244. zk., 2022ko abenduaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5513
IRAGARKIA, Donostiako Udaleko Kontuhartzailetza eta Diruzaintza lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez hornitzeko hautaketa-prozesuaren oinarrien aldaketari buruzkoa.
2022ko urriaren 27ko 204. zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Donostiako Udaleko Kontuhartzailetza (lehenengo mailakoa) eta Diruzaintza lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez hornitzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak eta deialdia argitaratu ziren (urriaren 21eko 1697/2022 Foru Agindua); eta horren laburpena ere bai 2022ko azaroaren 16ko 219. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
2022ko abenduaren 5eko 230. zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, berriz, hautaketa-prozesuaren 7. oinarriaren aldaketa argitaratu da (abenduaren 1eko 1882/2022 Foru Agindua).
Lanpostu horiek gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta daude. Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2022ko abenduaren 5a.
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.