Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2022ko abenduaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5503

AGINDUA, 2022ko abenduaren 2koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, COVID-19aren pandemiak eragindako kalteak direla-eta eguneroko informazioa ematen duten komunikabideentzako laguntzen 2022ko deialdiaren dirulaguntza eskaerak ebazten dituena.

AURREKARIAK

1.– 2022ko urriaren 18an EHAAn argitara eman zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urriaren 11ko Agindua, COVID-19aren pandemiak eragindako kalteak direla-eta eguneroko informazioa ematen duten komunikabideentzako 2022ko laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.

2.– Epe barruan eta behar bezala aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatutako entitateei dagozkien dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– II. eranskineko eskabideak ez onartzea bertan agertzen den arrazoia dela eta.

Hirugarrena.– 2022ko urriaren 11ko Aginduan arautako dirulaguntzak jasotzen dituztenek, aginduaren 11. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

Laugarrena.– Dirulaguntza ordainketa bakarrean emango da.

Bosgarrena.– Honako hauek hartuko dira ez-betetzetzat:

a) 2022ko urriaren 112ko Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko egintzan ezarritakoak ez betetzea.

b) Dirulaguntzen arloko beste edozein xedapenetan oro har ezarritako beste edozein kasu, bereziki, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako ez-betetzeak.

Ez-betetzeren bat gertatu dela egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntza ordaintzen den unetik aurrera aplikatu beharreko legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere bi arau hauen arabera: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

Seigarrena.– Interesdun guztiei agindu honen berri emango zaie banan-banan. Nolanahi ere, EHAAn ere argitaratuko da.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 2a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

I. ERANSKINA
EMANDADKO DIRULAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
EZEZKOA JASO DUTEN ESKABIDEAK

Erakunde onuradun izateko oinarrien 3. artikuluan ezarritako betekizunak ez betetzeagatik:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala