Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5575

1751/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Familia-medikua lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Familia-medikua lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da lehiaketa-oposizioko blokerako eta lehiaketako blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIAN (FAMILIA MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategoriako (Familia-medikua lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoaren arabera, Medikuntzako eta Kirurgiako lizentzia edo titulu baliokidea eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den espezialitatea izatea, edo, bestela, Osasun Sistema Nazionaleko Medikuntza Orokorreko medikuen eginkizunak betetzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometako bat, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean jasotakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Prozesua nola garatuko den:

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Baldintzak eta merezimenduak egiaztatzea. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren eskakizunen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.1.2 oinarrian (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Medikuntzako edo Kirurgiako lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari, bai probak prestatzeko, bai oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

Gai-zerrenda komunari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.

3.3.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. oinarrian aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN:MEDIKUA, LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. FAMILIAKO MEDIKUA LMT

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 10 destino.

Sarbide orokorra: 9.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa:1.

b) Txanda askeko deialdia: 260 destino.

Sarbide orokorra: 242.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 18.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa:18.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 44 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIAN (FAMILIA MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

1.– Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan, lortu nahi den kategoria berean edo Kupoko eta Zonako, Etengabeko Arreta Guneko edo Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko mediku orokor gisa edo arlo medikoko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan, lortu nahi den kategoria berean edo Kupoko eta Zonako, Etengabeko Arreta Guneko edo Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko mediku orokor gisa edo arlo medikoko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

3.– Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa-zentro ofizialetan edo bestelako erakundetan, Ospitaleko Larrialdietan, Emergentzietako Lurralde Unitateetan, Etxeko Ospitalizazioan eta Barne Medikuntzan mediku gisa, Lehen Mailako Arretako pediatra gisa edota ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,15 puntu.

4.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan, Ospitaleko Larrialdietan, Emergentzietako Lurralde Unitateetan, Etxeko Ospitalizazioan eta Barne Medikuntzan mediku gisa, Lehen Mailako Arretako pediatra gisa edota ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0375 puntu.

5.– Osakidetzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan legez onartutako beste edozein espezialitatetan mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

6.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan legez onartutako beste edozein espezialitatetan mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0188 puntu.

Etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Lehen Mailako Arretako landa-eremuko osasun-eremuetan errefortzuko izendapena duten langileek emandako zerbitzuak zenbatzeko, hilabete osoko zerbitzuak aitortuko zaizkie, eta honako arau hauen arabera kalkulatuko dira:

a) Hilabete bat, edo proportzionalki dagokion zatia, egindako ehun eta berrogeita bost ordu edo frakzio bakoitzeko.

b) Hilabete natural baten barruan ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago egin badira, egindako zerbitzuen hilabete bakarra baloratuko da, eta egindako gehiegizko orduak ezin izango dira aplikatu aurreko a) erregelan ezarritako emandako zerbitzuen zenbaketan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,045 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,075 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

f.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

f.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez Medikuntzako Lizentziako ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Egoiliarren prestakuntza-aldi osoa Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatean bete duten goi-mailako tituludunak: 10 puntu.

2.– Egoiliarren prestakuntza-aldi osoa Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitateko graduondokoa dutenentzako irakaskuntza-programa aitortua duen atzerriko zentro batean bete duten goi-mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu: 10 puntu.

3.– Familia eta Komunitate Medikuntzako Mediku Espezialista titulua lortzeko hobekuntza-ikastaroa 264/1989 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera gainditu duten goi-mailako tituludunak eta Familia eta Komunitate Medikuntzako Mediku Espezialista titulua lortzeko prestakuntza osagarria egin eta ebaluazio kliniko objektibo egituratuko proba uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuaren arabera gainditu duten goi-mailako tituludunak: 3 puntu.

4.– Beste espezialista-titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta BAME programako egoiliarren prestakuntza-aldia bete badute edo egoiliarren prestakuntza-aldi osoa bete badute graduondokoa dutenentzako irakaskuntza-programa aitortua duen atzerriko zentro batean: 0,50 puntu.

5.– BAME bidezkoa ez den espezialista-titulu bat edo gehiago dituzten izangaiak: 0,25 puntu.

d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
FAMILIAKO FEM

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

A) Lehen mailako arretako praktika klinikorako beharrezkoak diren kontzeptu orokorrak.

1.– Osasunaren Lehen Mailako Arreta. Osasunaren eta gaixotasunaren ikuspegi biopsikosoziala. Osasunaren baldintzatzaile sozialak. Pazientea ardatz duen metodoa.

2.– Jarduera kudeatzea eta antolatzea Lehen Mailako Arretako lantaldeetan. Taldeko lana.

3.– Komunikazio asistentziala eta elkarrizketa klinikoa Lehen Mailako Arretan. Elkarrizketa klinikoaren faseak. Nola eman albiste txarrak.Erabaki partekatuak.

4.– Dokumentazio klinikoa. Historia kliniko informatizatua. Osasun-karpeta. Ziurtagiriak. Txostenak eta parteak.

5.– Bioetika. Oinarrizko printzipioak. Pazientearen autonomiari buruzko legea.

6.– Arretaren kudeaketa: kudeaketa klinikoa, kalitatearen kudeaketa. Ebaluazioa. Maila asistentzialen arteko koordinazioa. Erantzukizun profesionala. Aldi baterako ezintasuna. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak.

7.– Epidemiologia. Gaixotasunaren maiztasun-neurriak: intzidentzia eta prebalentzia. Arriskua eta asoziazio kausala. Heriotza-tasa.

8.– Ebidentzian oinarritutako medikuntza (EOM). Informazio-iturriak. Ebidentziaren kalitatea Berrikuspen sistematikoak eta praktika klinikoko gidak. EOMren aplikazio praktikoa.

9.– Lehen mailako arretako ikerketa. Lehen Mailako Arretaren ikerkuntzaren metodologia. Ikerketa-galdera. Azterketa-mota. Ikerketaren plangintza. Ikerketa gauzatzea eta emaitzak aztertzea (oinarrizko estatistika). Ikerketa zabaltzea.

10.– Lehen mailako arretako osasun-arazoei aplikatutako proba diagnostikoak zentzuz erabiltzea.

11.– Medikamentuaren zentzuzko erabilera Lehen Mailako Arretan. Arrazoitutako preskripzioa. Berrikuntza terapeutikoa. Segurtasuna. Preskripzio zuhurra eta polimedikazioaren kudeaketa. Depreskripzioa. Farmakozaintza.

12.– Osasunerako prebentzioa, sustapena eta heziketa. Prebentzioko eta Osasuna Sustatzeko Jarduera Programa (PAPPS). Euskadiko txertaketa-egutegia.

13.– Egokitzapena Osasunean. Pazientearen segurtasuna. Laugarren mailako prebentzioa. Gaindiagnostikoa eta gaintratamendua. Min kronikoari arreta ematea.

14.– Osasun-arazoei familia-ikuspegitik heltzea. Familiaren bizi-zikloa.

15.– Komunitateari zuzenduriko arreta. Parte-hartze eta esku-hartze komunitarioa.

B) Praktika klinikoa lehen mailako arretan.

16.– Gaixotasun kardiobaskularra. Zorabioa eta sinkopea. Arritmiak. Arrisku kardiobaskularra. Hipertentsio arteriala. Kardiopatia iskemikoa. Gaixotasun zerebrobaskularra. Bihotz-gutxiegitasuna. Patologia baskular arterial eta benosoa.

17.– Arnasteko arazoak. Eztula, disnea, min torazikoa, hemoptisia. Asma, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, komunitatean hartutako pneumonia, biriketako neoplasiak. Arnas miaketa funtzionala, azterketa osagarriak (analitika eta erradiologia).

18.– Digestio-arazoak Lehen Mailako Arretan. Abdomeneko mina, odoljario digestiboa, idorreria, dispepsia, beherakoa.Errefluxu gastroesofagikoagatiko gaixotasuna, Helicobacter Pylori-k sortutako infekzioa, gastritisa, ulkus, AINE-ek sortutako gastropatia.Gibeleko proba funtzionalen alterazioa, hepatopatia kronikoa, pankreatitisa. Hesteetako gaixotasun inflamatorioa, heste minberaren sindromea, uzki eta ondesteko patologia onbera. Digestio aparatuko neoplasiak.

19.– Arazo infekziosoak. Sukar-sindromea. Gripea, COVIDa, tuberkulosia, bruzelosia, salmonelosia, hepatitisa, HIESa eta bestelako STIak: epidemiologia, diagnostikoa. Prebentzioa. Antimikrobianoak eta bakterio-erresistentziak erabiltzea. Bidaiarientzako aholkuak.

20.– Diabetes mellitusa. Obesitatea. Dislipemiak Nutrizioa eta osasuna. Hiperurizemia eta tanta.

21.– Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa. Tiroideko nodulua. Goloa. Kaltzioaren metabolismoaren nahasmenduak.

22.– Osasun mentaleko arazoak. Depresioa. Jokabide suizida Antsietatea. Egokitze-nahasmenduak. Loaren nahasmenduak.Nahasmendu somatomorfoak. Elikadura-portaeraren nahasmendua. Psikofarmakoak.

23.– Nerbio-sistemako arazoak. Semiologia neurologikoa. Zefaleak. Dardara. Zorabioa. Neuropatiak. Narriadura kognitiboa eta dementzia.

24.– Patologia hematologikoa. Hemogramaren hiru serieen gehiegizko edo gutxiegizko nahasmenduak. Anemia lehen mailako arretan: diagnostiko diferentziala eta tratamendua. Antikoagulazioa: indikazioak eta jarraipena LMAn.

25.– Larruazaleko patologia.Larruazaleko lesio elementalak eta afekzio dermiko ohikoenak: pruritoa, larruazaleko tumoreak, psoriasia, larruazaleko mikosiak, ekzemak, aknea, akne arrosa, lesio besikuloanpoilosoak, lesio eritematosoak.

26.– Ahoko patologia: glositisa, neoplasiak, aftak. Gaixotasun periodontala.

27.– Patologia nefrourologiko ohikoena Lehen Mailako Arretan. Hematuria. Proteinuria. Gernu-infekzioak. Gernu-inkontinentzia. Urolitiasia. Prostatako patologia.Eskrotoko mina. Erekzioaren disfuntzioa. Giltzurruneko gaixotasun kronikoa.

28.– Patologia muskulueskeletiko-osteoartikularra. Zerbikalgia, lunbalgia, sorbalda mingarria, goiko eta beheko gorputz-adarretako patologia. Artrosia, osteoporosia, fibromialgia, artritisa, gaixotasun erreumatiko inflamatorioak.

29.– Oinarrizko arazo traumatologikoekin jarduteko era Lehen Mailako Arretan. Traumatismoak.

30.– ORL patologia ohikoena Lehen Mailako Arretan. Hipoakusia. Akufenoak. Disfonia. Epistaxia. Faringoamigdalitisa, otitisa, sinusitisa, bertigoa. Neoplasiak.

31.– Oftalmologiako patologia ohikoena Lehen Mailako Arretan. Begi gorrituaren diagnostiko diferentziala. Begiko mina. Ikusmen-zolitasuna gutxitzea. Begi lehorra. Konjuntibitisa. Betazaleko alterazioak.

32.– Mendekotasun-arriskuko jokabideak. Tabakismoa, alkohol abusua, beste droga-adikzio batzuk.

33.– Larrialdiak eta emergentziak Lehen Mailako Arretan. Bihotz-biriketako berpizte oinarrizkoa eta aurreratua. Hipergluzemiak eta hipogluzemiak. Anafilaxia. Konbultsio-krisia. Asaldura Intoxikazioak. Sindrome koronario akutua. Hipertentsio-krisia. Biriketako edema akutua. Asma-krisia.Kontzientzia-mailaren alterazioa. ShockaBiriketako tronboenbolismoa.

34.– Emakumeari arreta. Hilekoaren zikloaren nahasmenduak. Umetokiko odoljario anormala. Pelbiseko mina. Bulbobaginitisa. Kontrazepzioa. Haurdunaldi arruntaren arreta. Klimaterioa.

35.– Adinekoen arreta. Adineko ahularen eta mendekotasunaren kontzeptua; baloratzeko tresnak. Balorazio geriatriko integrala. Adineko pazientearen medikazioa. Beste sindrome geriatriko batzuk: Mugiezintasuna, erorikoak. Erikortasun anitzeko eta konplexutasuneko egoeran dagoen paziente kronikoa.

36.– Zainketa zringarriak. Zainketa aringarriak antolatzea eta planifikatzea.Paziente, zaintzaile eta familiaren balorazioa. Erabakiak aldez aurretik planifikatzea. Sintomen kontrola. Bizitzaren amaierako fasea. Doluaren eta zaintzailearen arreta.

37.– Eutanasia. Hiltzen laguntzeko prestazioa.

38.– Genero-indarkeria. Lehen Mailako Arretako profesionalen jokabidea.

39.– Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteko Legearen xedea.

40.– Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia.

41.– Euskadiko Plan Onkologikoa.

42.– Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana.

43.– Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari Osakidetzan aurre egiteko protokoloa

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Martín Zurro, A. Atención primaria. Principios, organización y métodos en medicina de familia y atención primaria. 8. edizioa. Elsevier. 2019. ISBN: 9788491131861.

2.– Martín Zurro, A. Atención primaria. Problemas de salud en la consulta de medicina de familia. 8. edizioa. Elsevier. 2019. ISBN: 9788491131854.

3.– Borrell, F. Entrevista clínica. Manual de estrategias prácticas. Bartzelona: semFYC. 2004. ISBN: 84-96216-44-6.

https://comunicacionysalud.es/wp-content/uploads/2014/08/EntrevistaClinica_2004.pdf

4.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.

5.– Osasun-karpeta.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/servicios-on-line/-/carpeta-de-salud/

6.– Bioetika eta familia-medikuntza.

https://www.samfyc.es/pdf/GdTBio/201039.pdf

7.– Bioetika. Prestakuntza teorikoa. Fisterra ataria.

https://www.fisterra.com/formacion/bioetica/

8.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

9.– Lehen mailako arretako medikuek lanerako aldi baterako ezintasuna baloratzeko gida. 2. edizioa. Laneko Medikuntzaren Eskola Nazionala (ENMT): Carlos III.a Osasun Institutua.Madril2015.

http://gesdoc.isciii.es/gesdoccontroller?action=download&id=15/01/2016-440fa7054c

10.– Straus S, Glasziou P, Richardson S, Haynes B. Medicina basada en la evidencia. Cómo ejercer y enseñar la MBE. 5. edizioa. Elsevier. 2019. ISBN: 9788491134862.

11.– Juan B Cabello por Caspe. Lectura crítica de la evidencia clínica. 2. edizioa. Bartzelona. Elsevier. 2022.

https://redcaspe.org/

12.– Argimón,J.M. y Jiménez Villa, J. Métodos de investigación clínica y epidemiológica. 5. edizioa. Elsevier. 2019. ISBN 978-8491130079.

13.– Actualización 2020: PAPPS. Atención Primaria. 2020ko azaroa; 52: S2.

https://papps.es/resumen-recomendaciones-2020/

14.– Monográfico Atención Primaria. Sobrediagnóstico y sobretratamiento: la visión de la Atención Primaria. 50. liburukia. S2 zk. 1-96 orrialdeak (2018ko azaroa).

https://www.elsevier.es/es-revista-atencion-primaria-27-sumario-vol-50-num-s2-S0212656718X00110

15.– Euskadiko txertaketa-egutegia.

https://www.euskadi.eus/informazioa/haur-txertaketa-/web01-a3infan/eu/

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/manual_vacunaciones/eu_def/adjuntos/00-TXERTAKETEN-ESKULIBURUA-2020.pdf

16.– Monográfico AMF. Atención Comunitaria. 17. liburukia. 5. zk. 241-310 orrialdeak (2021eko maiatza).

https://www.amf-semfyc.com/es/web/home-antigua/mayo-2021

17.– Osasunari ikuspegi komunitario batetik heltzeko 2016ko gida metodologikoa. Vitoria-Gasteiz. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. 2016.

https://www.euskadi.eus/informacion/guia-metodologica-para-el-abordaje-de-la-salud-desde-una-perspectiva-comunitaria/web01-a2osabiz/es/

18.– Exploración física. Basado en la persona, en el síntoma y en la evidencia. 2. edizioa. Bartzelona: semFYC. 2020. ISBN: 978-84-121070-7-4.

19.– Catálogo de guías de práctica clínica del Sistema Nacional de Salud (SNS). GuíaSalud ataria.

https://portal.guiasalud.es/gpc/

20.– Gida klinikoak. Fisterra ataria.

https://www.fisterra.com/guias-clinicas/

21.– AMF: Sección Principales Problemas de Salud.

https://www.amf-semfyc.com/es/web/secciones/los-principales-problemas-de-salud

22.– Guía terapéutica en atención primaria. 8. edizioa. Bartzelona: semFYC. 2022. ISBN: 978-84-124769-7-2.

23.– INFAC buletin farmakoterapeutikoa. Medikamentuei buruz informatzeko euskal zentroa. MIEZ (2019-2022)

https://www.euskadi.eus/informazioa/infac-buletina/web01-a2cevime/eu/

24.– Guía de terapéutica antimicrobiana del área Aljarafe. [Internet]. 3. edizioa. Distrito de atención primaria Aljarafe.

http://www.sspa.juntadeandalucia.es/servicioandaluzdesalud/guiaterapeuticaaljarafe/guiaTerapeuticaAljarafe/guia/guia.asp

25.– Monográfico AMF. Urgencias. 15. liburukia. 5. zk. 241-318 orr. (2019ko maiatza).

https://www.amf-semfyc.com/es/web/home-antigua/mayo-2019

26.– Osasun Ministerioa. Actualización del documento de consenso sobre prevención de la fragilidad en la persona mayor (2022). Madril. 2022.

https://www.sanidad.gob.es/profesionales/saludPublica/prevPromocion/Estrategia/EnvejecimientoSaludable_Fragilidad/Fragilidadycaidas.htm

27.– Adinekoen arreta plana (AAP) Osakidetzan.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/es_def/adjuntos/plan-de-atencion-a-personas-mayores_PAM.pdf

28.– Aurretiazko borondateak Eutanasiaren Legea.

7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.

Eutanasiarako jardunbide egokien eskuliburua.

https://www.sanidad.gob.es/eutanasia/docs/Manual_BBPP_eutanasia.pdf

Euskadiko Osasun Sailaren webgunea.

https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/

29.– Genero-indarkeria. Genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gida. Vitoria-Gasteiz. Osakidetza.2019.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/profesionalak/-/genero-indarkeriaren-eta-sexu-erasoen-aurrean-euskadin-nola-jardun-jakiteko-jarduketa-gida/

30.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2020.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

31.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

32.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

33.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

34.– 3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, eutanasia arautzekoa.

35.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duena.

36.– 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, indarkeriaren aurrean haur eta nerabeei babes integrala ematekoa.

37.– Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/Euskadiko-lehen-mailako-arretarako-estrategia.pdf

38.– Euskadiko Onkologia Plana.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_oncologico_2018_2023/eu_def/adjuntos/euskadi-onkologia-plana-2018-2023.pdf

39.– Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana.

https://www.euskadi.eus/plan_programa_proyecto/45-euskadiko-zainketa-aringarrien-plan-2016-2020/web01-s2osa/eu/adjuntos/cuidados_paliativos_plan_eu.pdf

40.– Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari Osakidetzan aurre egiteko protokoloa.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_servic_proto_aseso_confide/eu_def/adjuntos/ACOSO_SEX_WEB_eus.pdf

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

6.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

7.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.

8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

9.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

10.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

11.– Marko Estrategikoa.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala