.– Direkzioa.

– Direkzio-sistemaren elementuak.

– Bolantea, zutabea.

– Direkzio-kutxa, direkzio-bieletak, errotulak.

– Direkzio lagundua.

– Direkzioa lerrokatzea.

– Pibotea. Mangeta.

– Erorketa-, irteera- eta aitzinamendu-angelua.

– Konbergentzia.

14.– Freno-sistema.

– Frenatze-elementuak.

– Danbor-frenoak.

– Danborra, zapatak eta frenoari eusteko platera.

– Eragingailu hidraulikoa eta tentsore automatikoa.

– Danbor-frenoen funtzionamendu orokorra.

– Diskozko frenoak.

– Freno-diskoak.

– Freno-pintzak eta -pastillak.

– Eragingailu hidraulikoa.

– Funtzionamendu orokorra.

– Eragintza hidraulikoko sistema.

– Frenoen ponpa.

– Likidoen depositua.

– Frenatze-erreduktoreak.

– Hoditeria eta tenkagailuak.

– Frenoen likidoa.

– Eragintza mekanikoko sistema.

– ABS freno-sistema.

– ABS Bosch sistemaren osagaiak (lau kanal).

15.– Gurpilak eta pneumatikoak.

– Gurpilaren elementuak.

– Pneumatikoaren atalak.

– Errodatze-banda.

– Orpoa, sorbalda, alboa.

– Zentraketa-kordoia, karkasa.

– Barneko gomazko estaldura.

– Pneumatiko motak.

– Ganberarik gabeko pneumatikoak.

– Pneumatikoaren identifikazioa.

– Puzketa-presioa.

– Aguaplaninga.

– Hagun metalikoak. Hagunaren terminologia dimentsionala.

16.– Ibilgailuaren oinarrizko sistema elektrikoak.

– Bateria.

– Ibilgailuaren sistema elektrikoak.

– Karga-zirkuitua.

– Abiatze-zirkuitua.

– Pizte-zirkuitua.

– Argien zirkuitua.

– Maniobra-zirkuitua.

Laugarren atala.– Zirkulazioa eta bide-segurtasuna.

17.– Zirkulazio-arauak.

– Bide publikoak. Erabilera. Ibilgailuen zirkulazioa.

– Bide-markak.

– Abiadura.

– Ohartarazpenak gidariei.

– Ibilgailuen argiak.

– Argiak.

– Seinaleztapen optikoa.

– Zirkulazio-seinaleak.

– Arau orokorrak.

– Agenteen seinaleak eta aginduak.

– Aldi baterako seinaleak (balizak).

– Semaforoak.

– Seinale bertikalak.

– Arrisku-seinaleak.

– Arauzko seinaleak.

– Argibide-seinaleak.

18.– Bide-segurtasuna.

– Zirkulazio-baimena. Ibilgailuaren dokumentazioa.

– Gidariaren egoera fisikoa.

– Edari alkoholdunak eta drogak.

– Erreakzio-denbora.

– Bideko arrisku zehatzak.

– Bihurguneak.

– Baldintza meteorologiko edo ingurumen-baldintza txarrak.

– Zirkulazio-istripuak.

– Gidaria.

– Abiadura.

– Erreakzioko, frenatzeko eta gelditzeko tartea eta segurtasun-tartea.

Bosgarren atala.

19.– Oinarrizko bizi-euskarria.

– Helduen oinarrizko bizi-euskarria.

– Pediatriako oinarrizko bizi-euskarria.

Seigarren atala.

20.– Euskadiko lehentasuneko errepide-sarea.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Araudi Orokorra onartzeko dena, betiere, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatua, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartua, aplikatu eta garatzearren.

2.– PRE/1435/2013 Agindua, uztailaren 23koa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua garatzen duena errepideko garraio sanitarioaren arloan.

3.– 836/2012 Errege Dekretua, maiatzaren 25ekoa, errepideko garraio sanitarioko ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta langile kopurua ezartzen dituena.

4.– Fundamentos tecnológicos del automóvil. Eduardo Águeda Casado, José Luis García Jiménez, José Martín Navarro eta Tomás Gómez Morales. Paraninfo/Thomson Learning argitaletxea. ISBN: 978-84-9732-084-9.

5.– Manual resumido permiso B. Editor Aeol Service S.L. ISBN: 978-84-614023-4-2.

6.– Ospitalez kanpoko geldialdi kardiako baten aurrean zer egin jakiteko gomendioak.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_emerge_infografia/eu_def/adjuntos/Manual_RCP_2022_EU.pdf

7.– Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sarearen sailkapena. Eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/tercer_plan_general_carreteras/eu_def/adjuntos/03_KAPITULUA_2_EU.pdf

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

3.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

4.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

5.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

6.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

7.– Marko Estrategikoa.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

11.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

4.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

11.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala