Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5635

1814/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketako blokerako eta lehiaketako blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO TERAPEUTA OKUPAZIONALA KATEGORIARAKO, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Terapia Okupazionaleko Diplomaren edo Terapia Okupazionaleko Graduaren titulua edo titulu baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren eskakizunak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A2 taldea (B talde zaharra): 20 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioko fasearen garapena.

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita merezimendu baloragarrien alegazioa egiteko, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.1.2 oinarrian (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Terapia Okupazionaleko Diplomaren edo Terapia Okupazionaleko Graduaren tituluaren edo titulu baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari, bai probak prestatzeko, bai oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera sortatik aterako dira.

b) Gai-zerrenda komunari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: TERAPEUTA OKUPAZIONALA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

Txanda askeko deialdia: 11 destino.

Sarbide orokorra: 10.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa:1.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 4 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO TERAPEUTA OKUPAZIONALA KATEGORIARAKO, OSAKIDETZAKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan terapeuta okupazional gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan terapeuta okupazional gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0575 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

e) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

e.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.

e.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako, etxeko lanetako, autopsia mediko-legalaren nozioetako ikasgaien kalifikazioak, ez Terapia Okupazionaleko ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 3. HE: 27 puntu.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
TERAPEUTA OKUPAZIONALA

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Terapia okupazionalaren definizioa, Terapia Okupazionalaren Munduko Federazioaren arabera (WFOT). WFOTen kode deontologikoa. Okupazionalaren Kode Etikoa 2000 (AOTA).

2.– Marko kontzeptualak eta eredu holistikoak (I). Adolph Meyer, eredu biopsikosoziala (A. Mosey), portaera okupazionalaren teoria (Mary Reilly). Marko kontzeptualak eta eredu holistikoak (II). Desgaitasun kognitiboaren eredua (Allen), okupazio bidezko egokitzapen-eredua (Reed eta Sanderson), AOTAren eredua eta Kanadako eredua. Marko kontzeptualak eta eredu holistikoak (III). Giza okupazioaren eredua (Gary Kielhofner).

3.– Ebidentzian oinarritutako praktika klinikoko gida. Datu-base bibliografikoak, ebidentzia-iturri dokumentalak eta berrikuspen bibliografikoa. Ebidentzia zientifikoaren tresnak.

4.– Osasunaren definizioa, OMEren arabera. Funtzionamenduaren, desgaitasunaren eta osasunaren nazioarteko sailkapena (FNS): funtzionamenduaren eta desgaitasunaren eredua eta FNS-IA. GNS10aren eta FNSaren arteko harremana.CIE 10 y la CIF.

5.– Disfuntzio fisikoari aplikatutako erreferentzia-esparruak: biomekanikoa, neuro-garapena, kognitibo-pertzeptiboa. Disfuntzio psikosozialari aplikatutako erreferentzia-esparruak: konduktuala, kognitibo-konduktuala, psikodinamikoa eta humanista.

6.– Trebetasunak eta abileziak: manipulazioa, eraikitzea, egokitzapena, interakzioa eta komunikazioa, eta sormena.

7.– Eguneroko jarduerak. Sailkapenaren kontzeptua, balorazio-tresna estandarizatuak.

8.– Laguntza teknikoak, sailkapena, funtzioak eta hautaketa-irizpideak.

9.– Lokomozio-aparatuko patologian esku hartzea. Anputatutako pazientea, erredurak.

10.– Patologia neurologikoan esku hartzea. Traumatismo kraneoentzefalikoa. Gerora sortutako kalte zerebrala. Iktusa. Balorazio funtzionala, eboluzio-faseen eta lesio-mailen araberako trebakuntza, eguneroko bizitzako jardueretarako trebakuntza eta berreziketa.

11.– Trebakuntza eta berreziketa funtzionala, TOari aplikatutako tekniken arabera. Trebakuntza eta berreziketa neuropsikologikoa eta kognitiboa, eguneroko bizitzako jardueretarako trebakuntza eta berreziketa, laguntza teknikoak.

12.– Bizkarrezur-muineko lesioa duen pazientearengan esku hartzea. Balorazio funtzionala, eboluzio-faseen eta lesio-mailen araberako trebakuntza, eguneroko bizitzako jardueretarako trebakuntza eta berreziketa.

13.– Mielomeningozelea duen pazientearengan esku hartzea. Balorazio funtzionala, eboluzio-faseen eta lesio-mailen araberako trebakuntza, eguneroko bizitzako jardueretarako trebakuntza eta berreziketa.

14.– Gaixotasun neurodegeneratiboa duen pazientearengan esku hartzea. Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten erabiltzaileengan esku hartzea. esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa. Parkinsona duen erabiltzailearen gaineko jarduera-programa.

15.– Garuneko paralisia duen erabiltzailearengan esku hartzea: sailkapena, ebaluazioa, garuneko paralisi motaren eta eboluzio-fasearen araberako trebakuntza, eguneroko bizitzako jardueretarako trebakuntza eta berreziketa, laguntza teknikoak eta gizarteratzea.

16.– Droga-mendekotasun ez alkoholikoetan esku hartzea. Alderdi indibidualak eta talde-tratamendua. Alkoholarekiko mendekotasunean esku hartzea. Taldeko jardunak.

17.– Haurraren arreta goiztiarrean esku hartzea. Arrisku handiko haurra. Tratamendu psikomotorra, neuropsikologikoa eta kognitiboa, garapen-etapen arabera.

18.– Ikaskuntza-nahasmenduen gaineko esku-hartzea. Alderdi psikomotorrak. Egokitzapenak eta laguntza teknikoak. Eskolatzea eta gizarteratzea.

19.– Adimen-desgaitasunen gaineko esku-hartzea. Ebaluazioa. Jarduera psikomotorra, neuropsikologikoa eta kognitiboa, adin mentalaren arabera. Eskolatzea, laneratzea eta gizarteratzea. Taldeko jardunak.

20.– Terapia okupazionala osasun mentalean aplikatzeko printzipioak. Ebaluazio orokorra. Helburu orokorrak. Esparru instituzionalak. Senideekin eta zaintzaileekin esku hartzea: psikoheziketa programak. Funtzio anitzeko taldea.

21.– Terapia okupazionalaren aplikazioak eskizofrenian. Eskizofrenia motaren eta fase klinikoaren araberako esku-hartzea. Taldeko jardunak. Gizarteratzea eta laneratzea. Autismoaren espektroaren nahasmendua.

22.– Terapia okupazionalaren aplikazioak nahasmendu bipolarrean. Esku-hartzea fase maniakoan. Esku-hartzea depresio fasean. Taldeko jardunak. Gizarteratzea eta laneratzea. Depresio erreaktiboa.

23.– Antsietate-nahasmendua duen erabiltzailearengan esku hartzea: sailkapena eta jarduketa espezifikoa. Somatizazioa. Taldeko jardunak.

24.– Traumatismo kranio-entzefalikoan, istripu zerebrobaskularrean edo beste batzuetan sortutako nahasmendu mental organikoak. Ebaluazioa. Trebakuntza eta berreziketa. Gizarteratzea eta laneratzea. Taldeko jardunak.

25.– Zahartzearen fisiopatologia: zahartze fisiologikoa eta patologikoa. Balorazio geriatriko integrala.

26.– Narriadura progresiboaren ondoriozko nahasmendu organikoak: Dementzia. Narriadura kognitiboaren ebaluazioa. Prebentzioa arrisku-taldeetan. Eguneroko bizitzako jardueretan trebatzea eta mantentzea. Jarduera-eremua. Familia-orientazioa. Taldeko jardunak.

27.– Eguneroko bizitzako jarduerak: autonomia pertsonala, jolasa, gizarte-jarduerak eta ikaskuntza.

28.– Osasun mentala haurtzaroan eta nerabezaroan. Haurtzaroko eta nerabezaroko garapen-etapak. Garapenaren nahasmenduak, jokabide disruptiboaren nahasmenduak, antsietate-nahasmenduak, psikosia, elikadura-nahasmenduak. Haurren tratu txarren gaineko esku-hartzeak.

29.– Terapia okupazionalaren aplikazioak Down sindromean. Esku-hartze goiztiarra. Laguntza teknikoak. Autonomia pertsonalean trebatzea eta gizarteratzea.

30.– Terapia okupazionala aplikatzea ikusmen-urritasuna, hipoakusia edo gorreria duen erabiltzailearen kasuan eta zentzumen anitzeko urritasuna duen erabiltzailearen kasuan.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Polonio B., Durante P., Noya B. Conceptos fundamentales de Terapia Ocupacional. Ediciones Panamericana (2001).

2.– Crepeau, Cohn, Schell. Willard eta Spackman. Terapia Ocupacional. 12. edizioa. Editorial Panamericana (2016).

3.– Moruno P., Talavera M.A. Terapia Ocupacional en salud mental. Elsevier Masson (2011).

4.– Polonio B., Garra L. Terapia Ocupacional en discapacitados físicos: teoría y práctica. Editorial Panamericana (2003).

5.– Polonio B., Castellanos M.C., Viana I. Terapia Ocupacional en la infancia. Editorial Panamericana (2008).

6.– Shelley Mulligan. Terapia Ocupacional en pediatría. Editorial Panamericana (2006).

7.– Montagut F., Flotats G., Lucas E. Rehabilitación domiciliaria. Principios, indicaciones y programas terapéuticos. Masson (2014).

8.– Durante P., Pedro P. Terapia Ocupacional en geriatría: principios y práctica. 2. edizioa. Elsevier Masson (2007).

9.– Terapia Ocupacional en disfunciones físicas: teoría y práctica. Panamericana (2021).

10.– Terapia Ocupacional aplicada al daño cerebral adquirido. Panamericana (2018).

11.– Terapia Ocupacional en las actividades de la vida diaria. Síntesis (2018).

12.– Fundamentos de neurociencia y neurorehabilitación en Terapia Ocupacional. Síntesis (2015).

13.– Rehabilitación funcional del miembro superior del paciente con hemiplejia: Recuperar la actividad en TO. Panamericana. Alicia Chapinal (2017).

14.– Imserso. Laneko eta Gizarte Gaietako Ministerioa. CIF Clasificación internacional del funcionamiento, de la discapacidad y de la salud.

15.– Ortega-Valdivieso, Azucena. Recursos informativos para Terapia Ocupacional basada en la evidencia, informe para profesionales de Terapia Ocupacional. Granada, 2015eko otsailaren 28a. DIGIBUG:

http://hdl.handle.net/10481/35348

16.– OME. Osasunaren Mundu Erakundea. CIF-IA Clasificación internacional del funcionamiento, de la discapacidad y de la salud: versión para la infancia y la adolescencia. 2011 9788476707111. ?Ministerio de Sanidad.

17.– OME, Osasunaren Mundu Erakundea. Clasificación internacional de enfermedades. 10. berrikuspena. 2. edizioa. 2018lo urtarrila.

18.– Gómez Tolón, J. Habilidades y destrezas en Terapia Ocupacional. Mira Editores. 978-8484650348.

19.– Julio Pérez -López, Alfredo G. Brito de la Nuez. Manual de atención temprana. Psicología Pirámide. 2004. 978-84-368-1848-2.

20.– Polonio, B. Terapia ocupacional en geriatría: 15 casos prácticos. 1. edizioa. Editorial Paramericana (2002).

21.– SERMEF, SERI, Redondo García, M.A, Conejero Casares J.A. Rehabilitación infantil. Editorial Paramericana (2012).

22.– Guía de orientación en la práctica profesional de la valoración reglamentaria de la situación de dependencia: Productos de apoyo para la autonomía personal. Imserso.

23.– Terapia Ocupacional en disfunciones físicas. Ángel Sánchez Cabeza. Editorial Síntesis. ISBN: 978-84-907720-7-2.

24.– Intervención neuropsicológica y funcional en apraxias. Ángel Sánchez Cabeza. Editorial Síntesis. 2018.

25.– Intervención desde Terapia Ocupacional en salud mental. Cristina Gómez Muñoz. Editorial Monsa Prayma. 9788415829072.

26.– DSM-IV-TR. Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. 2000. Bartzelona. Masson.

27.– Rehabilitación psicosocial de personas con trastornos mentales crónicos. Abelardo Rodríguez. Editorial Psicología Pirámide. ISBN: 978-84-368-1104-9.

28.– Terapia Ocupacional en salud mental: principios y práctica. Blanca Noyay, Pilar Durante. Editorial Masson. ISBN: 9788445806692.

29.– Terapia Ocupacional: 23 casos prácticos. Blanca Noyay, Pilar Durante. Editorial Masson. ISBN 9788445809846.

30.– Tratado de trastornos de la personalidad. Belloch Fuster eta Fernández-Álvarez. Editorial Síntesis. 2010. ISBN: 9788497567213.

31.– Guía de intervención en drogodependencias en Terapia Ocupacional. Calvo Ruiz, María del Carmen. Madril. Síntesis D.L. 2015.

32.– Guía para la evaluación y el tratamiento de las adicciones. Editorial Elsevier. Petros Levounis, Erin Zerbo, Rashi Aggarwal. 2017.

33.– Terapia cognitiva de las drogodependencias. Beck, Aarón T. Paidós D.L. 1999.

34.– Discapacidad intelectual, adaptación social y problemas de comportamiento. Gutiérrez Bermejo, Belén. Madril. Pirámide D.L. 2009.

35.– Discapacidad intelectual. Definición, clasificación y sistemas de apoyo. Verdugo Alonso, Miguel Ángel. Madril. Alianza. 2011.

36.– Manual práctico de discapacidad intelectual. Síntesis. 2010. Pablo-Blanco Jorge, Carlos de; Rodríguez Román, María Josefa.

37.– Discapacidad intelectual. Desarrollo, comunicación e intervención. García Fernández, José Manuel. Madril. CEPE D.L. 2010.

38.– Adultos con discapacidad intelectual: evaluación psicomotriz y apoyo generalizado. CEPE. CEPE. Francisco Javier Márquez. ISBN: 9788478698196.

39.– Discapacidad visual y autonomía personal. Enfoque práctico de la rehabilitación. ONCE. 1. edizioa. 2011.

40.– Jiménez Arberas, E., Diez Villoria E. (2014). Terapia Ocupacional en un caso clínico de discapacidad auditiva prelocutiva. TOG. A coruña (Online aldizkaria)12 (22) (19 orr.) Eskuragarri:

www.revistatog.com/num22/pdfs/caso2.pdf

41.– Pluridiscapacidad y contextos de intervención. Soro-Camats E, Basil C., Rosell C. Bartzelona. 1. edizioa. 2012.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

6.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

7.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.

8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

9.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

10.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

11.– Marko Estrategikoa.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala