Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5620

1796/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak, Goi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Goi Mailako Tituludunen kategorian, Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikarien lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeetako lanpostuak betetzeko.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetarako eta Egonkortzeko prozesurako iragarritako hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea nahiz lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskinean jasotakoak), Goi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Goi Mailako Tituludunen kategorian, Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikarien lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeetako lanpostuak betetzeko.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da lehiaketa-oposizioko blokerako eta lehiaketako blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean ageri bezala.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOEN ERAKUNDEETAKO LANPOSTUETAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK, GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUNEN KATEGORIAKOAK, EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALEKOAK

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira II. eranskinean jasotako destinoak, Goi Mailako Teknikarien lanbide-taldeko Goi Mailako Tituludunen kategoriakoak, Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikarien lanpostu funtzionalekoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeetakoak.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Euskal Filologia eta/edo Soziologia unibertsitate-lizentziaturak edo titulu baliokideak izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoaren arabera.

b) 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta edukitzea edo oinarri orokorretan aurreikusitako epeetan eta moduan eskuratzeko moduan egotea.

c) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

d) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioa nola garatuko den.

3.1.– Lehiaketa-oposizio blokerako eta lehiaketa-blokerako lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Merezimenduen eskakizunak egiaztatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren Ebazpena argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren merezimenduen alegazioa egiteko, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ematen duen Filologia eta/edo Soziologia unibertsitate-tituluaren edota titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betetzeko.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Oposizio-fasean ariketa hauek egin beharko dira:

a) Lehen ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako programako gaiei buruzkoak izango dira:

1.– Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

2.– Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia IV. eranskinean jasoko da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatzen dituen ariketa praktikoak egin beharko dira. Horretarako, aukerako erantzunak dituen galdera sorta bat erantzun beharko da.

Ariketak destinoen eginkizun espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izango da izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea.

Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:

(Ikus .PDF)

Oposizio-fasea gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa. Era berean, epaimahai kalifikatzaileari dagokio ariketa praktikoa egitea eta kalifikatzea.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: EUSKARAREN NORMALKUNTZARAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Txanda askeko deialdia: 6 destino.

Sarbide orokorra: 6.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 1 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA, GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI MAILAKO TITULUDUNEN KATEGORIAN, EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALEAN, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOEN ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikari gisa eta/edo kudeaketa-arloko eta zerbitzu orokorretako kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuengatik, hilabete bakoitzeko 0,24 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Euskararen Normalizazioko Goi Mailako Teknikari gisa eta/edo kudeaketa-arloko eta zerbitzu orokorretako kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuengatik, hilabete bakoitzeko 0,06 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan emandako zerbitzuengatik, hilabete bakoitzeko 0,05 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

f.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,24 puntu hilabete bakoitzeko.

f.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ezta deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak ere.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

d) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inola ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

IV. ERANSKINA
EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea. Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Epemugak eta epeak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio-errekurtsoak: Xedapen orokorrak: Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertze-errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia.

2.– 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: I., II., III. idazpuruak eta hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak.

3.– 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: I. eranskina: Definizioa; xedeak, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna, araubide juridikoari buruzko arauak, zuzendaritza antolamendua, antolakunde nagusia, zerbitzu-erakundeak.

4.– 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena.

5.– 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena: I. eta II. eranskinak.

6.– 55/2003 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: II. kapitulua: Estatutupeko langileen sailkapena. III. kapitulua: Langileen planifikazioa eta antolamendua. IV. kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak.

7.– 55/2003 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: VI. kapitulua: Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. VII. kapitulua: Langileen mugikortasuna. VIII. kapitulua: Karrera profesionala. IX. kapitulua: Estatutupeko langileen egoerak.

8.– 10/1982 Legea, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.

9.– 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena: Hizkuntz normalkuntza.

10.– 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena: Xedapen orokorrak. Lanpostuei dagozkien hizkuntz eskakizunak. Administrazio-atalen sailkapena. Helburuen eskala. Euskararen erabilera normalizatzeko planak. Derrigortasun-daten zehaztea. Sindikatuen partaidetzaz. Hizkuntz eskakizunen egiaztatzea eta lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan hauek baloratzeko modua. Hizkuntz eskakizunen erregistroa. Baliokidetasunak eta salbuespen-arauak.

11.– 67/2003 Dekretua, Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzekoa.

12.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua: Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren ebaluazioaren ondorioak.

13.– Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko prozesua: Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana (2022-2028).

14.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko prozesua: Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana abian jartzeko eta zerbitzu-erakundeetan euskara-batzordeak sortzeko jarraibideak.

15.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren etengabeko ebaluazioa: programa-kontratuak, euskara-planen ebaluazio orokorrak eta Bikain ziurtagiria.

16.– Pazienteen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak.

17.– Erakunde publikoen betebeharrak erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei dagokienez.

18.– Elebide, hizkuntza-eskubideak bermatzeko zerbitzua.

19.– Hizkuntzak osasunean duen garrantzia.

20.– Zerbitzu elebidunen eskaintza aktiboa Osakidetzan: paziente bakoitzaren lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa; profesionalak eta zerbitzu elebidunak identifikatzeko sistema; pertsona ardatz duen euskarazko asistentzia-eskaintza.

21.– Osakidetzako langileen hizkuntza-gaikuntza: euskalduntzea eta euskaraz lan egiteko gaitzea.

22.– Osakidetzaren Euskarazko Estilo Liburua.

23.– Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea.

24.– Osakidetzan hizkuntza-eskakizunen sistema, lehentasunezko unitateak eta derrigortasun-data duten lanpostuak kudeatzea.

25.– Soziolinguistikako kontzeptuak: hizkuntza-bariazioa; hizkuntza-ukipena; hizkuntza-jarrerak eta -ideologiak; hizkuntza-politika eta -plangintza.

26.– Euskararen egoera soziolinguistikoa: VI. Inkesta Soziolinguistikoaren ondorioak.

27.– Euskararen kaleko erabilera: 2021eko neurketaren ondorioak.

28.– Euskararen erabilera aktibatzeko proiektu eta metodologia berriak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

2.– 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena.

5.– 55/2003 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

6.– 10/1982 Legea, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.

7.– 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena.

8.– 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena.

9.– 67/2003 Dekretua, Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzekoa.

10.– Osakidetzaren II. Euskara Planaren ebaluazio-txostena.

11.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana (2022-2028).

12.– 2/2022 Instrukzioa, Osakidetzaren III. Euskara Plana zerbitzu-erakundeetan onartu eta abian jartzekoa.

13.– 6/2022 Instrukzioa, Osakidetzaren III. Euskara Planaren jarraipen-batzordeak sortu eta abian jartzekoa.

14.– 162/2017 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen duena.

15.– Eskualdeetako eta Eremu urriko Hizkuntzen Europako Gutuna.

https://www.coe.int/es/web/compass/european-charter-for-regional-or-minority-languages

16.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

17.– 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzkoa.

18.– 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzkoa.

19.– Erabakia, EAEko Administrazio Orokorraren, haren erakunde autonomoen eta zuzenbide pribatuko ente publikoen administrazio-kontratu publikoak gauzatzean hizkuntza-baldintzak txertatzeari buruzkoa.

20.– 150/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Elebide -Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua- sortu eta kontsulten, iradokizunen eta kexen araubidea ezartzen dituena.

21.– Osasuna eta hizkuntza. Felix Zubia. Berria. 2022-02-22.

22.– Trastorno de personalidad y cultura. La importancia del idioma en salud mental. Medición de los trastornos de la personalidad en el DSM-5. Naiara Ozamiz, Miren Agurtzane Ortiz. Gaceta Médica Bilbao. 2016.

23.– Afasia duten euskaldunak hobeto ulertu nahian. Osatuberri, 43. zk., 2018ko abendua.

24.– Instrukzioa, 2015eko apirilaren 1ekoa, Osakidetzako Giza Baliabideen eta Asistentzia Sanitarioaren zuzendariena, paziente bakoitzaren lehentasunezko hizkuntza erregistratzeko jarraibideei buruzkoa.

25.– Osakidetzako zerbitzu eta profesional elebidunak identifikatzeko eskuliburua.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/identifikazio_eskuliburua.pdf

26.– 1025/2022 Ebazpena, apirilaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2022-2023 ikasturteko euskara ikastaroetarako deia egiten zaien Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei.

27.– 23/2022 Ebazpena, urtarrilaren 17koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, euskaraz lan egiteko prestakuntza-ekintzetarako laguntza-eskabideak aurkezteko deialdia ezartzen duena.

28.– Osakidetzaren Euskarazko Estilo Liburua.

29.– 1329/2022 Ebazpena, uztailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko ohiko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko deialdia onartzen duena.

https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2022/09/2203889e.pdf

30.– 297/2010 eta 187/2017 Dekretuak, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko direnak.

31.– 47/2012 eta 28/2019 Dekretuak, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko direnak.

32.– 4/2022 Instrukzioa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzetik salbuesteko prozedurari buruzkoa.

33.– 3/2022 Instrukzioa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunei eta lanpostuen derrigortasun-datei buruzko aldaketak izapidetzeko prozedurari buruzkoa.

34.– Soziolinguistika eskuliburua. Eusko Jaurlaritza, 2010. 85-283. or.

35.– VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Aurkezpen-dokumentua.

https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/9954/VI_INK_SOZLG-EH_eus.pdf

36.– Hizkuntzen erabileraren kale neurketa, Euskal Herria 2021 (emaitzen laburpen txostena). Soziolinguistika Klusterra. 2021.

37.– EraLan ikerketa-proiektua:

37.1.– EraLan ikerketa-proiektua: EPEsA metodologia, lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaietan oinarritua. Soziolinguistika Klusterra. Andoain. 2008. Hautatutako zatia: 2. kapitulua, 43-60. or.

37.2.– EraLan 3: euskararen erabilera lan munduan. Soziolinguistika Klusterra. Andoain. 2015. Hautatutako zatia: 1. kapitulua, 9-29 or.

38.– Aldahitz ikerketa-proiektua:

38.1.– Jauregi, P. eta Suberbiola, P., Aldahitz ikerketa 2014, Eusle metodologia eta hizkuntza ohituren aldaketa lan munduan. Soziolinguistika Klusterra. Andoain. 2015. Hautatutako zatia: 2. eta 3. kapituluak (10-77 or.).

38.2.– Jauregi, P. eta Suberbiola, P., Aldahitz ikerketa, Eusle metodologia esperientzien emaitzak 2013-2016. Soziolinguistika Klusterra. Andoain. 2017. Hautatutako zatia: 5. eta 6. kapituluak (31-53 or.).

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

4.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

5.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.

6.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

7.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

8.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

9.– Marko Estrategikoa.

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

13.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

7.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

9.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

11.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

12.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

13.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala