246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 16 orri.)
- EPUB (126 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5631
1810/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-proba arautuko duten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Lan Osasuneko Erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetarako eta Egonkortzeko prozesurako iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Lan Osasuneko Erizaina kategorian.
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da lehiaketa-oposizioko blokerako eta lehiaketako blokerako).
Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO LAN OSASUNEKO ERIZAINA KATEGORIAN
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Lan Osasuneko Erizaina kategoriako Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, OLTko titulua, Erizaintzako Unibertsitate Diploma edo Erizaintzako Gradua eta Laneko Erizain Espezialista titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
A2 taldea (B talde zaharra): 20 euro.
3.– Prozesua nola garatuko den:
3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:
3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren Ebazpena argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).
3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko espezialitateren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).
3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.
Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:
a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.
b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.
3.3.– Lanpostuez jabetzea.
Oinarri orokorretako 17. oinarrian aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:
– Elkargokide-ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
1.– Lehiaketa-oposizio blokea:
a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 1 destino.
Sarbide orokorra: 1.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.
b) Txanda askeko deialdia: 5 destino.
Sarbide orokorra: 5.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.
2.– Lehiaketako blokea:
Sarbide orokorra: 2 destino.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO LAN OSASUNEKO ERIZAINA KATEGORIAN, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Lan-osasuneko erizain espezialista gisa edo Erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.
2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren gainerako administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Lan-osasuneko erizain espezialista gisa edo Erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0575 puntu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
e) Lortu nahi den lanpostu berean B taldean emandako zerbitzuak:
e.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.
e.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,115 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako, etxeko irakaskuntzako, autopsia mediko-legaleko oinarrizko ezagutzen inguruko edo bestelako ikasgaien kalifikazioak, ez Osasun Laguntzaile Teknikoko ikasketen, Erizaintzako Diplomaren edo Erizaintzako Graduaren berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.
b) Graduondoko prestakuntza:
– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.
– Doktore-titulua: 9 puntu.
– Graduondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.
– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.
Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Prestakuntza espezializatua:
– Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik: 3 puntu.
Apartatu honetan, ez da baloratuko lortu nahi den kategoriako lanpostua lortzeko eskatutako titulua.
d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):
– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.
e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:
a) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,20 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.
– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.
– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,20 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
b) Irakaskuntza-jarduerak:
– Unibertsitateko fakultateko irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,75 puntu.
– Dedikazio partzialeko irakaslea Erizaintzako Unibertsitate Eskolan (8 orduko): 0,050 puntu.
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.
– Praktika klinikoko irakasle-tutorea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
3) Euskara:
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA
1.– Lan-arriskuen Prebentziorako Legea. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.
2.– Prebentzio-zerbitzuen araudia.
3.– Laneko arriskuen prebentzioari lotutako agenteak, nazionalak (INSST, Laneko Ikuskaritza, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Batzorde Nazionala) eta nazioartekoak (Laneko Segurtasun eta Osasunaren Agentzia Europarra, LANE).
4.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Lan-osasuna Sanitatearen Lege Orokorrean.
5.– Lan-istripua. Kontzeptuak eta definizio legala. Lan-istripuak jakinarazi, erregistratu eta ikertzea. Arrazoien azterketa. Prebentzioa. Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuak.
6.– Lan-istripu biologikoa. Ingurune sanitarioan odol bidez transmititzen diren birusen infekzioen prebentzioa. Gai biologikoen nahi gabeko esposizioen aurrean nola erantzun. Jarduera-protokoloak.
7.– Gaixotasun profesionalak. Kontzeptua eta definizioa. Sailkapena. Eragile fisikoek, kimikoek eta biologikoek eragindako gaixotasunak.
8.– Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza. Langile sanitarioen osasunaren zaintza espezifikoa.
9.– Zainketa sanitario espezifikoko protokoloak: zarata, zamak eskuz manipulatzea, datuak bistaratzeko pantailak, behartutako jarrerak, mugimendu errepikakorrak, amiantoa, erradiazio ionizatzaileak, laneko asma, inhalatzen diren gai anestesikoak.
10.– Osasun-azterketa lan-esparruan. Lanerako gaitasuna. Lanpostuko eskakizun psikofisikoak. Lanpostuaren zentzuzko egokitzapena.
11.– Historia kliniko-profesionala. Edukiak. Osasun-dokumentuak zaindu eta gordetzea. Osasunaren zaintzaren datuen konfidentzialtasuna.
12.– Psikosoziologia. Arrisku psikosozialeko faktoreen kontzeptua eta definizioa. Osasunaren gaineko eragin nagusiak. Osasunaren zaintzarako estrategiak. Erlazionatutako test psikometrikoak.
13.– Laneko jazarpena, langile errearen sindromea («burn out»).
14.– Txandakako lana. Erritmo biologikoak.
15.– Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Lan-zama fisikoa.
16.– Higiene industriala. Ingurune sanitarioko gai kimiko kutsatzaile nagusiak. Gai kantzerigenoak, mutagenoak eta teratogenoak. Medikamentu arriskutsuak. Ingurumen-kontrolerako teknikak.
17.– Laneko segurtasuna. Oinarrizko kontzeptuak. Prebentzioko jarduna, etapak eta helburuak. Lantokiak. Arriskuak eta prebentzio-neurriak. Segurtasun-seinaleztapena.
18.– Emergentzia-planak eta norbere burua babestekoak.
19.– Arrisku biologikoak. Definizioa eta sailkapena. Gai biologikoak arrisku psikosozialerako faktore gisa langile sanitarioen artean. Zaintza- eta prebentzio-estrategiak. Arreta-neurri estandarrak.
20.– M. Tuberkulosiarekiko esposizio-arriskuaren prebentzioa. Eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza.
21.– Immunizazioa lan-esparruan. Printzipio orokorrak. Txertaketa-estrategia eta -programak. Laneko txertaketak ingurune sanitarioan.
22.– Ingurune sanitarioan erradiazio ionizatzaileen eraginpean izatea. Erizaintza-jarduera esposiziopeko langileen osasunaren zaintzan eta prebentzioan.
23.– Datuak bistaratzeko pantailekin lan egitea. Erizaintza-jarduera esposiziopeko langileen osasunaren zaintzan eta prebentzioan.
24.– Ingurune sanitarioko dermatosi profesional nagusiak. Erizaintza-jarduera esposiziopeko langileen osasunaren zaintzan eta prebentzioan.
25.– Bestelako arrisku-faktoreak eremu sanitarioan: ingurumeneko faktoreak (zarata, tenperatura, hezetasuna, argiztapena), erradiazio ez-ionizatzaileak. Inguruneko neurketak. Ingurumen-kontrolerako teknikak.
26.– Alkoholismoa eta bestelako toxikomaniak eremu sanitarioan. Erizaintzaren parte-hartzea prebentzio-programetan.
27.– Arriskuen ebaluazioa eta planifikazio prebentiboa. Lan-baldintzak analizatzeko metodoak. Identifikazioa eta ekiteko estrategia. Lan-arriskuen prebentzio-plana.
28.– Epidemiologiako printzipioak. Zaintza epidemiologikoa ingurune sanitarioan.
29.– Azterketa epidemiologiko motak. Behaketa-azterketak: deskribatzaileak, kohorteenak eta kasuenak eta kontrolak.
30.– Estatistika deskribatzailea. Zentralizazio-, posizio-, sakabanatze- eta forma-neurriak. Ikerketa-lan baten diseinu egokia: helburua eta hipotesia, plangintza, kostuak, etika eta legezkotasuna. Laginaren neurria eta baliozkotasuna. Laginketa-teknikak. Errore-motak.
31.– Lan-arriskuen arloko prestakuntza eta informazioa.
32.– Norbera babesteko ekipamendua eta babes kolektibokoa.
33.– Amatasunaren babesa. Araudi aplikagarria. Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arrisku-egoerak. Egokitzapena, lanpostu-aldaketa.
34.– Bereziki kalteberak diren langileen babesa.
35.– Emergentzietan eta ebakuazioetan jardutea. Lehen sorospenak. BBB.
36.– Osasunerako eta segurtasunerako heziketa, lan-osasunaren arloan. Osasunerako heziketako teknika didaktikoak. Lan-osasunaren arloko aplikazioa. Lan-osasunaren inguruko prestakuntza-planak. Programak eta inpaktuaren ebaluazioa. Osasunaren sustapena.
37.– Lan-arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak enpresa sanitarioan. Prebentzioaren planifikazioa eta plana. Lan-arriskuen prebentzioaren integrazioa.
38.– Prebentzioaren kudeaketarako ziurtapen-sistemak. ISO 45.001:2018. Lan-arriskuen prebentzio-sistemen auditoretzak.
39.– Lan-arriskuen prebentzio-zerbitzuak. Modalitateak. Prebentzio-zerbitzuen eginkizun eta jarduera sanitarioak.
40.– Hondakin sanitarioen kudeaketa. Euskal Autonomia Erkidegoko legeria.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Osakidetzako laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistema: politika, eskuliburua, prozedurak eta protokoloak. Karpeta gorria. Informazio-eskuliburuak.
2.– Gai-zerrendarekin lotura duten gida teknikoak, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioak. Instituto Nacional de Seguridad y Salud en el Trabajo (antes INSHT) argitaratutakoak.
3.– Zainketa Sanitario Espezifikoko protokoloak, gai-zerrendarekin zerikusia dutenak. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde-arteko Batzordearen Osasun Publikoko Batzarraren Lan-osasuneko Lantaldea.
4.– Condiciones de trabajo en centros sanitarios. A. Hernández y otros. Instituto Nacional de Seguridad y Salud en el Trabajo. 2001.
5.– Salud laboral: conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Ruiz-Frutos C, García AM, Delclòs J, Benavides FG. 3. edizioa, 2007. Ed. Masson.
6.– Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 156. eta 157. artikuluak.
7.– Guía de Bioseguridad para profesionales sanitarios. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde-arteko Batzordearen Osasun Publikoko Batzarra. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. 2015.
8.– EAEko tuberkulosi programa. Osasun Saila. 2012. urtea (2013an eguneratua).
9.– Txertaketen Eskuliburua. Eusko Jaurlaritza. 2020.
10.– Vacunación en trabajadores sanitarios. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. 2017ko apirila.
11.– Guía de valoración del riesgo laboral en el embarazo y lactancia en trabajadoras del ámbito sanitario. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa. Instituto de Salud Carlos III. 1.0. bertsioa. 2008ko ekaina.
12.– Laneko zaintza epidemiologikoa. Prebentzio zerbitzuek zaintza kolektiboa ezartzeko gidaliburua. 2015. Osalan.
13.– Introducción a la epidemiología ocupacional. Hernberg S. Ediciones Díaz Santos 1995.
14.– Psicosociología del trabajo. Nogareda C y otros. INSHT. 2006.
15.– Guía de actuaciones de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social sobre riesgos psicosociales. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa. 2012.
16.– Guía de criterios de protección radiológica ocupacional para trabajadores expuestos en instalaciones radiactivas en el sector sanitario. Babes Erradiologikoko Espainiako Elkartea. SEPR. 2012.
17.– Ergonomía y psicosociología. González Maestre D. FC Editorial, 2007.
18.– Manual de higiene industrial. Fundación Mapfre. Editorial Mapfre, S.A. España. 1991.
19.– Técnicas de prevención de riesgos laborales: seguridad e higiene en el trabajo (10. ed.) José María Cortés Díaz, 2012.
20.– ISO 45001: 2018. Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak.
21.– Osasun okupazionaleko profesionalentzako nazioarteko kode etikoa. Osasun Okupazionalaren Nazioarteko Batzordea (ICOH). 2012an eguneratua.
22.– Documento técnico 87.1:16. Medikamentu arriskutsuak. INHST. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
23.– Isolamenduen protokoloa. Erakunde Sanitario Integratuetan Infekzioak Transmititzea Prebenitzeko gomendioak.
GAI-ZERRENDA OROKORREKO BIBLIOGRAFIA
1.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta gero egin zaizkion aldaketak; 54/2003 Legea, abenduaren 12koa, lan-arriskuen prebentzio-legearen arauketa-esparrua aldatzen duena (298. BOEa, 2003ko abenduaren 13koa).
2.– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duena; 604/2006 Errege Dekretua, 39/1997 Errege Dekretua aldatzen duena, eta arlo honetan geroago egin diren aldaketak.
3.– 843/2011 Errege Dekretua, ekainaren 17koa, osasun-jarduera eta prebentzio-zerbitzuak garatzeko baliabideen antolamenduari buruzko oinarrizko irizpideak ezartzen dituena.
4.– 306/1999 Dekretua, uztailaren 27koa, prebentzio-zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena; eta 31/2006 Dekretua, otsailaren 21ekoa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa.
5.– 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko dena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
6.– 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta jarduerarako araudia onartzeko dena.
7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileriaren lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (2007, 2008 eta 2009).
8.– 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasun arlokoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak (33/2011 Lege Orokorra, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa).
9.– 8/2005 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena, eta erlazionatutako ondorengo aldaketak.
10.– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun- eta osasun-seinaleztapenari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena, eta erlazionatutako ondorengo aldaketak.
11.– 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
12.– 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, zama eskuz kargatzeagatik arriskuan izan daitezkeen langileen osasunaren eta segurtasunaren (batez ere, bizkarrean eta gerrialdean) arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
13.– 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egitearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
14.– 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, lanean langileen osasuna eta segurtasuna agente biologikoek berekin dakartzaten arriskuetatik babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak; 1124/2000 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, 664/1997 Errege Dekretua partzialki aldatzen duena (2000ko ekainaren 17ko BOE).
TES/1180/2020 Agindua, abenduaren 4koa, Lanean dauden bitartean langileak agente biologikoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzko maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretua aurrerapen teknikoaren arabera egokitzen duena.
15.– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
1154/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzko maiatzaren 12ko 665/1997 Errege Dekretua aldatzen duena.
16.– 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamendua erabiltzeari buruzko laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
17.– 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek laneko ekipamenduak erabiltzearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
18.– 374/2001 Errege-dekretua, apirilaren 6koa, lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
19.– 598/2015 Errege Dekretua, uztailaren 3koa (BOE 159. zk, 2015eko uztailaren 4koa), honakoak aldatzen dituena:
– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
– 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa.
20.– 783/2001 Errege Dekretua, uztailaren 2koa, erradiazio ionizatzaileen kontrako babes sanitarioaren araudia onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
21.– 286/2006 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, lanean langileen osasuna eta segurtasuna zaratak dakartzan arriskuetatik babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
22.– 1299/2006 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, Gizarte Segurantzaren sistemako gaixotasun profesionalen koadroa onartu eta horien jakinarazpen eta erregistroa egiteko irizpideak ezartzen dituena (2006ko abenduaren 19ko BOE), eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
23.– 298/2009 Errege Dekretua, martxoaren 6koa, 39/1997 Errege Dekretua aldatzen duena, haurdun dauden langileen segurtasuna eta osasuna hobetzea sustatzeko neurrien aplikazioaren harira.
24.– 625/2014 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, aldi baterako ezintasun-prozesuen kudeaketaren eta kontrolaren alderdi batzuk arautzen dituena lehenengo hirurehun eta hirurogeita bost egunen barruan (BOE 176. zk., 2014ko uztailaren 21ekoa).
25.– 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 24. artikulua garatzen duena, enpresa-jardueren koordinazioari dagokionez.
26.– Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 156. eta 157. artikuluak.
27.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioen kudeaketari buruzkoa.
28.– 396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, Amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak.
II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA
1.– Osasun-lanbideen araudia.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitatea.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.
6.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
7.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.
8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.
9.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.
10.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.
11.– Marko Estrategikoa.
12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.
13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.
14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.
15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.
2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.
4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.
9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.
11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.
14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).
15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.