Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5589

1765/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Nefrologiako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Nefrologiako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketaren blokerako eta lehiaketaren blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIARAKO (NEFROLOGIAKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategoriako (Nefrologiako FEM lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentzia edo titulu baliokidea izatea eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean jarduteko Nefrologiako espezialitatearen titulua izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren eskakizunak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Prozesua nola garatuko den:

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren eskakizunen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.1.2 oinarrian (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Medikuntzako edo Kirurgiako lizentziako tituluaren edo titulu baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Nefrologiako espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari, bai probak prestatzeko, bai oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Oposizio-fasean, ariketa hauek egin beharko dira:

a) Lehenengo ariketa: Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

1.– Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera sortatik aterako dira.

2.– Gai-zerrenda komunari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatzen dituen ariketa praktikoak egin beharko dira. Horretarako, aukerako erantzunak dituen galdera sorta bat erantzun beharko da.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira, eta haien helburua izango da izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea.

Oposizio-fasean, bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat. Biak ala biak eskainitako destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:

(Ikus .PDF)

Oposizio-fasea gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa. Era berean, epaimahai kalifikatzaileari dagokio ariketa praktikoa egitea eta kalifikatzea.

3.3.– Lanpostuez jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. oinarrian aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA, LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. NEFROLOGIAKO MEDIKUA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Txanda askeko deialdia: 11 destino.

Sarbide orokorra: 10.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 1 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIARAKO (NEFROLOGIAKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialista gisako antzinatasuna baloratzeko, aintzat hartuko da interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuan egindako lan profesional eraginkor osoa. Nolanahi ere, jardute horretatik –eta hasierako alditik– kendu egingo da Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza-aldiaren % 170. Kenketa hori ez zaie aplikatuko espezialista-titulua 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera lortu dutenei.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan kategoria eta espezialitate berean edo arlo medikoko kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan kategoria eta espezialitate berean edo arlo medikoko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Kupoko eta Zonako Mediku gisa espezialitate berean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.

4.– Aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Kupoko edo Zonako Mediku gisa espezialitate berean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,03 puntu.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetan edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa-zentro ofizialetan edo bestelako erakundeetan mediku orokor edo beste espezialitate batzuetako mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.

6.– Aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan mediku orokor edo beste espezialitate batzuetako mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0138 puntu.

7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan kudeaketa-arloan eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

f.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

f.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako ikasketen edo baliokideren berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Kategorian sartzeko eskatutakoak ez diren legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-tituluak dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.

d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
NEFROLOGIAKO FEM

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Giltzurrun normala: garapena, egitura eta funtzioak. Enbriologia. Anatomia eta histologia.

2.– Giltzurrun normala: giltzurrun-fisiologiaren oinarrizko kontzeptuak.

3.– Giltzurruneko gaixotasun kronikoaren definizioa eta sailkapena. Giltzurrun-argitzearen kontzeptua. Iragazketa glomerularra kalkulatzeko formulak.

4.– Giltzurruneko patologia duen gaixoaren gaineko ikuspegia eta balorazio klinikoa. Giltzurruneko biopsia: indikazioak, biopsia egitea eta interpretazioa.

5.– Laborategiko diagnostikoko prozedurak eta proba osagarriak (MAPA). Irudi bidezko teknikak. Norberaren giltzurrunen eta giltzurruneko transplanteen ekografia.

6.– Uraren eta likido organikoen osmolaritatearen nahasmenduak.

7.– Sodioaren alterazioak.

8.– Potasioaren alterazioak.

9.– Azido-base orekaren nahasmenduak.

10.– Kaltzioaren eta fosforoaren metabolismoa eta horren alterazioak.

11.– Gernubideko infekzioa.

12.– Errefluxuagatiko nefropatia. Uropatia buxatzailea.

13.– Giltzurruneko litiasia.

14.– Tonu baskularreko erregulazio orokorra. Giltzurruna eta presio arterialaren erregulazioa.

15.– Hipertentsio arterialaren epidemiologia, etiologia eta patogenia.

16.– Adierazpen klinikoak, prozedura diagnostikoak eta hipertentsio arterialaren tratamendua.

17.– Nefroangioeklerosia.

18.– Nefropatia iskemikoa eta gaixotasun ateroenbolikoa.

19.– Mikroangiopatia tronbotikoa: purpura tronbotiko tronbozitopenikoa eta sindrome uremiko hemolitikoa.

20.– Nefropatia glomerularrak: etiopatogenia, genetika eta oinarri morfologikoak.

21.– Gaixotasun glomerularren sailkapena.

22.– Sindrome nefrotikoa: fisiopatologia eta tratamendu orokorra.

23.– Aldaketa minimoak dituen nefropatia. Glomeruloesklerosi fokala eta segmentarioa.

24.– Nefropatia menbranosoa. Nefropatia mesangial IgA.

25.– Glomerulonefritis endokapilar akutua. Glomerulonefritis estrakapilarrak.

26.– Glomerulonefritis mesangiokapilarra.

27.– Glomerulonefritisaren tratamendu orokorra eta espezifikoa.

28.– Nefropatia diabetikoa: historia naturala, klinika, patogenia eta tratamendua.

29.– GGKaren jarraipen egokia eta tratamendua gaixo diabetikoen kasuan.

30.– Hezueri-nefropatia. Berunak sortutako nefropatia. Giltzurruna nahasmendu hidroelektolitikoetan: hiperkaltzemia eta hipokalemia.

31.– Baskulitisa eta giltzurruna.

32.– Nefropatia lupikoa.

33.– Giltzurruna artritis erreumatoidean eta Sjögren-en sindromean. Esklerodermiaren nefropatia. Krioglobulinemiaren nefropatia.

34.– Biriasiaren eta beste gaixotasun infekzioso batzuen giltzurruneko gaixotasunak. Giltzurruna hartutako immunoeskasiaren birusak sortutako infekzioan.

35.– Giltzurruneko amiloidosia.

36.– Giltzurruna mieloman eta kate arin eta astunen gaixotasunetan.

37.– Giltzurrun-patologia batzuk tratatzeko teknika bereziak: plasmaferesia eta immunoadsortzioa.

38.– Nefropatia interstizial ez-infekziosoak.

39.– Giltzurrunaren eta gernubideen sortzetiko anomaliak. Giltzurruneko gaixotasun kistikoak. Nefronoptisia.

40.– Gaixotasun polikistikoa. Sailkapena, etiopatogenia, diagnostikoa eta jarrera terapeutikoak.

41.– Alport-en sindromea. Fabry-ren gaixotasuna eta giltzurrun-afektazioa duten nahasmendu metaboliko hereditarioak sortutako beste gaixotasun batzuk.

42.– Tubulopatiak.

43.– Giltzurruna eta haurduntza.

44.– Giltzurrunaren rola aszitisean eta edemak gibeleko gaixoen kasuan. Gibeleko eta giltzurruneko sindromea.

45.– Bihotzeko eta giltzurruneko sindromea.

46.– Giltzurruneko eta gernubideetako tumoreak.

47.– Giltzurruneko hutsegite akutua (GHA): kontzeptua eta epidemiologia. Fisiopatologia.

48.– Giltzurruneko hutsegite akutuaren diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendua.

49.– GHAren tratamenduaren alderdi teknikoak (ohiko dialisia, etengabeko edo denboran luzatutako teknikak, hemofiltrazioa, hemodiafiltrazioa, aferesia eta abar). Intoxikazioetan arazketa-tekniken rola.

50.– Giltzurruneko gaixotasun kronikoa (GGK): definizioa eta sailkapena. Etiologia. Alderdi epidemiologikoak, etikoak, sozialak eta kudeaketa sanitariokoak.

51.– GGKren progresioaren arazoak eta mekanismoak. Progresioaren prebentzioa eta kontrola. GGK duen gaixoaren ebaluazio globala eta maneiua.

52.– GGKren manifestazio klinikoak eta biokimikoak: Nahasmendu biokimikoak eta erantzun immunearenak. Anemia. Koagulazioaren asaldurak.

53.– GGKren nahasmendu gastrointestinalak. Uremiaren nahasmendu endokrionologikoak. Larruazaleko asaldurak. Asaldura neurologikoak.

54.– GGKren konplikazio baskularrak eta kardiakoak.

55.– GGKrekin lotutako hezur-gaixotasuna eta gaixotasun metabolikoa.

56.– GGK duen pazientearen maneiu kontserbatzailea. Farmakoak eta giltzurruna. Medikamentuak nola erabili giltzurruneko gaixoekin.

57.– Ordezko tratamenduko modalitateak, hemodialisia (HD), peritoneo-dialisia (PD), transplante aurreratua: indikazioak. Teknika hautatzea. Pazientea tratamendurako prestatzea. Ordezko tratamenduaren alderdi etikoak eta sozialak.

58.– Peritoneo-dialisiaren alderdi teknikoak. Osagaiak, printzipio fisikoak eta peritone-garraioa. Tratamendu modalitateak: motak eta indikazioak.

59.– Hemodialisiaren alderdi teknikoak. Osagaiak, printzipio fisikoak eta tratamendu modalitateak: hemofiltrazioa, hemodiafiltrazioa, AFB, etab. Indikazioak.

60.– Dialisi egokiaren kontzeptua hemodialisian eta peritoneo-dialisian.

61.– Hemodialisiko tratamendutik sortutako konplikazio mediko akutuak eta kronikoak.

62.– Peritoneo-dialisiko tratamendutik sortutako konplikazio mediko akutuak eta kronikoak.

63.– Hemodialisirako sarbide baskularrak: motak eta lotutako konplikazioak.

64.– Peritoneoko kateterrak: motak, ezarpen-moduak eta zainketak.

65.– Gaixoaren nutrizio-alderdiak ordezko tratamenduan. Elikadura giltzurruneko gaixotasun kronikoan. Alterazioak eta alterazioen maneiua. Higadura proteiko energetikoaren sindromea.

66.– Giltzurruneko transplantearen immunologia eta tratamendu immunoezabatzailearen oinarriak.

67.– Organoak lortzea eta giltzurruneko transplantearen koordinazioa. Giltzurruneko transplantearen itxarote-zerrenda. Emailea-hartzailea bikotea hautatzea.

68.– Giltzurruneko transplanteren emailea eta hartzailea ebaluatzea. Arrisku kardiobaskularreko faktoreak.

69.– Transplante ondoko berehalako epealdiko maneiu klinikoa. Nekrosi tubular akutua. Giltzurrun-mentua errefusatzea. Infekzioak.

70.– Terapeutika immunoezabatzailea. Immunologia kliniko praktikoa giltzurruneko transplantean: hemaglutininak eta HLA antigorputzak.

71.– Giltzurruneko transplantearen konplikazioak epe luzera. Arrisku kardiobaskularra, neoplasia, infekzioa.

72.– Giltzurruneko eta pankreako transplante konbinatua. Gibeleko eta giltzurruneko transplante konbinatua.

73.– Giltzurruneko transplantea, emailea bizirik dagoela. Emailearentzako arriskuak eta azterketa. Emate gurutzatua. Giltzurruneko transplantearen emaitzak. ABO transplante bateraezina.

74.– Prozesu Asistentzial Integratua. Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoaren ordezko tratamendua: dialisia eta transplantea.

75.– Osasun-sistemaren kalitatea: ebaluazio-metodoak.

76.– Medikamentuaren zentzuzko erabilpena. Terapia farmakologikotik eratorritako arazoak. Farmakozaintza. Pazientearen segurtasuna. Polimedikazioaren berrikusketa. Depreskripzioa.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Alan S. L. Yu, Glenn M. Chertow, Philip A. Marsden, Valerie Luyckx, Maarten W. Taal, Karl Skorecki, Brenner and Rector's The Kidney. 11th edition. 2019. Editorial Elsevier.

2.– Oxford Textbook of Clinical Nephrology. Volume 1-3. 4th edition. Editorial Oxford University Press. 2015. ISBN: 0199592543.

3.– L. Hernando Avendaño. Nefrología Clínica. 4. edizioa. 2013/10/10. Editorial Panamericana. ISBN: 9788498357103.

4.– Schrier R W, Diseases of the kidney and urinary tract (3. lib.). 8. edizioa. 2006.

5.– Rose BD and Post TW. Trastornos de los electrolitos y del equilibrio ácido base. 5. edizioa. Editorial Marban. 2002. ISBN: 84-7101-352-5.

6.– Jesus Montenegro, Ricardo Correa, Miguel Carlos. Tratado de Diálisis Peritoneal. 3. edizioa. Montenegro. Elsevier. 2021.

7.– D. Negoi, K.D. Nolph (egileak), Ramesh Khanna, Raymond T. Krediet (ed.). Nolph and Gokal's Textbook of Peritoneal Dialysis. 3rd edition. Editorial Springer. 2016.

8.– John t. Daugirdas. Manual de diálisis. 4. edizioa. 2015. Editoriala: Lippincott Williams & Wilkins. Wolters Kluwer Health. ISBN: 9788416004928.

9.– John T. Daugirdas MD, Peter G. Blake MB FRCPC FRCPI, Todd S. Ing MB FRCP. Lippincott Williams and Wilkins handbook. Handbook of dialysis. 5th edition. Wolters Kluwer Health. 2015.

10.– Tratado de hemodiálisis. 2. edizioa. Editorial JIMS. 2006. ISBN: 84-95062-36-4.

11.– Gainza de los Ríos, Francisco Javier. 2008. Manual de técnicas continuas de reemplazo renal. Ergon.

12.– Poch E, Liaño F, Gainza FJ. Manejo de la disfunción aguda del riñón. Editorial Ergon. 2011. IBSN: 84-8473-894-7.

13.– Gabriel M. Danovitch. Handbook of Kidney Transplantation. Lippincott Williams and Wilkins Handbook Series. 5th edition. Lippincott Williams & Wilkins. Philadelphia. 2009.

ESPAINIAKO NEFROLOGIA ELKARTEAREN GIDAK

14.– Izenburua: Guía clínica española del acceso vascular para hemodiálisis.

Koordinatzailea: José Ibeas dk. eta Ramón Roca-Tey dk.

Azken bertsioa: 2017-10-01.

15.– Izenburua: Gestión de calidad del líquido de diálisis (2. edizioa).

Koordinatzailea: Rafael Pérez García dk.

Azken bertsioa: 2016-03-15.

16.– Izenburua: Vuelta a diálisis del paciente trasplantado.

Koordinatzailea: Gema Fernández Fresnedo dk.

Azken bertsioa: 2009-01-08.

17.– Izenburua: Calidad en diálisis.

Koordinatzailea: María Auxiliadora Bajo eta Rafael Selgas doktoreak.

Azken bertsioa: 2007-08-02.

18.– Izenburua: Centros de hemodiálisis.

Koordinatzailea: Francisco Maduell dk.

Azken bertsioa: 2006-02-28.

19.– Izenburua: Práctica clínica en DPCA.

Koordinatzailea: Francisco Coronel dk.

20.– Izenburua: Poliquistosis renal autosómica dominante.

Koordinatzailea: Roser Torra dk.

Azken bertsioa: 2017-11-16.

21.– Izenburua: Recomendaciones de la Sociedad Española de Nefrología para el manejo de las alteraciones del metabolismo óseo-mineral en los pacientes con enfermedad renal crónica (S.E.N.– MM).

Koordinatzailea: José Vicente Torregrosa.

Azken bertsioa: 2011-09-14.

22.– Izenburua: ERC avanzada.

Koordinatzailea: Alfonso Otero dk.

23.– Izenburua: ERBP - Guía de práctica clínica sobre el manejo de los pacientes con diabetes y ERC E3B-5.

Koordinatzailea: Juan F. Navarro González.

24.– Izenburua: Fracaso renal agudo.

Koordinatzailea: Francisco Javier Gainza eta Fernando Liaño dk.

25.– Izenburua: ERBP - Itzulpena - Guía de práctica clínica para el cuidado peri y postoperatorio de la fístula y el injerto arteriovenoso para hemodiálisis en adultos.

Koordinatzailea: Jose Ibeas (ed.), Mariano Rodriguez (itzul.).

Azken bertsioa: 2020-06-30.

Estekak:

– ERBP - Itzulpena - Guía de práctica clínica para el cuidado peri y postoperatorio de la fístula y el injerto arteriovenoso para hemodiálisis en adultos.

https://www.senefro.org/readcontents.php?file=guias/5efaf0304d0bb.pdf

– Clinical practice guideline on peri- and postoperative care of arteriovenous fistulas and grafts for haemodialysis in adults.

https://academic.oup.com/ndt/article/34/Supplement_2/ii1/5514502

26.– Izenburua: Actualización de la 2.ª edición de la Guía de gestión de calidad del líquido de hemodiálisis (GGCLD) 2021.

Koordinatzailea: Rafael Pérez García.

Azken bertsioa: 2021-05-05.

Esteka:

https://senefro.org/contents/webstructure/Actual_GuiaCalidadLiquidoHD.pdf

27.– Izenburua: Poliquistosis renal autosómica dominante.

Koordinatzailea: Roser Torra dk..

Azken bertsioa: 2020-07-02.

Esteka:

https://senefro.org/contents/webstructure/APKD/Guias_Sociedad_Otsuka_V03.pdf

INTERES ZIENTIFIKOKO DOKUMENTUAK (SEN)

28.– Trasplante renal de donante vivo en España. Análisis de situación y hoja de ruta. 2020.

https://www.senefro.org/contents/webstructure/SITUACIO_N_Y_RECOMENDACIONES_TX_.pdf

29.– Propuesta de la Sociedad Española de Nefrología (S.E.N.) y la Sociedad Española de Anatomía Patológica (SEAP) para optimizar el diagnóstico histológico de la enfermedad renal. 2018.

https://www.senefro.org/contents/webstructure/CONSENSO_DEFINITIVO._SEN._SEAP.%20biopsias%20renales[2].pdf

30.– Anemia en la enfermedad renal crónica: protocolo de estudio, manejo y derivación a Nefrología. 2017.

31.– Consenso sobre la vacunación anti-neumocócica en el adulto por riesgo de edad y patología de base. 2017an eguneratua.

32.– Documento marco sobre enfermedad renal crónica (ERC) dentro de la estrategia de abordaje a la cronicidad en el SNS. 2015.

33.– Documento de consenso para la detección y manejo de la enfermedad renal crónica. 2014.

34.– Documento de la S.E.N. sobre las guías KDIGO para la evaluación y el tratamiento de la enfermedad renal crónica. 2014.

35.– Documento de consenso sobre el tratamiento de la diabetes tipo 2 en el paciente con enfermedad renal crónica. 2014.

36.– Resumen ejecutivo del documento de consenso sobre el manejo de la patología renal en pacientes con infección por VIH. 2014.

37.– Documento de consenso. Recomendaciones sobre la valoración de la proteinuria en el diagnóstico y seguimiento de la ERC. 2011.

38.– Documento de consenso SEN-semFYC sobre la enfermedad renal crónica. 2008.

39.– Documento de consenso sobre automedida de la presión arterial. 2007.

40.– Recomendaciones para la detección y tratamiento del anciano con hipertensión arterial. 2007.

41.– Consenso SEN-SEQC sobre fórmulas para estimar el filtrado glomerular. 2006.

42.– Diagnóstico y tratamiento de la nefritis lúpica. Documento de consenso del grupo de enfermedades autoinmunes sistémicas (GEAS) de la Sociedad Española de Medicina Interna (SEMI) y de la Sociedad Española de Nefrología (SEN). 2012.

KDIGO GIDAK (Kidney Disease: Improving Global Outcomes).

https://kdigo.org/guidelines/

– Acute Kidney Injury (AKI).

– Anemia in CKD.

– Autosomal Dominant Polycystic Kidney Disease (ADPKD).

– Blood Pressure in CKD.

– CKD Evaluation and Management.

– CKD-Mineral and Bone Disorder (CKD-MBD).

– Diabetes in CKD.

– Glomerular Diseases (GD).

– Hepatitis C in CKD.

– Lipids in CKD.

– Living Kidney Donor.

– Transplant Candidate.

– Transplant Recipient.

43.– KDIGO Clinical Practice Guideline on the Evaluation and Care of Living Kidney Donors. Transplantation. August 2017. Volume 101. Number 8S-1.

44.– KDIGO clinical practice guideline for the care of kidney transplant recipients. Am J Transplant. 2009. Nov; 9 Suppl 3:S1-155. doi: 10.1111/j.1600-6143.2009.02834.x.

NEFROLOGÍA AL DÍA: NEFROLOGÍA DIGITAL

Nefrologiako Espainiako Elkartearen organo ofiziala.

Gai-zerrenda:

– Nefrología clínica.

– Nefropatías congénitas y hereditarias.

– Glomerulonefritis.

– Afectación renal en las enfermedades sistémicas.

– Trastornos electrolíticos y ácido-base.

– Hipertensión arterial.

– Insuficiencia renal aguda.

– Enfermedad renal crónica.

– Diabetes y enfermedad renal crónica.

– Hemodiálisis.

– Diálisis peritoneal.

– Diálisis pediátrica.

– Síndrome cardiorrenal.

– Trasplante renal.

– Complicaciones de la enfermedad renal crónica.

– Hígado y riñón.

– Fármacos.

– Nutrición e hidratación.

– Métodos de estudio e imagen en Nefrología.

– Temas relacionados.

– Guías clínicas y documentos de consenso.

45.– Nephrology Dialysis Transplantation, gfac007, 11 January 2022. Loss of humoral response 3 months after SARS-COV-2 vaccination in the CKD spectrum: The multicentric SENCOVAC Study.

https://academic.oup.com/ndt/article/37/5/994/6504001

46.– Actualización de la 2.ª edición de la Guía de gestión de calidad del líquido de hemodiálisis (GGCLD). 2021.

47.– Documento de consenso de poliquistosis renal autosómica dominante del grupo de trabajo de enfermedades hereditarias de la Sociedad Española de Nefrología. Berrikusketa: 2020.

48.– Conciliación de la medicación. Infac: 21. liburukia, 10. or. 2013.

49.– Aspectos de seguridad de los AINE. Riesgo cardio-vascular y renal. Triple Whammy. Infac: 29. liburukia, 4. zk. 2021.

50.– Documento de información y consenso para la detección y manejo de la enfermedad renal crónica. Nefrologia: 42. liburukia, 3. zk. 2022ko maiatza-ekaina.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

6.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

7.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.

8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

9.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

10.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

11.– Marko Estrategikoa.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala