Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5641

1821/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Gizarte Langilea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetarako eta Egonkortzeko prozesurako iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Gizarte Langilea kategorian.

Hirugarrena.– Bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda onartzea, Ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da lehiaketa-oposizioko blokerako eta lehiaketako blokerako).

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea lehiaketa-oposizioko blokerako.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK ERDI MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GIZARTE LANGILEA KATEGORIAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Gizarte Langilea kategoriako Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Gizarte Laneko Diploma edo Gizarte Laneko Gradua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A2 taldea (B2 talde zaharra): 20 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioa nola garatuko den.

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Merezimenduen eskakizunak egiaztatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren Ebazpena argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren merezimenduen alegazioa egiteko, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Gizarte Laneko Diplomaren edo Gizarte Laneko Graduaren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:

a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: GIZARTE LANGILEA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 4 destino.

Sarbide orokorra: 4.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 17 destino.

Sarbide orokorra: 16.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 3 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA ERDI MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GIZARTE LANGILEA KATEGORIAN, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Gizarte Langile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren gainerako administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Gizarte Langile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0575 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

e) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

e.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.

e.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,115 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
GIZARTE-LANGILEA

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Gizarte-lana: kontzeptuak, printzipioak, helburuak eta eginkizunak.

2.– Gizarte-lan sanitarioa. Diagnostiko sozial sanitarioa. Osasun-arreta komunitarioaren eredua. Arreta pertsonalizatuko planak. Gizabanakoa norbere prozesuaren parte aktibo gisa. Sareko lana.

3.– Etika eta gizarte-lana: harreman asistentziala. Konfidentzialtasuna. Baimena. Printzipioak eta balioak. Erantzukizuna. Gizarte-langileen kode deontologikoa.

4.– Gizarte-laneko prozesu metodologikoa: azterketa-ikerketa, diagnostikoa, plangintza, betearazpena eta ebaluazioa. Faseen eta prozesuaren unitatearen arteko harremana.

5.– Gizarte-laneko oinarrizko dokumentazioa. Historia kliniko elektronikoa. Teknologia berrien erabilpena.

6.– Gizarte-laneko interbentzio-eredu nagusiak erreferentziazko paradigmen arabera: eredu sistemikoa eta eredu psikosoziala.

7.– Gizarte-lana gizabanakoekin eta familiekin.

8.– Gizarte-lana taldeekin: talde sozioterapeutikoak eta gizarte-heziketakoak.

9.– Komunitateko gizarte-lana. Esparru komunitariotik heltzea, gizartean parte hartzea.

10.– Ikerketa soziala. Ikerketa-ekintza. Teknikak: behaketa, laginketak, inkestak. Metodologia kualitatiboa.

11.– Talde-lana. Diziplina-artekotasuna. Mota, ezaugarriak. Gizarte-lana diziplina-arteko taldeetan. Helburua: Norbanakoa ardatz duen arreta, norbere bizi-proiektuaren eta norbere inguru komunitarioko protagonista izanik.

12.– Osasun/gaixotasun kontzeptua ikuspegi biopsikosozialetik. Osasunaren faktore erabakigarriak eta gizarteko desoreken arazoa.

13.– Arreta sanitarioaren markoa EAEn. Osakidetzaren Osasun Plana: Lehentasunezko arloak. Osasun Sailaren ildo estrategikoak. Erakunde Sanitario Integratuak. Kronikotasunaren arreta. Paziente Bizia Programa.

14.– Gizarte-arretaren markoa EAEn: Gizarte-zerbitzuen legea. EAEko diagnostiko sozialaren eta bazterketarenaren fitxa eta Gizarte-zerbitzuen zorroa. Desgaitasuna eta mendekotasuna.

15.– EAEko ildo estrategiko soziosanitarioak: mapa soziala eta mapa sanitarioa. Xede-kolektiboak eta lehentasunak. Sareko lana.

16.– Adingabeen arloko gizarte-lana. Prebentzioa. Familiei babesa ematea, gurasotasun positiboa, babes komunitarioak. Haurrak babesteko neurriak: erakunde-arteko lankidetza haurtzaro babestua sustatzeko. Arazo judizialak dituzten adingabeentzako arreta. Foru- eta udal-arreta.

17.– Adineko pertsonen arloko gizarte-lana. Prebentzioa eta sustapena. Zahartze aktiboa. Arreta pertsonalizatua inguru komunitarioan. Norbere autonomiaren sustapena. Telelaguntza. ELZ. Zaintzaileei zuzendutako arreta. Tratu txarren prebentzioa. Menpekotasunerako arreta. Eguneko arreta-zerbitzuak, gaueko arreta, egoitza-zerbitzuak. Bizitzaren amaierarako laguntza.

18.– Gaixotasun mentalak eta adikzioak: osasun mentaleko estrategia. Arreta komunitarioaren eredua. Berreskurapen-eredua. Gizarte-lana arreta-programen arabera: gaixotasun mental larria, gaixotasun mental arina, nortasunaren nahasmenduak, umeei eta nerabeei berariaz zuzendutako programak. Adikzio-arazoak dituzten pertsonen arreta.

19.– Zaurgarritasun-egoeran edo gizartetik baztertuta dauden pertsonentzako arreta. Prebentzioa, asistentzia eta errehabilitazioa. Etxegabetasuna.

20.– Genero-indarkeriaren eraginpeko emakumeen eta haien seme-alaben arreta.

21.– Desgaitasunak edo/eta menpekotasuna duten pertsonen arreta.

22.– Dibertsitateen eta gutxiengoen arreta.

23.– Gizarte-proiektuen plangintza, diseinua eta ebaluazioa.

LEGEDIA

1.– 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunekoa. Zioen azalpena.

2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Zioen azalpena.

3.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa. I. kapitulua. Osasun Sistema Nazionalaren prestazio-katalogoa. Zerbitzu-zorroaren kontzeptua.

4.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

5.– 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa. Zioen azalpena eta zerbitzu-katalogoa.

6.– 26/2011 Legea, abuztuaren 1ekoa, araudia Desgaitasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokitzeko dena.

7.– 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, EAEko gizarte-zerbitzuei buruzkoa.

8.– 8/2015 Lege Organikoa, uztailaren 22koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.

9.– 353/2013 Dekretua, maiatzaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzkoa.

10.– 385/2013 16 Dekretua, ekainaren 16koa, Gizarte Bazterkeria Baloratzeko Tresna onartzen duena.

11.– 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio- eta zerbitzu-zorroari buruzkoa.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Adikzioei buruzko Euskadiko VII. Plana. 2017-2021.

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/acicciones_plan/es_def/adjuntos/VII_plan_adicciones_eu.pdf

2.– EAEko Arreta Goiztiarreko eredua. 13/2016 Dekretua, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/03/1601007e.pdf

3.– Beharrizan bereziak dituzten haurren arreta integratua.

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_c18_b20_guia_2017_es/eu_def/adjuntos/c18_b20_Gu%C3%ADa_Painne_2017_eu.pdf

4.– Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2016-2019. 2015eko azaroa.

https://www.euskadi.eus/contenidos/plan_gubernamental/08_planest_xileg/eu_plang_09/adjuntos/PESS%20eusk.pdf

5.– Gizarteratze Aktiboko III. Euskal Plana 2012-2016.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/6199/eu_2284/adjuntos/plan_inclusion.pdf

6.– EAEn bizitegi-bazterketa larrian daudenen egoerari buruzko IV. azterketa 2018.

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_exclusion_residencial/eu_def/adjuntos/Exclusion-residencial-grave.pdf

7.– Euskadiko Hirugarren Sektoreari buruzko Legea. (EHAA 94. zk., 2016ko maiatzaren 19a).

http://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2016/05/1602096e.pdf

8.– 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko arreta Integralari buruzkoa (EHAA 69. zk, 2016ko apirilaren 13koa).

http://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2016/04/1601527e.pdf

9.– EAEko bizitegi-bazterketa larria genero-ikuspegitik (Emakunde. 37. txostena).

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes/eu_emakunde/adjuntos/txostena.37.bizitegi_bazterketa_larria.pdf

10.– Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeen osasun egoera, gizarte-baldintzatzaileak eta osasun arloko desberdintasunak, 2017.

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_c24_det_saludinfancia/eu_def/adjuntos/c24_Estado%20salud_det.%20sociales%20y%20desigualdades%20_poblaci%C3%B3n%20infantil_adolescente_CAPV_eu.pdf

11.– Gida. Buru-gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa.

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_c21_guia_viol_2017_es/eu_def/GIDA-EUS_Fedeafes_buru-gaixotasuna-duten-emakumeen-aurkako-indarkeria_web.pdf

12.– EAEko adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko eskuliburua.

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_c5/eu_def/adjuntos/c5_eus.pdf

13.– Asociación Española de Trabajo Social y Salud. 2017. Osasun arloko Gizarte Laneko Zerbitzuen Zorroa. Zaragoza. AETSYS.

14.– Aguilar, María J. 2013. Trabajo Social. Concepto y metodología. Madril. Paraninfo eta Kontseilua.

15.– Asamblea General del Consejo General de Trabajo Social. 2012. 3. edizioa. Código deontológico de Trabajo Social. Madril: Kontseilu Nagusia.

16.– Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordea. 2018. El proceso de información y consentimiento en servicios sociales. Guía de recomendaciones éticas. Diputación Foral de Bizkaia Foru Aldundia.

17.– Colom, D. 2012. El trabajo social sanitario. Los procedimientos, los protocolos y los procesos. Bartzelona. UOC argitaletxea.

18.– Colom, D. 2013. El diagnóstico social sanitario: aval de la intervención y seña de identidad del trabajo social sanitario. Bartzelona. UOC argitaletxea.

19.– Fernández, T. y Ponce, L. 2019. Trabajo Social Individualizado: metodología de intervención.

20.– Fombuena, J., Montagud, X. Y Senent, F. 2015. Métodos del Trabajo Social: intervención individual, grupal y comunitario. Valentzia. Tirant Lo Blanch.

21.– Guinot, C. (Coord.). 2008. Métodos, técnicas y documentos utilizados en Trabajo Social. Bilbo. Deusto argitalpenak.

22.– Miranda, M. (Coord.). 2015. Lo social en salud mental. Trabajo social en psiquiatría (I). Zaragoza. Zaragozako Unibertsitateko prentsak.

23.– Ovejas, Ch. y Berasaluze, A. 2019. Supuestos prácticos en trabajo social: diseño para su resolución. Zerbitzuan, 70, 111-130.

24.– Ovejas, Ch. y Berasaluze, A. 2019. Supuestos prácticos en trabajo social: diseño para su resolución. Zerbitzuan, 68, 5-24.

25.– Rey, A.M. 2015. Atención integral centrada en la persona. En Cruz, B. eta beste batzuk (Koord.). Herramientas para la reflexión de la práctica de la intervención social (205-221. or.). Granada Genio Maligno liburuak.

26.– Rodríguez, P. 2013. La atención integral y centrada en la persona. Madril. Pilares Fundazioa.

27.– Viscarret, J.J. 2007. Modelos y métodos de intervención en Trabajo Social. Madril. Alianza.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

4.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

5.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.

6.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

7.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

8.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

9.– Marko Estrategikoa.

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

13.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

13.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala