246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 17 orri.)
- EPUB (129 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5630
1808/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian.
Hirugarrena.– Bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda onartzea, Ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da lehiaketa-oposizioko blokerako eta lehiaketako blokerako).
Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea lehiaketa-oposizioko blokerako.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO ERIZAINA KATEGORIAN
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoriako Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, OLTko titulua edo Erizaintzako Unibertsitate Diploma edo Erizaintzako Graduko titulua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
A2 taldea (B talde zaharra): 20 euro.
3.– Prozesua nola garatuko den:
3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:
3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).
3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.1.2 oinarrian (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako OLTko titulua, Erizaintzako Unibertsitate Diploma edo Erizaintzako Graduko tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).
3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.
Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira:
Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.
Gai-zerrenda komunari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.
3.3.– Lanpostuez jabetzea.
Oinarri orokorretako 17. oinarrian aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:
– Elkargokide-ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ERIZAINA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
1.– Lehiaketa-oposizio blokea:
a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 55 destino.
Sarbide orokorra: 51.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 4.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 4.
b) Txanda askeko deialdia: 1706 destino.
Sarbide orokorra: 1586.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 120.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 120.
2.– Lehiaketako blokea:
Sarbide orokorra: 467 destino.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO ERIZAINA KATEGORIAN, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan erizain lanpostuetan edota erizaintza-arloko kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.
2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan erizain gisa edo erizaintzaren arloko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0575 puntu.
3.– Lehen Mailako Arretako landa-eremuko osasun-eremuetan errefortzuko izendapena duten langileek emandako zerbitzuak zenbatzeko, hilabete osoko zerbitzuak aitortuko zaizkie, eta honako arau hauen arabera kalkulatuko dira:
a) Hilabete bat, edo proportzionalki dagokion zatia, egindako ehun eta berrogeita bost ordu edo frakzio bakoitzeko.
b) Hilabete natural baten barruan ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago egin badira, egindako zerbitzuen hilabete bakarra baloratuko da, eta egindako gehiegizko orduak ezin izango dira aplikatu aurreko a) erregelan ezarritako emandako zerbitzuen zenbaketan.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
e) Lortu nahi den lanpostu berean B taldean emandako zerbitzuak:
e.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.
e.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,115 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu):
A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, etxeko zereginen irakaskuntzako, autopsia mediko-legaleko eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ezta Osasun Teknikari Laguntzaile / Erizaintzako Diploma / Erizaintzako Gradu ikasketen edo baliokideren berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.
b) Graduondoko prestakuntza:
– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.
– Doktore-titulua: 9 puntu.
– Graduondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.
– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.
Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Prestakuntza espezializatua:
– Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik: 3 puntu.
d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):
– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.
e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:
a) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,20 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.
– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.
– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,20 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
b) Irakaskuntza-jarduerak:
– Unibertsitateko fakultateko irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,75 puntu.
– Dedikazio partzialeko irakaslea Erizaintzako Unibertsitate Eskolan (8 orduko): 0,050 puntu.
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.
– Praktika klinikoko irakasle-tutorea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
3) Euskara:
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
ERIZAINA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA
1.– Erizaintza ereduak eta teoriak: ereduen eta teorialari nagusien ezaugarri orokorrak. (Florence Ningtingale, Virginia Henderson, Marjory Gordon, Dorotea Orem).
2.– Zainketen metodologia: erizaintza-prozesua. Ezaugarriak eta faseak. Beharrizanen araberako balorazio diagnostikoa (Virginia Henderson). Balorazioa egiteko tresnak. Erizaintzako diagnostikoak: kontzeptua eta motak NANDA taxonomiaren arabera. Erizaintzako zainketen planifikazioa: emaitzak eta esku-hartzeak (NOC eta NIC).
3.– Komunikazio-teknikak eta -trebeziak: ahozko komunikazioa eta ez-ahozkoa, entzute aktiboa. Erizaintza prozesuko hasierako baloraziorako elkarrizketa klinikoa. Erizainaren eta pazientearen eta senideen arteko harreman profesionala. Laguntza-harremana.
4.– Ohean egon behar den pazientearen balorazioa eta erizaintzako zainketak. Larruazalaren zainketa orokorrak. Larruazalaren osotasunaren narriaduraren balorazio integrala. Presiozko ultzeren balorazioa eta erizaintzako zainketak: kontzeptua, arrisku-faktoreak, kokapena. Agertze-prozesuak eta estadioak. Braden-Bergstrom eskala. Prebentzio-neurriak eta tratamendua: apositu-mota eta materialik erabilienak. Gorputzaren mekanikaren oinarriak, zainketei aplikatuta.
5.– Elikadura eta nutrizioa: kontzeptua eta desberdintasuna. Elikagaien sailkapena. Egoera nutrizionalaren balorazioa. Arazo hauek dituzten pertsonen zainketak: desnutrizioa, deshidratazioa eta obesitatea. Nutrizio enterala edo parenterala duten pertsonen zainketak. Dieta terapeutikoak: kontzeptua, ehundura- eta gogortasun-aldaketadun dietak. Dieta progresiboak, zuntz eta energia kontrolatuko dietak.
6.– Arnasketa-arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: arnas gutxiegitasun akutua, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, asma, infekzio-prozesuak pneumonia eta tuberkulosia. Erlazionatutako prozedurak: oxigenoterapia. Arnas fisioterapia. Sekrezioak xurgatzea. Arteria-gasometria. Espirometria. Aireztapen mekaniko inbaditzailea eta ez-inbaditzailea duten pertsonen zainketak. Trakeostomien ondoriozko zainketak. Inhalagailuen erabilpena.
7.– Arazo kardiobaskularrak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: bihotz-gutxiegitasuna, sindrome koronario akutua, bihotzeko arritmiak. Hipertentsio arteriala. Gorputz-adarretako iskemia kronikoa, tronbosi benoso sakona. Erlazionatutako prozedurak: elektrokardiograma egitea. Alterazio elektrokardiografiko larrien interpretazioa. Balorazio baskularra. Orkatila-besoa indizea. Ultzera arterial eta benosoen zainketa.
8.– Digestio-arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: odoljario digestiboa, hesteetako gaixotasun inflamatorioa. Gastroenteritisa. Pankreatitisa. Zirrosia. Hepatitisa. Erlazionatutako prozedurak: zundaketa nasogastrikoa. Ostomiak dituzten pertsonen zainketak. Dieta terapeutikoak: idorgarriak eta gibela eta pankrea babestera bideratuak.
9.– Arazo endokrinologikoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Diabetesa. Hipo eta hipertiroidismoa. Erlazionatutako prozedurak: gluzemia-kontrola. Oin diabetikoa duten pertsonen zainketak. Intsulina-mendeko pertsonen zainketa. Diabeteserako dieta.
10.– Arazo neurologikoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: istripu zerebrobaskularra. Alzheimerra. Epilepsia. Esklerosi anizkoitza eta alboko esklerosi amiotrofikoa. Erlazionatutako prozedurak: monitorizazio neurologikoa. Kontzientzia-mailaren balorazioa. Begi-ninien erantzunaren azterketa eta fokatze neurologikoaren zeinuak.
11.– Sistema muskulu-eskeletikoko arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak. Lokomozio-aparatuko gaixotasun nagusiak: osteoporosia, artrosia eta artritis erreumatoidea. Traumatismo muskulu-eskeletikoak: hausturak, anputazioak, bihurrituak eta luxazioak. Erlazionatutako prozedurak: immobilizazio-sistemen erabilpena eta zainketak (ferulak, igeltsuak, bendatzeak, trakzioak eta kanpoko finkapen-sistemak). Aldaka- edo/eta belaun-protesia duten pertsonak mugitzea.
12.– Haurdun dauden emakumeen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Aldaketa fisiologikoak. Elikadura eta higienea. Haurdunaldiko arazorik ohikoenak. Ama izateko prestakuntza. Erdiberriaroko zainketak, aldaketa fisiologikoak eta psikologikoak eta arrisku-egoeren identifikazioa.
13.– Giltzurrun- eta gernu-sistemako arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: giltzurrun-gutxiegitasun akutua eta kronikoa. Erlazionatutako prozedurak: maskuriko zunda sartzea eta zaintzea. Urostomiak dituzten pertsonen zainketak, eta gernu-inkontinentziaren inguruko zainketak. Arazo nefrologikoak dituzten pazienteentzako dieta terapeutikoa.
14.– Arazo otorrinolaringologiko nagusiak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Otitisa. Ménière-ren gaixotasuna. Erizaintzako prozedurak eta teknikak: audiometria, sudurreko frotisa jasotzea. Epistaxia.
15.– Paziente kirurgikoaren zainketak. Ebakuntza aurrekoak: ebakuntza aurreko bisita, pazientearen harrera, ebakuntzarako prestatzea. Ebakuntza egin bitartean: pazientearen zainketak esku-hartzeak dirauen bitartean. Anestesia mota eta farmakoen kudeaketa. Ebakuntza ondoko zainketak: Kirurgia osteko zaintza-unitateak. Zaindu eta kontrolatzeko teknikak: bizkortzearen ABC-a, monitorizazio elektrokardiografikoa eta konstanteena. Erlazionatutako prozedurak: zaurien sendaketak, drainatzeen kontrola, balantze hidrikoa, jostura eta puntuak eta grapak kentzea. Zain-kateter periferikoa eta zentrala jartzeko eta mantentzeko zainketak. Erizaintzako prozedura hemoderibatuen transfusioan.
16.– Arazo onkologikoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak. Gaixotasun neoplasikoa: kontzeptu orokorrak. Tratamendu-metodoak eta zainketak: erradioterapia eta kimioterapia. Medikamentu antineoplasikoak: Sailkapena eta albo-ondorioak. Medikamentu gehigarriak. Medikamentu zitostatikoen manipulazioa.
17.– Egoera terminalean dauden pertsonen zainketak: balorazio integrala eta zainketa-planak. Zainketa aringarriak. Mina, ezaugarriak eta neurtzeko eskalak: motak eta sailkapena. Pazientearen eta senideen arreta. Dolua: ezaugarriak, motak, faseak (K.Ross) eta doluaren maneiua.
18.– Adineko pertsonen eta haien senideen balorazioa eta erizaintzako zainketak. Zahartze-prozesuko aldaketa nagusiak: fisiologikoak, psikologikoak eta sozialak. Balorazio geriatriko integrala: klinikoa (anamnesia eta azterketa fisikoa), funtzionala (Barthel eskala), mentala (egoera kognitibo eta afektiboaren balorazioa, Pheiffer-en testa, MMSE) eta soziala. Sindrome geriatrikoak. Mendekotasun graduaren balorazioa.
19.– Jaioberri osasuntsuaren zainketak: Zainketa orokorrak. Jaioberri osasuntsuaren ohiko hazkuntza eta garapenaren ezaugarriak. Sortzetiko gaixotasunen eta gaixotasun metabolikoen detekzio goiztiarra.
20.– Gaitzen bat duen jaioberriaren zainketak: pisu gutxiko jaioberria. Goiztiarra. Konbultsio-krisiak. Arnas gutxiegitasun akutua. Arazo gastrointestinal akutuak. Deshidratazioa. Balorazio integrala. Arrisku handiko jaioberri bat duen familia baten zainketak.
21.– Haurtzaroko zainketak: Lehen Mailako Arretako kontrolak eta bisitak. Garapen-etapak. Elikadura eta nutrizioa. Dieta orekatua, haurren obesitatearen prebentzioa. Higienea. Aho-hortzen osasuna. Istripuen prebentzioa: etxean, eskolan eta trafiko-istripuak. Tratu txarren detekzioa eta jarduteko protokoloa. Ohitura osasungarriak hartzea: senideen papera.
22.– Nerabezaroko zainketak: Ohitura osasungarriak hartzea. Elikadura eta dieta orekatua. Ohitura toxikoen prebentzioa: alkohola, tabakoa eta drogak. Sexualitatearen hasiera. Sexu bidezko infekzioen prebentzioa. Sistema antisorgailuak.
23.– Arazo mentalak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk, antsietate-prozesuak, gogo-aldartearen nahasmenduak, sintoma somatikoen nahasmenduak, elikadura-nahasmenduak. Euste mekanikoa: prozedura eta zainketak.
24.– Adikzioei buruzko Euskadiko VII. Plana (2017-2021). Substantzien kontsumoari lotutako nahasmendu nagusiak: tabakoa, alkohola, kokaina, heroina eta kanabisa. Sintomatologia, larrialdietako tratamendua eta zainketak.
25.– Gaixotasun infekziosoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak. GIB.
26.– Epidemiologia: kate epidemiologikoa. Gaixotasun transmitigarriak. Gaixotasun transmitigarrien prebentzio- eta kontrol-neurriak. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak. Osasuneko prebentzio-neurriak: Kontzeptu orokorrak. Antiseptikoak. Desinfektatzaileak. Desinfekzioa. Esterilizazioa (esterilizatzeko metodoak, material esterila nola manipulatu eta mantendu). Hondakin sanitarioen kudeaketa.
27.– Egoera kritikoetan esku hartzea. Oinarrizko bizi-euskarria eta aurreratua. Kasu hauetako berezitasunak: bularraldeko mina, miokardioko infartu akutu, istripu zerebrobaskularra, politraumatismoa, erredura handiak eta elektrokuzioa, shock-a, intoxikazioa, larrialdi psikiatrikoa, hipotermia, hipertermia, bero-kolpea eta deshidratazioa.
28.– Prebentzio-jarduerak eta osasunaren eta bizi-ohitura osasungarrien sustapenaren ingurukoak. Esku-hartze komunitarioa. Osasun-programak. Osasun-agenteen prestakuntza.
29.– Immunizazioak: Kontzeptua. Txerto-motak eta sailkapena. Kontraindikazioak. Konplikazioak. Txertoa gordetzea, jartzea eta txertaketa-jarraibideak. EAEko txertoen egutegia.
30.– Paziente kronikoen arreta. Ikuspegia, oinarriak eta garapen estrategikoa. Paziente kronikoen eta haien senideen erizaintza-zainketak: bereziki, paziente kroniko pluripatologiko konplexuaren inguruko prozesu integratuari dagokionez.
31.– Medikamentuen sailkapen orokorra: farmakoak xurgatzea eta kanporatzea. Toxizitatea eta albo-ondorioak. Farmakozaintza. Kontrako erreakzioen jakinarazpena. Medikamentuak gordetzeko baldintzak. Medikamentuaren zentzuzko erabilpena.
32.– Medikamentuak ematea: segurtasun klinikoa farmakoak ematean. Emateko bideak: definizioa eta motak. Aukerako guneak, teknikak eta arazorik ohikoenak. Dosia kalkulatzea. Medikamentuak etxean ematea: paziente polimedikatuen zaintza. Terapiarekiko atxikidura: kontzeptua eta esku-hartzea.
33.– Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak. Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez.
34.– Bioetikaren funtsezko oinarriak. Erizaintzako kode deontologiko espainiarra. Sekretu profesionala: kontzeptua eta arauketa juridikoa. Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 199. artikulua.
35.– Asistentziaren kalitatea. Zainketen kalitatea etengabe hobetzeko ekintzak. Erizainen jarduna eta zainketak ebaluatzeko adierazleak. Ebidentzian oinarritutako erizaintza-zainketak.
36.– Ikerketa-metodologia: diseinua, bilketa eta analisia. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa eta faseak: kontzeptuala, diseinua eta planifikazioa, enpirikoa, analitikoa eta ezagutzera emateari dagokionez.
37.– Oinarrizko ikerketa erizaintzan: Arazoak identifikatzeko eta lehentasunak ezartzeko azterketak. Erizaintza aplikatuko ikerketa: Azterketa deskriptiboak eta ikerketa-diseinuak erizaintzako diagnostikoaren eremuan.
38.– Estatistika deskribatzailea. Banaketa motak eta banaketa definitzen duten parametroak. Estatistika inferentziala: konfiantza-tarteak. Hipotesi-testak.
39.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Asistentzia sanitarioarekin erlazionatutako infekzioak, prebentzio-neurriak. Eskuen higienea eta eskularruen erabilpen egokia. Ospitaleko isolamendua: kontzeptua, motak eta deskripzioa. Segurtasun-gorabeheren jakinarazpena. Gertakizun kaltegarrien saihesgarritasuna eta eragina. Erorikoak.
40.– Genero-indarkeria. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Raile M, Marriner A. Modelos y teoría en enfermería. 9. edizioa. Madril: Elsevier. 2018.
2.– Alfaro-LeFevre R. Aplicación del proceso enfermero. Fundamentos de razonamiento clínico. 8. edizioa. Lippincott Williams & Wilkins. Bartzelona. 2014.
3.– Alfaro-Lefevre R. Pensamiento crítico, razonamiento clínico y juicio clínico en enfermería. Un enfoque práctico. 7. edizioa. Bartzelona. Elsevier. 2021.
4.– Grossman S, Porth C. Porth. Fisiopatología. Alteraciones de la salud. Conceptos básicos. 9. edizioa. Bartzelona. Wolters Kluwer. 2014.
5.– Hinkle J.L., Cheever K.H. Brunner y Shudarth. Enfermería médico-quirúrgica. 14. edizioa. Philadephia: Lippincott Williams & Wilkins. 2019.
6.– Smith S.F., Duell D.J., Martin C.T. Habilidades para enfermería clínica. 9. edizioa. Madril. Pearson Prentice Hall. 2018.
7.– Bulechek G, Butcher H, Dochterman JM. Clasificación de intervenciones de enfermería (NIC). 7. edizioa. Bartzelona: Elsevier. 2018.
8.– NANDA Internacional. Diagnósticos enfermeros. Definiciones y clasificación 2021-23. Bartzelona. Elsevier. 2021.
9.– Moorhead S, Johnson M, Maas ML, Swanson E. Clasificación de resultados de enfermería (NOC): medición de resultados en salud. 6. edizioa. Bartzelona. Elsevier. 2018.
10.– Cibanal L, Arce MC, Carballal MC. Técnicas de comunicación y relación de ayuda en ciencias de la salud. 3. edizioa. Elsevier España. 2014.
11.– Calenti M. Gerontología y geriatría. Valoración e intervención. Madril. Editorial Médica Panamericana. 2010.
12.– Ladewig PW, London M L, Moberly S, Olds S B. Enfermería maternal y del recién nacido. 5. edizioa. Madril. Mc Graw-Hill Interamericana. 2006.
13.– Aguilar MJ. Tratado de enfermería del niño y el adolescente: cuidados pediátricos. 2. edizioa. Elsevier España. 2012.
14.– Salas-Salvado J. Nutrición y dietética clínica. 4. edizioa. Elsevier España. 2019.
15.– Galiana Roch JL. Enfermería psiquiátrica. Bartzelona. Elsevier España. 2016.
16.– Adikzioei buruzko Euskadiko VII. Plana (2017-2021). Eskuragarri:
17.– Martín-Zurro A., Jodar G. Atención familiar y salud comunitaria. Conceptos y materiales para docentes y estudiantes. 2. argitalpena. Bartzelona. Elsevier Espainia. 2018.
18.– Martínez MA. Conceptos de salud pública y estrategias preventivas. Un manual para ciencias de la salud. Bartzelona. Elsevier. 2013.
19.– Osakidetzaren Txertaketen Eskuliburua. 4. edizioa. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 2020. Eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/informazioa/txertaketen-eskuliburura/web01-a2gaixo/eu/
20.– Pazientearen Segurtasun Estrategia 20 20. Osakidetza. Eskuragarri:
21.– INOZ Batzordea. Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. I. eranskina, Osakidetza, 1997.
22.– Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia. Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila. 2010. Eskuragarri:
23.– Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020. 2. edizioa. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 2014. Eskuragarri:
24.– Castells Molina S, Hernández Pérez M.: Farmacología en Enfermería, 3. edizioa, Elsevier España. 2012.
25.– Zabalegui A, Lombraña M. Administración de medicamentos y cálculo de dosis. 3. edizioa. Bartzelona. Elsevier. 2019.
26.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2012/03/1201512e.pdf
27.– 147/2015 Dekretua. Osakidetza–Euskal osasun zerbitzua Pazienteen eta erabiltzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena. Eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2015/08/1503424e.pdf
28.– Sánchez M.A. Bioética en ciencias de la salud. 2. edizioa. Elsevier. 2021.
29.– Erizaintzako kode deontologiko espainiarra. Eskuragarri:
https://www.consejogeneralenfermeria.org/pdfs/deontologia/codigo_deontologico.pdf
30.– Hernández R. Metodología de la investigación. 6. edizioa. Mc Graw-Hill. Mexiko. 2014.
31.– Grove S.K., Gray J.R., Faan P.R. Investigación en enfermería: Desarrollo de la práctica enfermera basada en la evidencia. 7. edizioa. Bartzelona. Elsevier. 2019.
32.– Herramienta de implantación de buenas prácticas. RNAO. 2. edizioa. 2012.
http://rnao.ca/sites/rnao-ca/files/Toolkit_en15.pdf
33.– Etxeko tratu txarrei eta emakumeen kontrako indarkeria sexualari buruzko protokolo sanitarioa. Eskuragarri:
34.– Jarduketa gida osasun arloko profesionalentzat genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko. Eskuragarri:
35.– Presio-ultzerak prebenitzeko eta zaintzeko gida. Osakidetza. 2017. Eskuragarri Osakidetzako web orrian:
36.– Erorikoak prebenitzeko gomendioak, ebidentzian oinarrituak. Osakidetza. 2015. Eskuragarri Osakidetzako web orrian:
37.– Zahartze aktibo eta osasungarria izateko gida. Osakidetza. 2017. Eskuragarri Osakidetzako web orrian:
38.– Eskularru sanitarioak egoki erabiltzeko gidaliburua. Osakidetza. 2017. Eskuragarri Osakidetzako web orrian:
39.– Ebidentzian oinarritutako gomendioak sarbide baskularra zaintzeko. Osakidetza. 2015. Eskuragarri Osakidetzako web orrian:
II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA
1.– Osasun-lanbideen araudia.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitatea.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.
6.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
7.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.
8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.
9.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.
10.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.
11.– Marko Estrategikoa.
12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.
13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.
14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.
15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.
2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.
4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.
9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.
11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.
14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).
15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.