Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5624

1802/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna-Letradua kategorian (Letradua eta Goi Mailako Teknikari Juridikoa lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetarako eta Egonkortzeko prozesurako iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna-Letradua kategorian (Letradua eta Goi Mailako Teknikari Juridikoa lanpostu funtzionalak).

Hirugarrena.– Bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda onartzea, Ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da lehiaketa-oposizioko blokerako eta lehiaketako blokerako).

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea lehiaketa-oposizioko blokerako.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK GOI MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUNA-LETRADUA KATEGORIAN (LETRADUA ETA GOI MAILAKO TEKNIKARI JURIDIKOA LANPOSTU FUNTZIONALAK)

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna-Letradua kategoriako (Letradua eta Goi Mailako Teknikari Juridikoa lanpostu funtzionalak) Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Zuzenbideko Lizentziadunaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioa nola garatuko den.

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Merezimenduen eskakizunak egiaztatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren Ebazpena argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren merezimenduen alegazioa egiteko, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Zuzenbideko Lizentziadunaren tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Oposizio-fasean ariketa hauek egin beharko dira:

a) Lehenengo ariketa: Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

1.– Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

2.– Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatzen dituen ariketa praktikoak egin beharko dira. Horretarako, aukerako erantzunak dituen galdera sorta bat erantzun beharko da.

Ariketak destinoen eginkizun espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izango da izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea.

Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:

(Ikus .PDF)

Oposizio-fasea gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa. Era berean, epaimahai kalifikatzaileari dagokio ariketa praktikoa egitea eta kalifikatzea.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: LETRADUA – GOI-MAILAKO TEKNIKARI JURIDIKOA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 2 destino.

Sarbide orokorra: 2.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 5 destino.

Sarbide orokorra: 5.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 3 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA GOI MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUNA-LETRADUA KATEGORIAN (LETRADUA ETA GOI MAILAKO TEKNIKARI JURIDIKOA LANPOSTU FUNTZIONALAK), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Goi Mailako Tituluduna-Letradu gisa (Letradua eta Goi Mailako Teknikari Juridikoa lanpostu funtzionalak) eta/edo kudeaketa-arloan eta zerbitzu orokorren arloan kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako Tituluduna-Letradu gisa (Letradu eta Goi Mailako Teknikari Juridiko lanpostuetan) edota kudeaketa-arloan eta zerbitzu orokorren arloan kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,06 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

f.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.

f.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 3. HE: 27 puntu.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
GOI-MAILAKO TEKNIKARI JURIDIKOA/LETRADUA

GAI-ZERRENDA

1.– 1978ko Espainiako Konstituzioa: Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

2.– Euskal Herriko Autonomia Estatutua: Atariko titulua. I. titulua: Euskal Herriko eskumenak: esklusiboak, legeak garatzekoak eta betearaztekoak. II. titulua. I. kapitulua: Eusko Legebiltzarra. IV. titulua: Estatutuaren erreforma. Autonomia Estatutuan eta Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko Legean osasun arloan dauden eskumenen aipamen berezia.

3.– Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua.

4.– Arartekoa. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

5.– Eusko Jaurlaritza. Osaera, eskumena eta funtzionamendua. Lehendakaria. Estatutua eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Etetea, kargugabetzea eta ordezkatzea. Lehendakariordea. Sailburuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak.

6.– Administrazio Zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak; lege-indarreko arau-xedapenak: Lege-dekretuak eta legegintza-dekretuak.

7.– Erregelamendua: Kontzeptua. Izaera. Motak. Erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna eta mugak. Erregelamenduen baliozkotasuna eta aurkaratzea.

8.– Administrazioak zuzenbidearen aurrean duen jarrera: legezkotasun-printzipioa. Administrazioaren diskrezionalitatea. Administrazioaren gehiegizko botereak. Autotutoretza.

9.– Sektore publikoaren araubide juridikoa. Xedapen orokorrak. Herri Administrazioetako organoak: Zehatzeko ahala. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Hitzarmenak. Estatuko Administrazio Orokorra. Sektore publiko instituzionalaren antolaketa eta funtzionamendua. Administrazio-arteko harremanak Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.

10.– Administrazio-prozedura. Xedapen orokorrak. Prozeduran interesatuak Administrazio publikoen jarduera. Egintza administratiboak: Administrazio prozedura erkidea. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: Legegintza-ekinbidea eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala. Xedapen gehigarriak, iragankorrak, indargabetzaileak eta azken xedapenak.

11.– Sektore publikoko kontratuak. Xedapen orokorrak. Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak. Administrazio Publikoen kontratuak. Sektore publikoko beste erakunde batzuen kontratuak. Kontratazioa kudeatzeko administrazio-antolamendua.

12.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua. Arau orokorrak. Estatutupeko langileen sailkapena. Langileen plangintza eta antolamendua. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Lanpostuak betetzea, hautaketa eta barne-sustapena. Langileen mugikortasuna. Karrera profesionala. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Estatutupeko langileen egoerak. Diziplina-araubidea. Bateraezintasunak. Ordezkaritza, parte-hartzea eta negoziazio kolektiboa. Beste xedapen batzuk.

13.– Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua Helburua eta aplikazio-eremua Administrazio Publikoetako langileak. Eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea. Zerbitzu-harremana hartzea eta galtzea. Lanbide-jarduera antolatzea. Administrazio-egoerak. Diziplina-araubidea. Administrazio publikoen arteko lankidetza. Beste xedapen batzuk.

14.– Euskal Funtzio Publikoaren Legea. Euskal administrazio publikoetako langileak. Funtzio publikoaren egitura eta antolaketa. Euskal administrazio publikoetako funtzionarioak. Bitarteko funtzionarioak, lan-legepeko kontratuko langileak eta behin-behineko langileak. Hizkuntza-normalizazioa. Ordezkaritza eta parte-hartzea lan-baldintzak zehaztean. Beste xedapen batzuk.

15.– Gizarte Segurantza. Araubide orokorra. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes-ekintza. Kontingentziak eta prestazioak.

16.– Osasunaren Lege Orokorra: Osasuna babesteko eskubidea. Osasun-sistema. Administrazio publikoen eskumenak. Osasun-sistema publikoaren egitura.

17.– Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko Legea: Arau orokorrak. Osasun-arloko lanbideetan jardutea. Osasun-arloko profesionalen prestakuntza. Lanbide-garapena eta aintzatespena.

18.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko Legea. Xedapen orokorrak. Prestazioak. Profesionalak. Ikerketa. Osasuneko informazio-sistema. Kalitatea. Plan integralak. Parte-hartze soziala. Lurraldearteko Kontseilua. Goi Ikuskaritza.

19.– 41/2002 Legea, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena. Printzipio orokorrak. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa. Beste xedapen batzuk.

20.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea. Xedapen orokorrak. Euskadiko Sistema Sanitarioa: antolaketa, herritarren eskubideak eta betebeharrak, sistema arautzea eta finantzatzea, programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza-antolamendua. Kudeaketa-araubidea. Baliabide materialak. Langileen araubidea.

21.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoari buruzko arauak. Zuzendaritza-antolamendua. Zuzendaritza Nagusia. Zerbitzu-erakundeak. Kudeaketa-araubidea.

22.– Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala.

23.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

24.– Aurretiazko borondateen araudia euskal osasunaren arloan eta pertsonen duintasunaren arloan bizitzaren amaierako prozesuan.

25.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzea.

26.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa.

27.– Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea. Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordena: Eremua. Organoak eta eskumenak. Epaitegi eta auzitegien lurralde-eskumena. Administrazioarekiko auzien salen osaera eta jarduera. Auzi-banaketa. Alderdiak: Gaitasun prozesala. Legitimazioa. Alderdien ordezkaritza eta defentsa. Administrazioarekiko auzi errekurtsoaren objektua: Aurkaratu daitekeen administrazio-jarduera. Alderdien uziak. Metatzea. Errekurtsoaren munta. Administrazioarekiko auzien prozedura: Lehen auzialdiko edo auzialdi bakarreko prozedura Prozedura Laburtua. Ebazpen prozesalen aurkako errekurtsoak. Epaien exekuzioa. Prozedura bereziak. Xedapen komunak: epeak, kautelazko neurriak. Intzidenteak eta egintza prozesalen baliogabetasuna. Prozesuaren kostuak. Xedapen gehigarriak, iragankorrak eta azken xedapenak.

28.– Prozedura Zibilaren Legea Ordezko izaera. Deklinatoria. Abstentzioa eta ezezpena. Jarduna judiziala. Jardun judiziala bukatzea eta auzialdiaren iraungitzea. Kostuen tasazioa. Prozesuko onustea. Froga. Agiriak, irizpenak, txostenak, eta beste baliabide eta tresna batzuk aurkeztea. Idazki eta agirien kopiak, eta horiek heralaztea. Froga: xedapen orokorrak. Frogabideak eta presuntzioak. Alderdien galdeketa. Agiri publikoak. Agiri pribatuak. Adituen irizpena. Azterketa judiziala. Lekukoen galdeketa. Hitza, soinua eta irudia erreproduzitzea, eta prozesurako zein datu garrantzitsua izan, eta horien artxiboa eta ezagutza ahalbidetzen duten tresnak. Presuntzioak.

29.– Zigor Kodea. Xedapen orokorrak. Arau-hauste penala. Delituei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak. Zigorrak. Segurtasun-neurriak. Delituen ondoriozko erantzukizun zibila eta prozesuko kostuak. Ondorio erantsiak. Erantzukizun kriminala azkentzea eta horren ondoreak. Giza hilketa. Abortua. Lesioak. Fetuari eragindako lesioak. Manipulazio genetikoari buruzko delituak. Legearen aurkako atxiloketak eta bahiketak. Mehatxuak. Derrigortzeak. Osotasun moralaren aurkako delitua. Sexu-jazarpena. Sorospen-eginbeharra ez betetzea. Sekretuak ezagutarazi eta agerraraztea. Ohorearen aurkako delituak. Kalumnia, iraina eta guztietarako xedapenak. Langileen eskubideen aurkako delituak. Agiri-faltsutzeak. Eginkizun publikoen usurpazioa eta intrusismoa. Herri administrazioaren aurkako delituak. Funtzionario publikoen prebarikazioa eta zuzenak ez diren beste portaera batzuk. Destinoa uztea eta delituak pertsegitzeko eginbeharraren ez-betetzea. Desobeditzea eta laguntzarik ez ematea. Desleialtasuna agirien zaintzan, eta sekretuak urratzea. Funtzionario-eroskeria. Eragimen-trafikoa. Bidegabeko eralgitzea. Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak. Funtzionario publikoek debekatuta dituzten negoziazioak eta jarduerak, eta funtzionarioek euren funtzioan aritzean egindako abusuak.

30.– Prozedura Kriminalaren Legea. Xedapen orokorrak. Atarikoak. Arlo kriminaleko epaile eta auzitegien eskumena. Nori dagokion delitu eta falten ondoriozko akzioak egikaritzea. Defentsa-jarduna. Probidentziak, autoak eta epaiak nola eman, eta desadostasunak nola ebatzi. Jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak. Suplikatorioak, exhortoak eta manamenduak. Epe-muga judizialak. Auzitegiek eta instrukzio-epaileek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak. Prozesuko kostuak. Salaketa. Kereila. Auzipetuek egindako adierazpenak. Lekukoek egindako adierazpenak. Lekukoen eta auzipetuen arteko bekaldurak. Adituaren txostena. Zitazioa. Fidantzak eta enbargoak. Ahozko epaiketa. Delituaren kalifikazioa. Aurretiaz erabaki beharreko artikuluak. Ahozko epaiketa egitea. Prozedura laburtua: xedapen orokorrak, polizia judizialaren eta Fiskaltzaren jarduna, aurretiazko eginbideak, ahozko epaiketa, ahozko judizioa eta epaia prestatzea, epaia aurkaratzea eta epaiak betearaztea. Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura. Apelazio-, kasazio- eta berrikuspen-errekurtsoak. Epaiak betearaztea.

31.– Botere Judizialaren Lege Organikoa. Botere judiziala eta jurisdikzio-ahala baliatzea. Jurisdikzio-gatazkak eta eskumen-gatazka eta -arazoak. Jurisdikzio-organoen osaera eta eskudantziak. Jarduketa judizialetarako denbora balioduna. Egintzabide judizialak.

32.– Ikerketa Biomedikoari buruzko Legea. Xedapen orokorrak. Gizakiengan prozedura inbaditzaileak eskatzen dituzten ikerketak. Giza enbrioiak eta fetuak, zelulak, ehunak edo organoak emateari eta erabiltzeari buruz. Giza enbrioi-jatorriko zelulak eta ehunak eta antzeko beste zelula batzuk erauzteari eta erabiltzeari buruz. Analisi genetikoak, lagin genetikoak eta bio-bankuak. Arau-hausteak, zehapenak eta kalteengatiko konpentsazioak. Espainiako Bioetika Batzordea. Ikerketa biomedikoa sustatzea eta koordinatzea Osasun Sistema Nazionalean.

33.– Datu pertsonalen babesa.

34.– Gardentasun administratiboa.

35.– Gizarte-laguntza. Tutoretza, kuradoretza eta izatezko zaintza Kode Zibilean eta Borondatezko Jurisdikzioaren uztailaren 2ko 15/2015 Legean.

36.– 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

37.– Adingabearen babes juridikoa.

38.– Emakumearen babesa.

39.– Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko legea.

40.– Dekretua, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeari buruzkoa.

BIBLIOGRAFIA

1.– 1978ko Espainiako Konstituzioa.

2.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena.

3.– 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzkoa.

4.– Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua.

5.– 3/1985 Legea, otsailaren 27koa, Arartekoa erakundea sortu eta arautzen duena.

6.– 1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, Tribunal Vasco de Cuentas Públicas-Herri Kontuen Euskal Epaitegiarena.

7.– 7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzari buruzkoa.

8.– Curso de derecho administrativo, de Eduardo García De Enterría.

– I. liburukia, 2022. 20. edizioa. S.L. Civitas Ediciones argitaletxea. ISBN: 9788411255530.

– II. liburukia. 2022. 17. edizioa. S.L. Civitas Ediciones argitaletxea. ISBN: 9788411255561.

9.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

10.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

11.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23EB eta 2014/24EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.

12.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

13.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. 33/1986 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Estatuko Administrazioko Funtzionarioen Diziplina Araubidearen Erregelamendua onartzen duena.

14.– 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

15.– 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.

16.– 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunekoa.

17.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, osasun lanbideen antolamenduari buruzkoa.

18.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa.

19.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

20.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.

21.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

22.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

23.– 116/2021 Dekretua, martxoaren 23koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

24.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

25.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

26.– 270/2003 Dekretua, azaroaren 4koa, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortu eta arautzekoa.

27.– 11/2006 Legea, uztailaren 8koa, pertsonen eskubideen eta duintasunaren bermea bizitza amaierako prozesuan.

28.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena.

29.– 235/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena.

30.– 106/2008 Dekretua, ekainaren 3koa, Sanitateko Mahai Sektorialak 2008ko martxoaren 14ko bileran hartutako Akordioa onartzen duena.

31.– 29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena.

32.– 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, Prozedura Zibilari buruzkoa.

33.– 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa.

34.– Errege Dekretua, 1882ko irailaren 14koa, Prozedura Kriminalaren Legea onartzen duena.

35.– 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa.

36.– 14/2007 Legea, uztailaren 3koa, ikerketa biomedikoari buruzkoa.

37.– 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, zeinak 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duen (datuak babesteko erregelamendu orokorra).

38.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

39.– Otsailaren 25eko 2/2004 Legea, titularitate publikoko datu pertsonalen fitxategien gainekoa eta datuak babesteko euskal agentzia sortzekoa.

40.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

41.– 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

42.– 1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibila argitaratzen duena.

43.– 15/2015 Legea, uztailaren 2koa, borondatezko jurisdikzioarena.

44.– 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

45.– 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen dituena.

46.– 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa dena.

47.– 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

48.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako, martxoaren 3ko 1/2022 Legea barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketarena.

49.– 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzekoa.

50.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko.


Azterketa dokumentala