246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 13 orri.)
- EPUB (126 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5622
1798/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Informatikaria kategorian (Informatikako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetarako eta Egonkortzeko prozesurako iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Informatikaria kategorian (Informatikako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).
Hirugarrena.– Bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda onartzea, Ebazpen honekin batera doan II. eranskinaren bidez.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da lehiaketa-oposizioko blokerako eta lehiaketako blokerako).
Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea lehiaketa-oposizioko blokerako.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO,
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK GOI MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI MAILAKO INFORMATIKARIA KATEGORIAN (INFORMATIKAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA)
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Informatikaria kategoriako (Informatikako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak, alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Ingeniaritza Informatikoko Lizentziadunaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.
3.– Lehiaketa-oposizioa nola garatuko den.
3.1.– Lehiaketa-oposizio blokerako eta lehiaketa-blokerako lehiaketa-fase bateratua:
3.1.1.– Merezimenduen eskakizunak egiaztatzea. Dokumentazioa aurkeztea.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren merezimenduen alegazioa egiteko, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).
3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.1.2 oinarrian (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:
– Lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Ingeniaritza Informatikoko Lizentziadunaren tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).
3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.
Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.
Oposizio-fasean ariketa hauek egin beharko dituzte:
Lehen ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako programako gaiei buruzkoak izango dira:
Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.
Gai-zerrenda komunari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.
Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatzen dituen ariketa praktikoak egin beharko dira. Horretarako, aukerako erantzunak dituen galdera sorta bat erantzun beharko da.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izango da izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea.
Oposizio-fasean bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:
(Ikus .PDF)
Oposizio-fasea gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa. Era berean, epaimahai kalifikatzaileari dagokio ariketa praktikoa egitea eta kalifikatzea.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: INFORMATIKAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
1.– Lehiaketa-oposizio blokea:
a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 3 destino.
Sarbide orokorra: 3.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.
b) Txanda askeko deialdia: 13 destino.
Sarbide orokorra: 12.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.
2.– Lehiaketako blokea:
Sarbide orokorra: 8 destino.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA GOI MAILAKO TEKNIKARIAK LANBIDE-TALDEKO GOI MAILAKO INFORMATIKARIA KATEGORIAN (INFORMATIKAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Goi Mailako Informatikari lanpostuetan edota kudeaketa-arloan eta zerbitzu orokorren arloan kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.
2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako Informatikari lanpostuetan edota kudeaketa-arloan eta zerbitzu orokorren arloan kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,06 puntu.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
f) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:
f.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.
f.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.
b) Graduondoko prestakuntza:
– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.
– Doktore-titulua: 9 puntu.
– Graduondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.
– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.
Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):
– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.
d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:
a) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.
– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.
– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
b) Irakaskuntza-jarduerak:
– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
3) Euskara:
– 3. HE: 27 puntu.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
INFORMATIKAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA
1.– Erreferentziako ereduen oinarriak: OSI, TCP/IP.
2.– Sareak: LAN, MAN eta WAN. Sare-protokoloak.
3.– Sareak: sareen arkitektura eta interkonexioa.
4.– Datu-baseak. Eredu erlazionala. E/R eredua. Datu-baseen sistemen arkitektura.
5.– SAP S/4HANA. Hastapenak eta arkitektura.
6.– Metodo bizkorrak: Agile eta Scrum proiektuen ikuspegi orokorra eta kudeaketa-faseak. Scrum: ikuspegi eskematikoa. Rolak, ekipoak, artefaktuak, bilerak.
7.– Softwareko ingeniaritza: softwarearen bizi-zikloa (faseak, dokumentuak, motak eta prototipoak), faseen xehetasunak (helburuak eta oinarrizko kontzeptuak).
8.– Proiektuen kudeaketa: proiektuaren bizi-zikloa eta faseak.
9.– ITIL: printzipioak, etengabeko hobekuntza, zerbitzuen balio-katea, praktiken helburuak.
10.– Business Analytics: ikuspegi orokorra, datu-biltegiak, datuen bistaratzea, datu-meatzaritza.
11.– Sinadura digitala. Indarrean dagoen legedia.
12.– Datu pertsonalen babesa. Indarrean dagoen legedia. Datuak babesteko Europako araudia.
13.– Segurtasun Eskema Nazionala.
14.– Kriptografia eta Blockchain. Sistema kriptografikoen definizioa eta motak. Sinadura elektronikoa. Blockchain.
15.– Segurtasun informatikoa: segurtasun informatikoko printzipioak, segurtasun-politikak, -planak eta -prozedurak.
16.– Mikrozerbitzuak: oinarrizko kontzeptuak. Mikrozerbitzuen arkitektura.
17.– Cloud Computing: definizioa, ezaugarriak, arkitektura, birtualizazioa, segurtasuna.
18.– Zibersegurtasuna: sarrera, Interneteko segurtasuna, web-aplikazioetako segurtasuna, Hacking etikoa, segurtasun-eragiketen zentroa.
19.– Big Data. Datu-analitikaren zikloa. Estrategia. Datu-arkitekturak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Redes Informáticas. Nociones fundamentales. 7. edizioa. José Dordoigne. ENI. 2020ko edizioa. ISBN: 9782409024801.
2.– Transmisión de datos y redes de comunicaciones. Behrouz A. Forouzan. McGraw-Hill Interamericana de España S.L. argitaletxea. 5. edizioa (2020ko iralaren 15a). ISBN-13: 9788448620714.
3.– Redes Informáticas. Nociones fundamentales. 7. edizioa. José Dordoigne. ENI. 2020ko edizioa. ISBN: 9782409024801.
4.– Bases de datos. Antonio Postigo Palacios. Ediciones Paraninfo, S.A. argitaletxea. 1. edizioa. (2021/06/01). ISBN: 9788413660769.
5.– SAP S/4HANA An Introduction. SAP PRESS edition 2021. ISBN: 9781493220564.
Https://www.sap-press.com/sap-s4hana_5232/
6.– Agile y Scrum: Descubra el poder de la gestión de proyectos Agile, Lean Thinking, el proceso Kanban y Scrum. 2020ko edizioa. ISBN: 979-8583813575.
7.– Aproximación a la ingeniería del software. Universitaria Ramón Areces argitaletxea. 2020ko edizioa. ISBN: 9788499613291.
8.– Guía práctica en gestión de proyectos: Aprende a aplicar las técnicas de gestión de proyectos a proyectos reales. 2019ko edizioa. ISBN: 9788409155064.
9.– ITIL 4. Entender el enfoque y adoptar buenas prácticas. ENI. 2020ko edizioa. ISBN: 9782409027383.
10.– Inteligencia de negocios y analítica de datos. Marcombo. 2019ko edizioa. ISBN: 9788426727213.
11.– Sinadura digitala. Indarrean dagoen legedia.
12.– Datu pertsonalen babesa. Indarrean dagoen legedia. Datuak babesteko Europako araudia. Indarrean dagoen legedia.
13.– Segurtasun Eskema Nazionala. Indarrean dagoen legedia.
14.– El libro del hacker. 2022ko edizioa. Anaya multimedia. ISBN: 9788441544338.
15.– Enciclopedia de la seguridad informática. Ra-Ma S.A. 2011ko edizioa. ISBN: 9788499640365.
16.– Microservicios Un enfoque integrado. Ra-Ma. 2018ko edizioa. ISBN: 9788499647654.
17.– Computación en la nube. Estrategias de cloud computing en las empresas. Marcombo. 2012ko edizioa. ISBN: 9788426718938.
18.– Ciberseguridad. Manual práctico. Paraninfo. 2021eko edizioa. ISBN: 9788413661162.
19.– El poder de los datos. Anaya Multimedia argitaletxea. 2014ko edizioa. ISBN: 9788441535763.
II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA
1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.
2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.
4.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
5.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.
6.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.
7.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.
8.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.
9.– Marko Estrategikoa.
10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.
11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.
12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.
13.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.
2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.
7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.
9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.
12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).
13.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.