243. zk., 2022ko abenduaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 7 orri.)
- EPUB (485 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5504
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2022ko ekainaren 28an emandako Aginduan finkatutako dirulaguntzak esleitzen dituena (Hedabideak deialdia).
Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzak emateko modua arautuz (Hedabideak deialdia) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2022ko ekainaren 28an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2022ko uztailaren 8a, 132. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak egindako proposamena gogoan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzetakoren bat bete ez duten egitasmoak bazterrean uztea (I. eranskina).
2. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (II. eranskina).
3. artikulua.– Interesatuei ebazpen honen berri ematea.
4. artikulua.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.
5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MIREN DOBARAN URRUTIA.