Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5634

1813/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Laugarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketako blokerako eta lehiaketako blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO EMAGINA KATEGORIAN, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategoriako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, OLTko titulua, Erizaintzako Unibertsitate Diploma edo Erizaintzako Gradua eta Obstetrizia eta Ginekologiako Espezialista titulua (Emagina) izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A2 taldea (B talde zaharra): 20 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioko fasearen garapena.

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua.

3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda jasotzen duen ebazpena argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– merezimendu baloragarrien alegazioa egiteko, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko espezialitateren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.

3.3.– Lanpostuez jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. oinarrian aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: EMAGINA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 3 destino.

Sarbide orokorra: 3.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa:0.

b) Txanda askeko deialdia: 47 destino.

Sarbide orokorra: 44.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 3.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa:3.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 7 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO EMAGINA KATEGORIAN, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan erizaintza-eremuko kudeaketako lanpostuetan emagin gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu-erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan erizaintza-eremuko kudeaketako lanpostuetan emagin gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0575 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

e) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

e.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.

e.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,115 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako, etxeko lanetako, autopsia mediko-legalaren nozioetako ikasgaien kalifikazioak, ez Laguntzaile Tekniko Sanitarioko ikasketen, Erizaintzako Diplomaren edo Erizaintzako Graduaren berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
EMAGINA

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA.

1.– Bioetikaren funtsezko oinarriak. Espainiako Erizaintzako Kode Deontologikoa, Espainiako emaginen Kode Deontologikoa. Sekretu profesionala: kontzeptua eta arauketa juridikoa. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa (199. artikulua).

2.– Zainketen metodologia: erizaintzako prozesua. Ezaugarriak eta faseak. Beharrizanen araberako balorazio diagnostikoa (Virginia Henderson). Balorazioa egiteko tresnak: baloraziorako eskalak. Erizaintzako diagnostikoak: kontzeptua eta motak NANDA taxonomiaren arabera. Erizaintzako zainketen planifikazioa: emaitzak eta esku-hartzeak (NOC eta NIC).

3.– Ikerketa erizaintzan. Ikerketa-metodologia: diseinua, bilketa eta analisia. Azterketa eta diseinu motak. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa eta faseak: kontzeptuala, diseinua eta planifikazioa, enpirikoa, analitikoa eta ezagutzera emateari dagokionez. Estatistika deskribatzailea. Banaketa motak eta banaketa definitzen duten parametroak. Estatistika inferentziala: konfiantza-tarteak. Hipotesi-testak.

4.– Komunikazio-gaitasunak eta -teknikak. Pertsonen eta profesionalen arteko komunikazioa. Emaginak pazientearekin, senideekin eta talde sozialekin duen harremana: entzute aktiboa, laguntza-harremana. Talde-lana arreta-eremu desberdinetan.

5.– Osasun publikoa eta epidemiologia. Osasuna eta gaixotasuna kontzeptuak. Prebentzioa eta osasuna sustatzea kontzeptuak. Kate epidemiologikoa. Gaixotasun transmitigarriak. Gaixotasun transmitigarrien prebentzio- eta kontrol-neurriak. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak. Osasuneko prebentzio-neurriak: kontzeptu orokorrak. Antiseptikoak. Desinfektatzaileak. Desinfekzioa. Esterilizazioa (esterilizatzeko metodoak, material esterila nola manipulatu eta mantendu). Hondakin sanitarioen kudeaketa.

6.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Asistentzia sanitarioarekin erlazionatutako infekzioak, prebentzio-neurriak. Emaginaren zeregina infekzio nosokomialari dagokionez. Eskuen higienea eta eskularruen erabilpen egokia. Ospitaleko isolamendua: kontzeptua, motak eta deskripzioa. Pazientearen Segurtasunari buruzko gaiak Jakinarazteko eta Ikasteko Sistema (PSJIS). Gertakizun kaltegarrien saihesgarritasuna eta eragina.

7.– Emagina emakumearen bilakaera-etapetan osasun-hezkuntzako agente gisa haren sexu- eta ugalketa-osasunean: menarkia; nerabezaroa; haurdunaldiko, erditzeko eta erditu osterako osasun-hezkuntza; klimaterioa eta menopausia. Emakumeen osasunerako hezkuntza-programetan taldeen dinamika aplikatzea. Adikzioa sortzen duten substantzien kontsumoa prebenitzeko hezkuntza. STGen prebentziorako hezkuntza.

8.– Generoa eta osasuna. Genero-indarkeria. Tratu txarrak, emakumeen genitalen mutilazioa: detekzioa eta prebentzioa. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa.

9.– Giza ugalketa. Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren anatomia. Kanpoko organo genitalak. Hezurrezko pelbisa. Pelbis biguna. Barneko organo genitalak. Histologia. Baskularizazioa. Lotailuak. Inerbazioa. Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren fisiologia. Gametogenesia: obogenesia eta espermatogenesia. Gizakiaren sexu-ugalketaren kontzeptu orokorrak. Ugaltze-sistema maskulinoaren eta femeninoaren egitura eta funtzioa. Emakumezkoen ugalketa-zikloa: obulutegiko zikloa eta ziklo endometriala.

10.– Enbriologia. Enbrioiaurreko aldia, ernalketa, garraioa eta ezarpena. Enbrioi garaia: ernetze-geruzak bereiztea. Gorputzaren formaren agerpena. Karenaren ezaugarri morfologikoak eta funtzionalak. Fetu garaia: garapena. Fetuaren zirkulazioa.

11.– Giza genetika: genetikari buruzko oinarrizko nozioak. Aholku genetikoa eta jaio aurreko diagnostikoa. Jaio aurreko diagnostikatze-teknikak.

12.– Kontzepzio aurreko kontsulta. Prebentzio-jarduerak.

13.– Haurdunaldia: haurdunaldiaren anatomia eta fisiologia. Emakume haurdunaren aldaketa anatomofisiologikoak, psikologikoak eta emozionalak. Haurdunaldiaren diagnostikoa: haurdunaldi-probak.

14.– Emakume haurdunaren arreta: haurdunaren historia. Miaketa orokorra eta obstetrikoa: Leopold-en maniobrak. Ohiko analitika eta proba diagnostikoak (kardiografia, ekografia, zitologia, erradiologia, amniografia, amniozentesia), indikazioak, prestakuntza eta arriskuak. Erditze-data zehaztea. Arazoen identifikazioa. Haurdunaren kontrola eta jarraipena. Fetuaren ongizatearen balorazioa. Haurdun dagoen emakumearentzako heziketa sanitarioa: ohitura osasungarriak: elikadura, kanporatzea, jarduera/atsedena. Farmakoak haurdunaldian. Haurdunaldiaren alderdi psikosozialak. Ariketa fisikoa haurdunaldian. Gaixotasun infekziosoen prebentzioa haurdunaldian.

15.– Emakumearen arreta eta zainketak erditzean: erditzearen fisiologia. Erditze-lanaren etapak. Erditzean esku hartzen duten faktoreak: fetua, erditzeko bidea, erditzeko motorra. Amaren eta fetuaren balorazioa. Zeinuak eta sintomak.

16.– Erditze arrunterako arreta-estrategia. Erditze-plana. Emakumearen alderdi psikologikoak erditzean. Erditzeko aukerak.

17.– Erditzea. Ingresu-uneko miaketak. Barne- eta kanpo-monitorizazioa. Amniorrexia. Fetuaren ongizatearen balorazioa. Episiotomia: Indikazioak eta prozedurak. Perineoko urraduren sailkapena eta konpontzeko prozedura, konplikazioak eta ondorioak. Emakumeentzako arreta eta zainketak erditzean: plazenta aztertzea.

18.– Erditzean mina arintzea. Analgesikoak eta anestesikoak. Mina arintzeko metodo ez-farmakologikoak. Farmakoterapia erditze-prozesuan. Emakumea laguntzea eta zaintzea erditze gidatuan. Erditzea eragitea.

19.– Emakumearen arreta erdiberriaroan. Erbiderriaro normala. Aldaketa fisikoak eta psikologikoak. Erditze ondoko molestiak. Berehalako puerperiorako arreta: miaketa orokorra, arazoak identifikatzea eta prebenitzea. Erditze ondoko norbere buruaren zainketa: elikadura, ariketa eta atsedena, kanporatzea, segurtasuna, ongizatea. Puerperioan dagoen emakumearen egokitzapen psikosoziala.

20.– Erdiberriaroko kontrola eta jarraipena: etxeko arreta erdiberriaroan. Erdiberriaroko eta jaioberriaren kontrol-programak. Erdiondoko azterketa. Erdiondoko ariketa fisikoak eta pelbis-zorua berreskuratzea.

21.– Jaioberriaren berehalako arreta. Hasierako balorazioa, erregistroak eta berehalako zainketak. Azterketa orokorra: Apgar-en testa. Balorazio neurologikoa. Arrisku-egoerak identifikatzea. Jaioberria umetokiz kanpoko bizitzara egokitzea.

22.– Jaioberriaren zainketa: oxigeno-ekarpen termoerregulatzailea, ongizatea eta segurtasuna. Elikadura, kanporatzea, jarduera, loa. Jaioberrien baheketa-probak: sortzetiko gaixotasunen detekzio goiztiarra eta haur-gorreriaren detekzio goiztiarra.

23.– Gurasoei zainketei buruzko orientazioa ematea. Kontzeptuak, esku-hartzea eta arreta alderdi hauetan: garapenean oinarritutako zainketak, larruazala larruazalaren kontra, kanguruaren metodoa.

24.– Haurdunaldian konplikazioak dituen emakumearentzako arreta. Arriskupeko haurdunaldia: emaginaren balorazioa, laguntza eta zaintza arriskupeko haurdunaldian. Lehen eta bigarren hiruhilekoetako arazo hemorragikoak: abortua, abortu-mehatxua, haurdunaldi ektopikoa eta mola. Odoljarioak hirugarren hiruhilekoan: plazenta prebioa, abruptio placentaea.

25.– Arrisku handiko haurdunaldia: hiperemesiak, hipertentsio-egoerak haurdunaldian, diabetesa, anemia, kardiopatiak, sindrome barikosoa. Esku-hartzeak eta egoera aztertzea haurdunaldiko nahasmendu kardiobaskularretan eta arnasketa nahasmenduen, eta nahasmendu digestibo, dermatologiko, neoplasiko, hematologiko, muskulu-eskeletiko eta neurologikoetan. Inplikazioak, esku-hartze espezifikoak. Gaixotasun hemolitiko perinatala: isoinmunizazio-arazoak.

26.– Fetuaren konplikazioak haurdunaldian: fetuaren hazkuntzaren eta garapenaren balorazioa: umetoki barneko hazkuntzaren atzerapena. Fetuaren heldutasunaren balorazioa. Esku-hartze espezifikoak. Haurdunaldiaren iraupenarekin lotutako arazoak: erditze goiztiarra izateko mehatxua, haurdunaldi luzea. Esku-hartze espezifikoak.

27.– Fetuaren anexuen ondoriozko arazoak: plazentako, zilbor-hesteko, mintzetako eta likido amniotikoko anomaliak. Haurdunaldi anizkoitza eta erditze anizkoitza. Balorazioa eta zainketak. Arriskupeko haurdunaldiaren alderdi psikologikoak. Osasun mentaleko nahasmenduak haurdunaldian. Fetuaren heriotza erditu aurretik. Farmakoak haurdunaldiko osasun-arazoetan. Egoera psikosozial arriskutsuak haurdunaldian: emakume nerabea, bakarrik dagoen emakumea.

28.– Arriskupeko erditzea: kontzeptua, faktore etiologikoak eta horiekin erlazionaturikoak. Erditze-lanetako konplikazioak: erditze distozikoa, erditze instrumentala, erditzeko traumatismoak. Fetuaren ongizatearen galera-arriskua Erditze uneko konplikazioak: odoljarioak. Larrialdi obstetrikoko egoerak.

29.– Emaginaren arreta-zeregina haur goiztiarren erditzeetan. Erditze barneko heriotza. Jaiotza-inguruko dolu motak: kontzeptua, arreta eta zaintzak. Esku-hartze espezifikoak.

30.– Erditu ondoko arrisku-egoerak. Kontzeptua, faktore etiologikoak eta aldi berekoak. Konplikazio orokorrak: odoljarioak, gaixotasun tronboenbolikoa. Erdiberriaroko infekzioa: profilaxia, arreta eta emakumearen zaintza. Konplikazio lokalak: mastitisa. Josturen dehiszentziak, perineoko hematomak. Alterazio psikologikoak erdiberriaroan.

31.– Arriskupeko jaioberria: goiztiarra, garai ostekoa. Pisu gutxiko jaioberria. Arazoen sailkapena. Arnasketa-, neurologia- eta giltzurrun-arazoak dituen jaioberria. Hiperbilirrubinemia: kausak, konplikazioen prebentzioa. Zainketa espezifikoak. Jaioberrien infekzioak: konplikazioen kausak prebentzioa. Jaioberriaren eta/edo amaren bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea eta bizkortze aurreratua.

32.– Amagandiko edoskitzea. IHAN (jaiotzean eta edoskitzaroan ematen den asistentzia humanizatzeko ekimena). Esne-jariaketaren fisiologia: edoskitzearen hasiera eta mantentzea. Arazo ohikoenak. Amagandiko edoskitze-praktikak: hartualdi bat behatzea, posizioak, esnea ateratzea. Osasun-hezkuntza eta amagandiko edoskitzearen sustapena. Lanera itzultzea. Edoskitzeari uztea. Edoskitze artifiziala.

33.– Zilbor-hesteko odola ematea. Definizioa. Prozedura. Lege-alderdiak. Ama-esnea dohaintzan ematea. Euskadiko ama-esnearen bankua.

34.– Emakumearen asistentzia-plan integrala. Emakumearen ugalketa-osasunari lotutako arreta eta zainketak: menarkia, pubertaroa eta nerabezaroa. Sexualitatea: anorgasmia, sexualitatearen nahasmendua. Ohitura osasungarriak sustatzea, prebentzioa eta arriskuen kontrola. Arazo ginekologikoak dituen emakumearen zainketak. Menstruazio-zikloaren alterazioak.

35.– Klimaterioa eta menopausia. Kontzeptu orokorrak. Osasunerako heziketa. Arreta eta zainketak.

36.– Ugalketa-sistemaren egituran arazoak dituen emakumea. Ernalezintasuna eta ugalezintasuna. Laguntza bidezko ugalketa-teknikak. Ugaltze-sistemaren hantura-prozesuak eta infekzioak. Gernu-inkontinentzia. Estatika genitalaren alterazioak: prolapsoak.

37.– Osasun-hezkuntza familia-plangintzan: kontzeptua. Metodo antisorgailuak: naturalak, hesiak, hormonalak, UBG, kirurgikoak. Kontrazepzioa. Haurdunaldia norbere borondatez etetea.

38.– Genitaletako eta bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra. Herritarrentzako diagnostiko goiztiarreko programak eta baheketak. Epidemiologia. Asistentzia-jarraibideak. Minbizi ginekologikoa duten emakumeei arreta eta zainketak ematea.

39.– Sexu-transmisiozko gaixotasunak: sifilisa, gonorrea, herpes genitala, trikomoniasia, kandidiasia. Beste gaixotasun batzuk: hiesa eta hepatitisa. Diagnostikoa eta tratamendua. Prebentzioa. Kontrola. Osasunerako heziketa. Sexu-transmisiozko gaixotasunak osasun publikoko arazo gisa. Epidemiologia.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– González Merlo. Obstetricia. 7. edizioa. 2018. Masson.

2.– González Merlo. Ginecología. 10. edizioa. 2020. Elsevier España.

3.– Obstetrizia Ginekologikoa (Emagina) espezialitateko prestakuntza-programa, maiatzaren 6ko SAS/1349/2009 Aginduaren bidez onartua. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. 2014. 10 liburuki.

https://ingesa.sanidad.gob.es/bibliotecaPublicaciones/publicaciones/internet/

4.– Grupo de trabajo de la guía de práctica clínica de anticoncepción hormonal e intrauterina. Guía de práctica clínica de anticoncepción hormonal e intrauterina. Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioa. Instituto Aragonés de Ciencias de la Salud. 2019. Guías de práctica clínica en el SNS.

https://portal.guiasalud.es/wp-content/uploads/2019/06/gpc_585_anticoncepcion_iacs_compl.pdf

5.– S.B. Olds, M.L. London, P.A. Ladewig. Enfermería maternoinfantil. Un concepto integral. Madril. Editorial Panamericana. 2000.

6.– Recomendaciones de la OMS: cuidados durante el parto para una experiencia de parto positiva. Washington, D.C. Organización Panamericana de la Salud. 2019. Lizentzia: CC BY-NC-SA 3.0 IGO.

https://www.who.int/es/publications/i/item/WHO-RHR-18.12

7.– Guía de práctica clínica de atención en el embarazo y puerperio. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. Agencia de Evaluación de Tecnologías Sanitarias de Andalucía. 2014.

https://www.mscbs.gob.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/pdf/Guia_practica_AEP.pdf

8.– Cuidados desde el nacimiento. Recomendaciones basadas en pruebas y buenas prácticas. Osasun eta Gizarte Politika Ministerioa. 2010.

https://www.mscbs.gob.es/va/organizacion/sns/planCalidadSNS/pdf/equidad/cuidadosDesdeNacimiento.pdf

9.– Manual de lactancia materna. De la teoría a la práctica. Asociación Española de Pediatría. 2009.

10.– Amagandiko Edoskitzearen gaineko Jarduera Klinikorako Gida Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. Euskadiko Teknologia Sanitarioen Ebaluazio Zerbitzua (OSTEBA). 2017.

https://www.mscbs.gob.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/docs/GPC_560_Lactancia_Osteba_compl-1.pdf

11.– Cloherty JP, Eichenwald EC, Stark AR. Manual de neonatología. 8. edizioa. Bartzelona. Ed. Wolters Kluwer Health España, S.A. 2017.

12.– Cibanal L, Arce MC, Carballal MC. Técnicas de comunicación y relación de ayuda en ciencias de la salud. 3. edizioa. Elsevier España. 2014.

13.– Bulechek, G.M., Butcher, H.K., McCloskey Dochterman, J. Clasificación de intervenciones de enfermería (NIC). 7. edizioa. Elsevier Mosby. Bartzelona. 2018.

14.– Herdman TH, Kamisuru S, Editores. NANDA Internacional. Diagnósticos enfermeros: definiciones y clasificación. 12. edizioa. Madril. Elsevier. 2021.

15.– Moorhead S, Johnson M, Maas M.L, Swanson E. Clasificación de resultados de enfermería. (NOC). 6. edizioa. Bartzelona. Elsevier. 2018.

16.– Sánchez MA. Bioética en ciencias de la salud. Elsevier Masson. 2012.

17.– Erizaintzako kode deontologiko espainiarra.

https://www.consejogeneralenfermeria.org/pdfs/deontologia/codigo_deontologico.pdf

Espainiako emaginen kode deontologikoa.

https://aesmatronas.com/wp-content/uploads/2017/11/CODIGO_DEONTOLOGICO.pdf

18.– INOZ Batzordea. Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. I. eranskina, Osakidetza. 1997.

19.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

20.– 2/2010 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzkoa.

21.– 825/2010 Errege Dekretua, ekainaren 25ekoa, sexu- eta ugaltze-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzkoa.

22.– Jarduketa gida osasun arloko profesionalentzat genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/guia_violencia_genero/eu_def/adjuntos/guia_rap_viol_genero_eu.pdf

23.– 83/2010 Dekretua, martxoaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko dena.

24.– Hernández R. Metodología de la investigación. 6. edizioa. Mc Graw-Hill. Mexiko. 2014.

25.– Salamanca Castro A.B. El aeiou de la investigación en enfermería. Fuden-Fundación para el desarrollo de la Enfermería. 2. edizioa (2018).

26.– Jardunbide onak ezartzeko tresna (2. edizioa). 2012.

http://rnao.ca/sites/rnao-ca/files/Toolkit_en15.pdf

27.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2012/03/1201512e.pdf

28.– Eskularru sanitarioak egoki erabiltzeko gidaliburua. Osakidetza 2017. Eskuragarri Osakidetzako web orrian:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/lehen/Uso_adecuado_guantes_sanitarios_eus.pdf

29.– Emakumeen genitalen mutilazioa. Euskadiko Osasun Sisteman gomendatutako jardunen gidaliburua. Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Eusko Jaurlaritza, 2016.

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/mutilacion_genital_femenina/eu_def/adjuntos/emakumeen-genitalen-mutilazioa-gida.pdf

30.– Zilbor-hesteko odola ematea.

http://www.ont.es/informacion/Paginas/DonacionSangredeCordonUmbilical.aspx

31.– Euskadin ama-esnea ematea:

146/2018 Dekretua, urriaren 16koa, zeinaren bidez sortzen baita emandako giza esnearen euskal bankua, eta ama-esnea atzeman, atera, prozesatu, banatu eta administratzeko baldintzak ezartzen, norberaren seme edo alaba elikatzeko eta besteri emateko.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018005193

32.– Umetoki-lepoko minbizia populazioa bahetzeko programa. 2.0. bertsioa.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/minbizia-gaixotasuna/-/umetoki-lepoko-minbizia-bahetzeko-programa/

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

6.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

7.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.

8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

9.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

10.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

11.– Marko Estrategikoa.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala