246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 15 orri.)
- EPUB (126 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5627
1805/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea lehiaketa-oposizioko blokea eskainitako destinoen zerrenda.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketako blokerako eta lehiaketako blokerako).
Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK GOI MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUNA (ERGONOMIAKO ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO PREBENTZIOKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategoriako (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Goi Mailako Ingeniariaren, Goi Mailako Arkitektoaren edo Kimikako lizentziadunaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, bai eta Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatuan espezializatutako Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikariaren titulua ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.
3.– Lehiaketa-oposizioko fasearen garapena.
3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua.
3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda jasotzen duen ebazpena argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– merezimendu baloragarrien alegazioa egiteko, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).
3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.1.2 oinarrian (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako unibertsitateko edozein lizentziaren edo titulu baliokidearen eta Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatuan espezializatutako Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).
3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.
Oposizio-fasean ariketa hauek egin beharko dira:
Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.
Gai-zerrenda komunari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.
Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatzen dituen ariketa praktikoak egin beharko dira. Horretarako, aukerako erantzunak dituen galdera sorta bat erantzun beharko da.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.
Oposizio-fasean bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:
(Ikus .PDF)
Oposizio-fasea gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa. Era berean, epaimahai kalifikatzaileari dagokio ariketa praktikoa egitea eta kalifikatzea.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ERGONOMIAKO ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO PREBENTZIOKO TEKNIKARIA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
Lehiaketa-oposizio blokea:
Txanda askeko deialdia: 1 destino.
Sarbide orokorra: 1.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA GOI MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUNA KATEGORIAN (ERGONOMIAKO ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO PREBENTZIOKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan Goi Mailako tituludun gisa (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria lanpostu funtzionala) edota kudeaketaren eta zerbitzu orokorren kudeaketa-arloko lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.
2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako tituludun gisa (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria lanpostu funtzionala) edota kudeaketaren eta zerbitzu orokorren kudeaketa-arloko lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,06 puntu.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
f) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:
f.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.
f.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.
b) Graduondoko prestakuntza:
– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.
– Doktore-titulua: 9 puntu.
– Graduondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.
– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.
Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):
– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.
d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:
a) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.
– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.
– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
b) Irakaskuntza-jarduerak:
– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
3) Euskara:
– 3. HE: 27 puntu.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
ERGONOMIAKO ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO PREBENTZIOKO TEKNIKARIA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua. Egitura organikoa, funtzioak eta eskumenak.
2.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egitura organikoa, funtzioak eta eskumenak.
3.– Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Ergonomiaren aplikazioa sektore sanitarioan. Lanpostuen diseinua.
4.– Lan-karga. Lan fisikoa: ebaluazioa. Lanpostuen diseinua osasun-esparrura aplikatuta.
5.– Arrisku muskuloeskeletikoa ingurune sanitarioan. Pisuak eskuz manipulatzearen eta pazienteak mobilizatzearen arazoa.
6.– Ingurune sanitarioan izaten diren jarrera behartuen edo mugimendu errepikatuen ondoriozko arrisku muskulueskeletikoa.
7.– Datuak bistaratzeko pantailekin lan egitearen ondoriozko arriskua. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza eta prebentzioa.
8.– Txandakako lana: txandek osasunean eragiten dituzten gorabeheren prebentzioa. Erritmo biologikoak.
9.– Arriskuen prebentzioa eta generoa.
10.– Etika, legeria eta lan-osasuna. Alderdi legal eta etikoak osasunaren zaintzara aplikatuta, eta lanposturako egokitasuna.
11.– Laneko psikologiaren teknikak. Elkarrizketa konduktual egituratua.
12.– Pertsonen arteko harremanak enpresan. Pertsonen arteko gatazkak enpresan eta lanari aplikatutako soziologia.
13.– Gatazkak ebazteko tresnak eta teknikak. Bitartekotza. Izaera gatazkatsuak maneiatu eta baloratzea enpresan.
14.– Faktore psikosozialak ebaluatzea inkesten bidez. FPSICO eredua.
15.– Ebaluazio eta esku-hartze psikosoziala: talde fokalak, administrazio-datuen analisia edota Deplhi inkestak.
16.– Laneko estresa eta prebentzio-neurriak.
17.– Laneko jazarpena. Arrazoien azterketa. Esku hartzeko tresnak eta metodoak.
18.– Laneko indarkeria. Sektore sanitarioaren bereizgarriak. Arrazoien azterketa. Esku hartzeko tresnak eta metodoak.
19.– Antsietate-nahasmenduak. Lanposturako egokitasunaren analisia eta ebaluazioa.
20.– Nahasmendu fobikoak, fobia zehatzak eta fobia soziala. Lanposturako egokitasunaren analisia eta ebaluazioa.
21.– Nahasmendu obsesibo-konpultsiboak. Lanposturako egokitasunaren analisia eta ebaluazioa.
22.– Depresio-nahasmenduak. Lanposturako egokitasunaren analisia eta ebaluazioa.
23.– Laneko adikzio-jokabideen prebentzioa eta detekzio goiztiarra. Esku hartzeko tresnak. Sektore sanitarioko lege-esparru zehatzak.
24.– Nahasmendu psikotikoak. Lanposturako egokitasunaren analisia eta balorazioa.
25.– Sektore sanitarioko laneko arriskuen prebentzioarekin lotura duten lege-esparruak. Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea. Lan-osasuna Osasunaren Lege Orokorrean.
26.– Laneko arriskuen prebentzioarekin lotura duten agente nagusiak: Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionala, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa, Osasun eta Kontsumo Ministerioa.
27.– Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko nazioarteko ekintza: Lanaren Nazioarteko Erakundea, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko hitzarmenak. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia. Europako Erkidegoa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa.
28.– Prebentzio-zerbitzuen araudia. Prebentzioaren antolaketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. Prebentzio-espezialitateen berezko eginkizunak eta eginkizun partekatuak. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.
29.– Prebentzio-plana eta prebentzioaren planifikazioa. Prebentzioaren integrazioa. ISO 45. 001, Prebentzioa kudeatzeko jarraibideak eta ziurtapen-sistemak.
30.– Langileen parte-hartzea laneko arriskuen prebentzioan. Ordezkaritza- eta partaidetza-organoak.
31.– Arrisku profesionalpean diharduten langileentzako informazioa eta prestakuntza. Komunikazioa enpresan.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Gai-zerrendarekin lotura duten gida teknikoak, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioko Laneko Segurtasun eta Osasun Institutu Nazionalak argitaratutakoak.
2.– Zaintza sanitario espezifikoko protokoloak, gai-zerrendarekin zerikusia dutenak. Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Batzordearen Osasun Publikoko Batzarraren Lan Osasuneko Lantaldea.
3.– Gai-zerrendarekin lotura duten prebentzioari buruzko ohar teknikoak, Laneko Segurtasun eta Osasun Institutu Nazionalak argitaratutakoak.
4.– I. Olaciregui eta I. M.ª Azkoaga. Enpresan LAP plana ezartzeko eskuliburua. Osalan. 2006.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistemaren indarreko dokumentuak, Eskuliburua, Prozedurak eta Protokoloak.
6.– Enciclopedia de Salud y Seguridad en el Trabajo. 1. lib., 17. kapitulua; 2. lib. , 34. kapitulua, Factores Psicosociales y de Organización; 51. kapitulua, Violencia; 3. lib. , 97. kapitulua Centros y Servicios de Asistencia Sanitaria. Lanaren Nazioarteko Erakundea, 2001. Laneko eta Gizarte Gaietako Ministerioa.
7.– Condiciones de trabajo en centros sanitarios. A. Hernández et al. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutu Nazionala. 2001.
8.– Salud Laboral. Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Fernando G. Benavides et al. 5. edizioa. 2022. Editorial Elsevier.
9.– FPSICO metodoa.
10.– Impacto laboral del estrés. Fernández-Velázquez. Lettera, 2005.
11.– El acoso moral en el trabajo. Evaluación, prevención e intervención. E. Fernández et al. Osalan, 2004.
12.– Introducción a la psicología de las organizaciones. Francisco Gil Rodríguez. Alianza Editorial, Madril, 2003.
13.– Instrumentos de evaluación en Psicología de la salud. T. Gutierrez. Alianza Editorial, 2003.
14.– Gestión del conflicto, negociación y mediación. L. Munduate Jaca. Ediciones Pirámide (Grupo Anaya S. A.). 2005. Madril.
15.– Manual de evaluación y tratamientos psicológicos. Buela-Casal. G. Editorial Biblioteca Nueva. 2001. Madril.
16.– Convenio colectivo sobre prevención y solución de reclamaciones en materia de acoso entre la Oficina Internacional del Trabajo. Convenio sobre la violencia y el acoso. 2019 (190. zk.).
https://www.ilo.org/dyn/normlex/es/f?p=NORMLEXPUB:12100:0::NO::P12100_ILO_CODE:C190
17.– Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana 2021-2024.
18.– Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari Osakidetzan aurre egiteko protokoloa.
19.– ISO 45. 001:2018. Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak.
LEGEDIA
1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
3.– 57/2005 Dekretua, martxoren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena (VII. titulua).
4.– 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
5.– 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta jarduerarako araudia onartzeko dena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
6.– 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa.
7.– 28/2005 Legea, abenduaren 26koa, tabakismoaren kontrako osasun-neurriak ematekoa eta tabakoaren salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzekoa.
8.– 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunekoa.
9.– 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duena.
11.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
12.– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
13.– 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, zama eskuz kargatzeagatik arriskuan izan daitezkeen langileen osasunaren eta segurtasunaren (batez ere, bizkarrean eta gerrialdean) arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
14.– 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egitearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA
1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.
2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.
4.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
5.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.
6.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.
7.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.
8.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.
9.– Marko Estrategikoa.
10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.
11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.
12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.
13.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.
2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.
7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.
9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.
12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).
13.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.