246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 12 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5650
1830/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-proba arautuko duten oinarri espezifikoak Administrazioko Teknikari Espezialistak lanbide-taldeko Administraria kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetarako eta Egonkortzeko prozesurako iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Administrazioko Teknikari Espezialistak lanbide-taldeko Administraria kategorian.
Hirugarrena.– Bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda onartzea, Ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketaren blokerako eta lehiaketaren blokerako).
Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea lehiaketa-oposizioko blokerako.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAK LANBIDE-TALDEKO ADMINISTRARIA KATEGORIAN
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira Administrazioko Teknikari Espezialistak lanbide-taldeko Administraria kategoriako Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Administrazio eta Finantzako Goi Mailako Teknikariaren edo Idazkaritzako Goi Mailako Teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Era berean, kategoria honetan parte hartzen duten izangaiek honako modulu hauei dagozkien informatika-ezagutzak egiaztatu beharko dituzte: Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua; Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010; Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua, eta Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua. Modulu horiek Euskadi Informazioaren Gizartean Planak eskaintzen ditu KZgunea zentro publikoetan.
b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
C1 taldea (C talde zaharra): 15 euro.
3.– Prozesua nola garatuko den:
3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:
3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren Ebazpena argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).
3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko espezialitateren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).
3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.
Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:
a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.
b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ADMINISTRARIA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
1.– Lehiaketa-oposizio blokea:
a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 10 destino.
Sarbide orokorra: 9.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa:1.
b) Txanda askeko deialdia: 42 destino.
Sarbide orokorra: 39.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 3.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa:3.
2.– Lehiaketako blokea:
Sarbide orokorra: 15 destino.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAK LANBIDE-TALDEKO ADMINISTRARIA KATEGORIAN, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Administrari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,22 puntu.
2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren gainerako administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Administrari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
d) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:
d.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.
d.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Administrazio eta Finantzako Goi Mailako Teknikariaren, Idazkaritzako Goi Mailako Teknikariaren edo baliokideren ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntzak):
– ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.
– bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.
b) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:
a) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,50 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.
– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.
– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten berariazko ikastarotzat hartuko dira, besteak beste, honako hauek:
– Kontratazioa, nominak eta Gizarte Segurantza.
– Administrazio-kudeaketako teknikak.
– SAP-Giza Baliabideak.
– SAP-Kudeaketa Ekonomikoa.
– SDH kudeaketa.
– Osabideko agenda.
– Erabiltzailearen Arreta Osasun Publikoan.
– Erabiltzailearen telefono bidezko arreta.
– Plantilla, nominak, aurrekontuak eta kontratazioa.
– Artxiboa eta dokumentazioa.
– Historia klinikoen artxiboa.
– Administrazio-lanaren antolaketa.
– SAP-Giza Baliabideen Finantza Kontabilitatea.
– Administrazio-idazkera.
– Oinarrizko kontabilitatea.
– Taldeko lana.
– SAP-Giza Baliabideak Kudeatzeko Sistema Integratua: Informazioa ustiatzea.
b) Irakaskuntza-jarduerak:
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:
– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.
– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
3) Euskara:
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
ADMINISTRARIA
GAI-ZERRENDA.
1.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutua onartzen duena. Atariko titulua. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria. Lurralde Historikoetako erakundeak.
2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legearen xedea eta aplikazio-eremua. I. titulua: prozeduran interesdun direnak. II. titulua: Administrazio publikoen jarduera. III. titulua: Egintza administratiboak.
3.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedura erkidea. Bermeak. Administrazio-prozeduraren faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Izapidetze sinplifikatua. Betearazpena.
4.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Ofiziozko berrikuspena. Administrazio-errekurtsoak.
5.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
6.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.
7.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.
8.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. I. titulua: Xedea eta aplikazio-eremua. II. titulua: Administrazio publikoetako langileak.
9.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Xedapen orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.
10.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Konfigurazioa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
11.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Pertsonalaren araubidea. Ezarpen-eremua. Pertsonalaren egitura eta antolaketa. Zuzendaritza-karguak. Pertsonalaren estatutu juridikoen arau komunak. Enpleguko erlazio estatutarioa. Sailkapena. Lanbide-sustapen eta destinoak betetzea.
12.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena. Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoa. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia. Zerbitzu-erakundeak. Gestio-araubidea. Zerbitzu sanitarioetako erakundeen araubidea, izendapenak, lurralde-eremua. Erakunde Sanitario Integratuak.
13.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa. (Abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua). Helburua eta barne hartzen dituen langileak. Eskubide sozialak. Lanaldi arrunta, lanaldi osagarria, eguneko atsedenaldia, asteko atsedenaldia, atsedenaldi alternatiboak eta oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Ordainsarien araubidea.
14.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko: xedea, aplikazio-eremua. Euskararen erabilera.
15.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Barne-mugikortasuna. Ordainsariak. Diziplina-araubidea. Bateraezintasunak. Ordezkaritza, parte-hartzea eta negoziazio kolektiboa.
16.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena: helburua, eremua, definizioa, identifikazioa, lanbide-profila, betetzeko modua, lanpostuak ezartzea eta aldatzea.
17.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Xedea. Aplikazio-eremua. Historia klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak.
18.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Publikotasun aktiboa.
19.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena. Printzipio orokorrak. Informazio klinikorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea.
20.– Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea: xedea, eremua, titularrak, bigarren iritzi medikoa, prozedura, pazienteari jakinaraztea eta informazioa ematea. Arreta sanitarioa.
21.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: xedea, aplikazio-esparrua eta definizioa. Arriskuen prebentzio-arloko politika, laneko segurtasuna eta osasuna babesteko.
22.– Laneko arriskuen prebentzioa Bezeroentzako arreta eremuan. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzua. Lan-arriskuaren definizioa, laneko ekipoa, gaixotasun profesionala, norbera babesteko ekipamendua, arrisku psikosozialak. Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuen laneko arriskuak. Lan-istripua/gertakaria: definizioak, langilearen eta goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.
23.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
24.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Eusko Legebiltzarrarena, osasun-arloko aurretiazko borondateena.
25.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
26.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
27.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2020.
28.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024).
29.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana (2022-2028). Irudi eta komunikazio korporatiboak. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko erakundeekiko harremanak.
GAI-ZERRENDAREN BIBLIOGRAFIA.
1.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutua onartzen duena.
2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
3.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Xedapen orokorrak.
4.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
5.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzekoa, eta 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa.
6.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
7.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
8.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
9.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa. (Abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua).
10.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko.
11.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.
12.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena.
13.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.
14.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
15.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
16.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena.
17.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
18.– Informazio-eskuliburua: Osakidetzako langileen arrisku orokorrak. Lehen Mailako Arretan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua. Informazio-eskuliburua: ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Prebentzioko Karpeta Gorria.
19.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
20.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Eusko Legebiltzarrarena, osasun-arloko aurretiazko borondateena.
21.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
22.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
23.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2020.
24.– Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia (2021-2024).
25.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana (2022-2028).