Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2022ko abenduaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5498

EBAZPENA, 2022ko urriaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, oinarri espezifikoak argitaratzekoa hautaketarako ohiko prozesuaren barruan: administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioak, B taldea, Unibertsitate Gestioko eskala.

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 12ko Erabakiaren bidez, administrazio eta zerbitzuetako langileen 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.). UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2020ko abenduaren 17ko Erabakiaren bidez, 2020. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen (2020ko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.). Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 16ko Erabakiaren bidez (2021eko abenduaren 24ko EHAA, 265. zk.), 2021. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen, eta Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Erabakiaren bidez (2022ko maiatzaren 31ko EHAA, 104. zk.), administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2022. urteko lan eskaintza onartu eta 2019, 2020 eta 2021. urteetako lan eskaintzak aldatu ziren.

Deialdi espezifikoen kudeaketan ekonomia, eraginkortasuna eta efizientzia ezartze aldera, eskaintza guztiak prozesu bakar baten barruan sartu dira eta prozesu horren oinarri orokorrak onartuta daude UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2022ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez.

Gobernu Kontseiluaren erabaki horretako hirugarren xedapenak ahalmena ematen dio errektoreari erabakia gauzatzeko behar diren erabakiak eman ditzan, bai eta, oinarriak argitaratu ondoren, akatsak zuzentzeko edo bestelako aldaketa formalak egiteko beharrezko izan daitezkeenak emateko ere.

UPV/EHUren Estatutuen 59., 60. eta 61. artikuluek ezarri bezala, eta kontuan izanik Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen Erabakia, 2022ko urriaren 27koa, ezartzen duena UPV/EHU itxita egongo dela 2023ko urtarrilaren 2tik 5era, eta aintzat harturik, halaber, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. eta 24. artikuluak eta II. tituluaren IV. kapitulua (langileak hautatzeari buruzkoa), Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren IV. tituluaren I. kapitulua, 2022ko ekainaren 30eko Akordio bateratua, AZPko lan kontratudun eta AZPko funtzionarioen negoziazio mahaiena (LEPetako sarrera prozesuetako deialdiak arautzeko gutxieneko irizpideei buruzkoa), AZPko funtzionarioen Negoziazio Mahaiaren 2018ko abenduaren 3ko Akordioa (ezartzen dituena irizpide orokorrak 2018ko birjartze tasari dagokion funtzionarioen lan eskaintza publikorako, eta funtzionarioen lekualdaketa lehiaketarako eta barne promoziorako), eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak deialdi hau behin onartuta 2022ko urriaren 20ko bileran,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Deialdia egitea ohiko prozesuaren barruan hautaketa prozesuak egin daitezen, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez, plazak betetzeko UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioen kolektiboan, B taldean, Unibertsitate Gestioko eskalan. Plazak era honetara banatuta daude eta ezaugarri hauek dituzte:

– Plaza bat (1) Unibertsitate Gestioko eskalan, Enpresa Zientzietako prozesu espezifikoan, 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta, betebehar espezifiko honekin: Enpresa Zientzietako Gradua edo Lizentziatura.

– Bi plaza (2) Unibertsitate Gestioko eskalan, Erizaintzako prozesu espezifikoan, 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta, betebehar espezifiko honekin: Erizaintzako Gradua edo Lizentziatura – Enpresako Erizaintzako Diploma.

– Bost (5) plaza Unibertsitate Gestioko eskalan, Gestio Orokorreko prozesuan:

• Hiru (3) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta; horietako plaza batek (1) betebehar espezifiko hau dauka: ingeleseko C1 maila.

• Bi (2) plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.

Plazen deialdi honek erantsita dauka generoaren eraginaren aurretiazko ebaluazio txostena, oinarri hartuta Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 19ko 141/2013 Foru Dekretua.

Bigarrena.– Eskariak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 9tik urtarrilaren 28ra artekoa izango da (bi egunak barne).

Hirugarrena.– Deialdian parte hartzeko baldintzak.

Oinarri orokorretako 4.2 atalean zehaztutako baldintzez gain, ondorengo baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek, uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 43. artikuluan zehaztutakoaren arabera:

a) Eskatutako titulazioa izatea: unibertsitate gradua, diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea, kasuan kasuko organo eskudunak emanik.

Unibertsitate diplomaturaren baliokidetzat joko da lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza titulu ofizial bateko lehen hiru mailak osorik gaindituta izatea, edo ikasketa horien lehen zikloa, baldin eta ziklo horrek gutxienez 180 kreditu badauzka.

b) Kasuan kasuko lanpostuaren baldintzak betetzea, baita indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozein ere.

c) Eskariak aurkezteko ordaindu beharreko tasak:

Oinarri orokorretako 5.2.h) oinarrian zehaztutako baldintza betetzeko, tasak eskariak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira Kutxabank entitatean, oinarri horietako 5.1 puntuan adierazitakoari jarraikiz.

Eskaria UPV/EHUko webgunearen bidez aurkezten dutenek (5.1.a) oinarria) «ordainketa pasabidearen» bitartez ordaindu ahal izango dituzte tasak, sisteman bertan zehazten diren baldintzak betez. Bestela, ordainketa Kutxabanken egin ahal izango dute.

Tasa horien zenbatekoa 19,58 eurokoa da prozesu espezifiko bakoitzeko.

Laugarrena.– Lehiaketa-oposizio bidezko hautaketa sistema.

4.1.– Oposizio fasea: proba teoriko-praktiko bat egin beharko da.

Proba teoriko-praktikoan 20 puntu lortu ahal izango dira guztira, eta proba gainditzeko, 10 puntu beharko dira.

Ariketa bakarra idatzia izango da eta baztertzailea. Test motako galdetegi bat izango da: 80 galdera gehi erreserbako hogei; bakoitzak lau erantzun aukeran eta bakar bat zuzena. Galderak aukeratuko dira gehienez 600 galdera izango dituen sorta batetik, eta erabaki honen I. eranskinean jasotako programako gaien (40 gai) eduki teorikoei edo praktikoei buruzkoak izango dira.

Probak 100 minutuko iraupena izango du. Ariketaren kalifikazioa 0tik 100era bitartekoa izango da.

Erantzun okerrek eta erantzun gabekoek ez dute penalizaziorik izango.

Oposizioaren gai zerrendaren edukia egokituko da deialdiaren datan «Estatuko Aldizkari Ofizialean» (BOE) argitaratutako araudira.

600 galderako galdera sorta argitaratuko da ariketa egin baino lau (4) hilabete lehenago gutxienez.

Azterketa egin ondoren epaimahaiak galdera bat edo gehiago baliogabetzea erabakitzen badu, erabaki horretan bertan ezarriko du baliogabetutako galderen ordez erreserbako beste horrenbeste galdera erabiliko dituela, kontuan izanik hurrenkera.

Fase hau gainditu ahal izango du plaza kopurua baino handiagoa izango den hautagai kopuru batek.

Nota gordetzea. Hautagaiak hurrengo deialdi batean oposizio faseko ariketak egiteaz salbuetsita geratuko dira, baldin eta oposizio fasean gehienez lor daitekeen puntuazioaren % 70etik gorako nota lortu badute, baina lehiaketa fasean merezimendu nahikorik ez izatearren eskalan plazarik lortu ez badute, eta, betiere, hurrengo deialdi horretan talde, eskala eta txanda berean aurkezten badira eta gai zerrendaren edukia, ariketak eta kalifikatzeko modua berberak badira. Hala ere, nota hobetu nahi izanez gero, aurkezteko aukera izango dute. Kasu horretan, hautagaiak lortutako nota txikiagoa bada edo oposizio fasea gainditzen ez badu, 2019-2020-2021-2022 LEPeko deialdiko nota gordeko zaio.

4.2.– Lehiaketa fasea (oposizio fasearen % 45): lehiaketa faseko kalifikazioa lortzeko, gehienez ere bederatzi puntu, batu egin beharko dira merezimenduetako puntu guztiak.

Merezimenduen baremoak atal hauek ditu:

A) merezimendu profesionalak.

B) merezimendu akademikoak.

Lehiaketa fasea ez da baztertzailea izango eta ez da kontuan hartuko oposizio faseko probak gainditzeko.

Merezimenduak eskuratuta izan behar dira eskariak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Honako merezimendu hauek hartuko dira kontuan, baremo honen arabera:

A) Merezimendu profesionalak:

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak deialdi bakoitzerako eskariak aurkezteko azken egunera arte. Emandako zerbitzutzat hartuko dira bitarteko funtzionario izendapenean azaltzen diren zerbitzu profesionalak. Zerbitzu betekizunetan emandako zerbitzuak baloratzean langileak orduan zeukan izendapeneko lanpostuan emandakotzat hartuko dira.

Atal honetan, 9 puntu lortuko dira gehienez, irizpide hauen arabera:

a) Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen laugarren xedapen iragankorrari jarraikiz, UPV/EHUn emandako zerbitzuak, deialdiko eskala berean: 0,1 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko; gehienez, 9 puntu.

b) Beste unibertsitate publiko batzuetan emandako zerbitzuak, deialdiari dagokionaren pareko eskalan: 0,1 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko; gehienez, 6 puntu.

c) Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak, deialdiari dagokionaren pareko eskalan: 0,1 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko; gehienez, 4,5 puntu.

Puntuak zenbatzeko, lan egindako aldien batuketa egingo da, eta azken baturan ez da kontuan izango 30 egun naturaletik beherako zatirik. Lanaldi partzialean emandako zerbitzu aldiak lanaldi osoan emandakotzat hartuko dira.

Behin baino ez dira baloratuko emandako zerbitzuak, eta, beraz, ezin izango dira erabili eskala bereko prozesu espezifiko desberdinetan. Eskala eta prozesu horiek jasota daude Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Erabakiko II. eranskinean (administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2022. urteko lan eskaintza onartu eta 2019, 2020 eta 2021. urteetako lan eskaintzak aldatzeko Erabakia; 2022ko maiatzaren 31ko EHAA, 104. zk.)

Beraz, funtzionarioen oinarri orokorren 8.5 puntuan ezarritako epean, hautagaiak zehaztu beharko du zein prozesu espezifikotan nahi duen kontuan hartzea emandako zerbitzuak.

B) Merezimendu akademikoak.

B.1.– Titulu akademikoak: titulu akademikoei 1,5 puntu emango zaie gehienez, eskatutako lanpostuari dagokion sailkapen taldean sartzeko beharrezko tituluari izan ezik, baremo honen arabera:

– Eskuratu nahi den lanpostuaren sailkapen taldean sartzeko eskatutakoaren gainetik dagoen titulu bat edukitzea: 1,5 puntu.

– Eskuratu nahi den lanpostuaren sailkapen taldean sartzeko eskatzen den tituluaz gain, maila bereko beste bat edukitzea: 0,75 puntu.

Titulu bat baloratzen denean ez dira baloratuko hori lortzeko behar diren beheragoko tituluak.

B.2.– Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren hizkuntzak: gehienez 1,50 puntu, baremo honen arabera:

– Frantsesa, ingelesa edo alemana egiaztatzeko tituluak edo ziurtagiriak, Europako Marko Bateratuko C1 mailakoak edo goragokoak: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.

– Frantsesa, ingelesa edo alemana egiaztatzeko tituluak edo ziurtagiriak, Europako Marko Bateratuko B2 mailakoak: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

– Frantsesa, ingelesa edo alemana egiaztatzeko tituluak edo ziurtagiriak, Europako Marko Bateratuko B1 mailakoak: 0,25 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Kontuan hartuko da UPV/EHUko errektoreak 2012ko martxoaren 8an emandako Erabakia, hizkuntza ez-ofizialen baliokidetasunari buruzkoa (Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen 2017ko maiatzaren 22ko Erabakiaren bidez eguneratu zena), edo erabaki horren ordezko arautegia.

Puntuazioa ez da metagarria izango; hau da, hizkuntza batean maila bat baloratzen denean, ez dira baloratuko hortik beherako mailak.

Bosgarrena.– Merezimenduak akreditatzea.

Merezimenduak akreditatu egin beharko dira, eta horretarako, ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira oinarri orokorretan zehaztutako epe eta eran, ez da aurkeztu beharko, baina, UPV/EHUko Pertsonaleko Gerenteordetzak jada bere esku daukan dokumenturik:

5.1.– UPV/EHUn emandako zerbitzuak alegatu egin beharko dira, baina ez dira akreditatu beharko. Administrazioak ofizioz zenbatuko ditu.

5.2.– Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak ziurtatzeko, administrazio bakoitzak horretarako duen eredua erabiliko da. Ez da ziurtagiri hori aurkeztu beharko UPV/EHUk hirurtekoetarako aitortuta dituen zerbitzuetarako. Nolanahi ere, banakatu egingo dira lan eginiko aldiak, eta aldi horiek zein talde eta eskalari dagozkien zehaztu. Horrez gain, lanpostuaren edo lanpostuen monografia edo eginkizunen ziurtagiria aurkeztu beharko da, langileen arloko zuzendaritza eskudunak emandakoa.

5.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean, foru administrazioan eta toki administrazioan emandako zerbitzuak baliokidetzat hartuko dira, aintzat harturik uztailaren 30eko 208/1990 Dekretua, Euskal Administrazio Publikoetako kidegoen eta eskalen arteko baliokidetasuna zehazten duena.

5.4.– Tituluak akreditatzeko, aurkeztu beharko da titulua, edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatearen egiaztagiria, edo, bestela, interesduna titulua jasotzeko proposatua izan delarik, hala egiteko moduan egotearen ziurtagiria, edo tituluaren jabe izatea egiaztatzen duen dokumentua. Kontuan hartuko dira bakar bakarrik eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortutako tituluak.

5.5.– Hizkuntzak akreditatzeko, titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta ez da probarik egingo. Kontuan hartuko dira bakar-bakarrik eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortutakoak.

Seigarrena.– Euskara.

6.1.– Eskaintzen diren plaza guztiek gaindituta badaukate derrigortasun data deialdia egiten den egunean, «gai» kalifikazioa izango dute kasuan kasuko hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duten hautagaiek.

6.2.– Eskaintzen diren plazek ez badaukate gaindituta derrigortasun data deialdia egiten den egunean, honela baloratuko da euskara maila eta ezin izango da lortu bitarteko puntuaziorik:

3. HE duten lanpostuak, derrigortasun data gainditu gabe:

– 1. HE akreditatuz gero: 1,45 puntu.

– 2. HE akreditatuz gero: 2,90 puntu.

– 3. HE edo goragokoa akreditatuz gero: 4,35 puntu.

Zazpigarrena.– Azken kalifikazioa.

7.1.– Hautagaien azken kalifikazioa izango da lortutako puntuen batura.

7.2.– Emaitza eta kalifikazio guztiak argitaratuko dira UPV/EHUren iragarki oholean eta www.ehu.eus helbidean

Zortzigarrena.– Erabaki honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bi errekurtsoak ezin dira batera jarri.

Leioa, 2022ko urriaren 20a.

UPV/EHUko errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

ERANSKINA
OPOSIZIO FASERAKO PROGRAMAK
GAI ZERRENDA: UNIBERTSITATE GESTIO OROKORREKO

1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak, egitura eta erreforma. Konstituzioko printzipioak. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak. Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak.

2.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: Gorte Nagusiak. Legeak egitea. Nazioarteko tratatuak. Gobernua eta Administrazioa. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak. Estatuko Lurralde Antolamendua. Konstituzio Auzitegia.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginteak. Ogasuna eta Ondarea. Estatutuaren erreforma

4.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen panorama laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia.

5.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Egintza juridikoak. Erregelamenduak eta Zuzentarauak.

6.– Administrazio Zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak. Lege indarra duten arautegiko xedapenak: Lege Dekretuak eta Legegintzako Dekretuak.

7.– Erregelamendua. Erregelamendu motak. Erregelamendu ahalaren oinarriak eta mugak. Legez kanpoko erregelamenduak. Lege erreserba eta erregelamendu erreserba.

8.– 6/2001 Legea, Unibertsitateena. Unibertsitateen eginkizunak eta autonomia. Unibertsitateen izaera, sorrera, aitortza eta araubide juridikoa. Unibertsitateen egitura. Unibertsitateen gobernua eta ordezkariak. Unibertsitateen arteko koordinazioa, lankidetza eta elkarlana. Ebaluazioa eta akreditazioa.

9.– 6/2001 Legea, Unibertsitateena. Ikasketak eta tituluak. Ikerketa unibertsitatean eta ezagutzaren transferentzia. Ikasleak, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak. Unibertsitate publikoen araubide ekonomikoa eta finantzarioa. Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua.

10.– 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa. Euskal unibertsitate sistemaren printzipioak, helburuak eta eginkizunak. Unibertsitateen araubide juridikoa. Unibertsitatean erabiltzen diren hizkuntzak. Unibertsitateko kideak. Irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerketa. Euskal unibertsitate sistemaren antolamendua. Kalitatea ebaluatzea eta egiaztatzea.

11.– UPV/EHUren Estatutuak: izaera eta helburuak. Unibertsitateko kideak. Unibertsitateko jarduera. Egitura. Gobernu organoak. Gizarte Kontseilua. Unibertsitateko Klaustroa. Gobernu Kontseilua. Campuseko Batzarra.

12.– UPV/EHUren Estatutuak: Kide bakarreko organoak. Administrazio zerbitzuen egitura. Unibertsitateko ikastegietako eta Sailetako gobernu organoak. Sailen esparru arautegia.

13.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera. Administrazio egintzak.

14.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio prozedura erkidea. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: administrazio-errekurtsoak. Legegintza ekimena eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala.

15.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Xedapen Orokorrak. Administrazio Publikoetako organoak: Administrazio organoak, Eskumena, Administrazio Publikoetako kide anitzeko organoak, Abstenitzea eta errekusatzea.

16.– Administraziorekiko auzien jurisdikzioa. Administrazioarekiko auzi errekurtsoa: gaitasun prozesala, legitimazioa, ordezkaritza eta defentsa; aurretiazko baldintzak eta egintza aurkaragarriak.

17.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Legearen xedea eta aplikazio eremua. Sektore Publikoko kontratuak. Itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia. Kontratua burutzea eta kontratuaren forma: kontratazio organoa. Objektua, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta kontratuaren berrikuspena. Administrazio publikoen kontratuen adjudikazioa. Kontratuak betearazi, aldatu eta azkentzea.

18.– Administrazio publikoen zerbitzupeko pertsonalaren araubide juridikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua onartzen duena.

19.– Euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen araubide juridikoa: 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena.

20.– Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Amatasuna, aitatasuna eta arriskua haurdunaldian eta edoskitzaroa. Erretiroa). Mufaceren araubidea eta Klase Pasiboak: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Amatasuna, aitatasuna eta arriskua haurdunaldian eta edoskitzaroa. Erretiroa).

21.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Xedea. Aplikazio eremua. Printzipio orokorrak. Genero-ikuspegia euskal aginte eta herri-administrazioen jardunean integratzeko neurriak.

22.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta eragilea. Datuak babesteko agintaritzak. Zehapen araubidea. Eskubide digitalen bermea.

23.– Aurrekontua: kontzeptua, izaera eta motak. Printzipio inspiratzaileak. Aurrekontu teknikak. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak: aurrekontu zikloa, prestaketa eta onarpena. UPV/EHUren aurrekontua: ezaugarriak eta egitura.

24.– Aurrekontuaren gauzatzea: beharrezko eragiketak. Gastua baimentzea eta gastu konpromisoa. Betebeharren aitorpena. Gastuaren eta ordainketaren antolaketa. Kontabilitateko dokumentuak.

25.– Gastu publikoa: kontzeptua eta motak. Diru-sarrera publikoak: kontzeptua eta motak; tasa eta prezio publiko eta pribatuak; UPV/EHUren diru-sarrerak. 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzko Orokorra. 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

26.– Unibertsitateko irakasleak: motak eta araubide juridikoa. Aukeraketa, eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak eta bateraezintasun araubidea. UPV/EHUko irakasleen lan baldintzak arautzeko hitzarmen erregulatzailea.

27.– UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileak. Estatutuak, hitzarmen kolektiboa eta lan baldintzak arautzeko akordioa.

28.– UPV/EHUren ikastegietako Kalitate Batzordearen esparru arautegia.

29.– UPV/EHUren ondarea. Ekonomia eta finantza baliabideak. Ekonomia eta finantza gestioa.

30.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak unibertsitatean. Prebentzioa kudeaketan txertatzea. Erantzukizunak banatzea. Langileen parte hartzea lan arriskuen prebentzioan. Ordezkaritzako eta partaidetzako organoak.

31.– Unibertsitateko ikasketa ofizialetara sartzea. Sartzeko probak eta Unibertsitatera sartzeko beste bide batzuk. Unibertsitate publikoetan onartzeko prozedurak. UPV/EHUren berezko arautegia.

32.– Unibertsitateko ikasketa ofizialen antolamendua. Graduko, Masterreko eta Doktoregoko ikasketak. Eskumen esparrua UPV/EHUn. Unibertsitateko beste ikasketa ez-ofizial batzuk eta Unibertsitatearen berezko tituluak.

33.– Unibertsitateko ikerketa jardueraren gestioa. Unibertsitateak beste erakunde batzuekin dituen ikerketarako itunak eta hitzarmenak, indarreko legeriaren arabera.

34.– Artxiboaren kontzeptua eta funtzioa. Artxibo motak. Artxiboa unitate funtzional gisa. Instalazioa eta ekipamendua artxiboetan. Unibertsitate artxiboak. Dokumentu, kontzeptu, helburu eta sistemen ordenamendu eta sailkapena. Sailkatzeko koadroak. Transferentzia eta agiri garbiketa.

35.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Jarduera publikoaren gardentasuna. UPV/EHUren Gardentasun ataria.

36.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Gobernu ona. Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseilua.

37.– 21/2012 Dekretua, Eusko Jaurlaritzarena, Administrazio Elektronikoari buruzkoa. Xedapen Orokorrak. Egoitza elektronikoa eta iragarki ohol elektronikoa. Identifikazioa eta autentifikazioa. Erregistro elektronikoa.

38.– 21/2012 Dekretua, Eusko Jaurlaritzarena, Administrazio Elektronikoari buruzkoa. Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak. Agiri elektronikoa eta kopiak. Izapidetze elektronikoa. Administrazio elektronikoaren arloko zerbitzu erkideak. Prozedura bereziak.

39.– Sistema eragileak: kontzeptu orokorrak. Fitxategi arakatzailea. Fitxategien formatuak. Bilatzeko eragiketak. Bulegotikako aplikazioak: ezaugarriak, funtzioak eta erabilgarritasunak. Datu gestioa. Nabigatzaileak eta posta elektronikoa. Segurtasun informatikoari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

40.– Jasangarritasuna eta gizarte konpromisoa UPV/EHUn. 2030 EHUagenda. Jasangarritasunerako hezkuntza. Ingurumen gestioa. Lankidetza hitzarmenak.

GAI ZERRENDA: ENPRESA ZIENTZIETAKO UNIBERTSITATE GESTIOA

1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak, egitura eta erreforma. Konstituzioko printzipioak. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak. Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak.

2.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: Gorte Nagusiak. Legeak egitea. Nazioarteko tratatuak. Gobernua eta Administrazioa. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak. Estatuko Lurralde Antolamendua. Konstituzio Auzitegia.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginteak.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua: Ogasuna eta Ondarea. Estatutuaren erreforma.

5.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen panorama laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.

6.– Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Legea: lege organikoak, lege arruntak, lege indarra duten xedapenak, oinarrien legedia. Erregelamendua. Erregelamendu motak. Erregelamendu ahalaren oinarriak eta mugak.

7.– 6/2001 Legea, Unibertsitateena. Unibertsitateen eginkizunak eta autonomia. Unibertsitateen izaera, sorrera, aitortza eta araubide juridikoa. Unibertsitateen egitura. Unibertsitateen gobernua eta ordezkariak. Unibertsitateen arteko koordinazioa, lankidetza eta elkarlana. Ebaluazioa eta akreditazioa.

8.– 6/2001 Legea, Unibertsitateena. Ikasketak eta tituluak. Ikerketa unibertsitatean eta ezagutzaren transferentzia. Ikasleak, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak. Unibertsitate publikoen araubide ekonomikoa eta finantzarioa. Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua.

9.– 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa. Euskal unibertsitate sistemaren printzipioak, helburuak eta eginkizunak. Unibertsitateen araubide juridikoa. Unibertsitatean erabiltzen diren hizkuntzak. Unibertsitateko kideak. Irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerketa. Euskal unibertsitate sistemaren antolamendua. Kalitatea ebaluatzea eta egiaztatzea.

10.– UPV/EHUren Estatutuak: izaera eta helburuak. Unibertsitateko kideak. Unibertsitateko jarduera. Egitura. Gobernu organoak. Gizarte Kontseilua. Unibertsitateko Klaustroa. Gobernu Kontseilua. Campuseko Batzarra.

11.– UPV/EHUren Estatutuak: Kide bakarreko organoak. Administrazio zerbitzuen egitura. Unibertsitateko ikastegietako eta Sailetako gobernu organoak. Sailen esparru arautegia.

12.– Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa. Itunen eta hitzarmenen sistema. Kupoa.

13.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera. Administrazio egintzak.

14.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio prozedura erkidea. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: administrazio-errekurtsoak. Legegintza ekimena eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala.

15.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Xedapen Orokorrak. Administrazio Publikoetako organoak: Administrazio organoak, Eskumena, Administrazio Publikoetako kide anitzeko organoak, Abstenitzea eta errekusatzea.

16.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Legearen xedea eta aplikazio eremua. Sektore Publikoko kontratuak. Itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia. Kontratua burutzea eta kontratuaren forma: kontratazio organoa. Objektua, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta kontratuaren berrikuspena.

17.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Administrazio publikoen kontratazioari buruzko jarduketak: Arau orokorrak. Administrazio publikoen kontratuen adjudikazioa. Kontratuak egikaritzea, aldatzea eta suntsiaraztea.

18.– Administrazio publikoen zerbitzupeko pertsonalaren araubide juridikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua onartzen duena.

19.– Euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen araubide juridikoa: 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena.

20.– Unibertsitateko irakasleak: motak eta araubide juridikoa. UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileak Estatutuetan. Funtzionarioen lan baldintzak arautzeko akordioa eta lan kontratudun langileen hitzarmen kolektiboak.

21.– Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Amatasuna, aitatasuna eta arriskua haurdunaldian. Erretiroa). Mufaceren araubidea eta Klase Pasiboak: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Amatasuna, aitatasuna eta arriskua haurdunaldian. Erretiroa).

22.– Estatistika deskribatzailea, banaketa unidimentsionala eta multidimentsionala; erregresioa eta korrelazioa; zenbaki indizeak eta serie kronologikoak.

23.– Urteko kontuen egitura, funtsen fluxua eta kontabilizazio prozesua barne. Ohi onarturiko balioestatze printzipioak. Inflazioa eta kontabilitatea.

24.– Kontabilitatearen normalizazioa Kontabilitate Publikoaren eremuan. Oinarrizko finantzaketa erakunde publikoetan. Ibilgetu ez-finantzarioa erakunde publikoetan. Ibilgetu finantzarioa erakunde publikoetan.

25.– Aurrekontua: kontzeptua eta sailkapena. Aurrekontuaren printzipioak. Aurrekontu teknikak.

26.– UPV/EHUren aurrekontua: ezaugarriak eta egitura. Aurrekontuaren gauzatzea: beharrezko eragiketak. Gastua baimentzea eta gastu konpromisoa. Betebeharren aitorpena. Gastuaren eta ordainketaren antolaketa. Kontabilitateko dokumentuak.

27.– Aurrekontuaren likidazioa eta kontuak ematea. Aurrekontu kontrola: kontrola, izaera eta aplikazio eremua. Kontrol modalitateak: aurretiaz eta ondoren. Auditoria.

28.– Kontabilitate Publikoa: kontabilitateko printzipio publikoak. Kontabilitate publikoaren xedeak. Kontabilitateko argibideak. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra. Kontabilitate prozesua. Kontabilitate multzoak. Eragiketen erregistroa. Kontabilitate liburuak. Kontabilitatea irekitzea.

29.– Finantza egoeraren eta emaitzen ondare analisia.

30.– Barneko kontrola. Definizioa. Sailkapena. Irismena. Kontabilitateko barne kontrolak: motak eta helburuak. Barneko kontabilitate sistema ebaluatzea: sistemak.

31.– Finantza araubideak. Errentak. Maileguak eta jesapenak.

32.– Espainiako zerga sistema. Foru araubideak. Enpresaren fiskalitatea.

33.– Sozietateen zerga: izaera, xedea, aplikazio eremua eta subjektu pasiboa. Balio erantsiaren gaineko zerga: aplikazio eremu espaziala, zerga egitatea, subjektu pasiboa. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga: izaera, xedea, aplikazio eremua eta subjektu pasiboa. Ekonomia jardueren gaineko zerga: izaera, xedea, aplikazio eremua eta subjektu pasiboa.

34.– Tasa eta prezio publikoen kontzeptua. Kontribuzio berezien kontzeptua. Ordainarazpen parafiskalak. Prezio publikoak UPV/EHUn: aplikazioa, salbuespenak eta ordaintzeko era.

35.– UPV/EHUren ondarea. Ekonomia eta finantza baliabideak. Ekonomia eta finantza gestioa.

36.– Sektore publikoko enpresa jarduera. Prezioak. Efizientziaren ebaluazioa. Kudeaketa. Enpresa sektore publikoa Euskadin.

37.– Ondare zuzenbide zibila: Kontratua. Kontratuko kontzeptuak eta elementuak. Kontratu betebeharren oinarrizko alderdiak. Betebeharren aldaketa eta azkentzea. Betebeharrak betetzea. Betebeharrak ez betetzea. Betebeharren bermea.

38.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak unibertsitatean. Prebentzioa kudeaketan txertatzea. Erantzukizunak banatzea. Langileen parte hartzea lan arriskuen prebentzioan. Ordezkaritzako eta partaidetzako organoak.

39.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Xedea. Aplikazio eremua. Printzipio orokorrak. Genero-ikuspegia euskal aginte eta herri-administrazioen jardunean integratzeko neurriak.

40.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta eragilea. Datuak babesteko agintaritzak. Zehapen araubidea. Eskubide digitalen bermea.

GAI ZERRENDA: ERIZAINTZAKO GESTIOKO TEKNIKARIAK

1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak, egitura eta erreforma. Konstituzioko printzipioak. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak. Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak.

2.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: Gorte Nagusiak. Legeak egitea. Nazioarteko tratatuak. Gobernua eta Administrazioa. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak. Estatuko Lurralde Antolamendua. Konstituzio Auzitegia.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginteak. Ogasuna eta Ondarea. Estatutuaren erreforma.

4.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Erakundeen panorama laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Erregelamenduak eta Zuzentarauak.

5.– 6/2001 Legea, Unibertsitateena. Unibertsitateen eginkizunak eta autonomia. Unibertsitateen izaera, sorrera, aitortza eta araubide juridikoa. Unibertsitateen egitura. Unibertsitateen gobernua eta ordezkariak. Unibertsitateen arteko koordinazioa, lankidetza eta elkarlana. Ebaluazioa eta akreditazioa.

6.– 6/2001 Legea, Unibertsitateena. Ikasketak eta tituluak. Ikerketa unibertsitatean eta ezagutzaren transferentzia. Ikasleak, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak. Unibertsitate publikoen araubide ekonomikoa eta finantzarioa. Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua.

7.– 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa. Euskal unibertsitate sistemaren printzipioak, helburuak eta eginkizunak. Unibertsitateen araubide juridikoa. Unibertsitatean erabiltzen diren hizkuntzak. Unibertsitateko kideak. Irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerketa. Euskal unibertsitate sistemaren antolamendua. Kalitatea ebaluatzea eta egiaztatzea.

8.– UPV/EHUren Estatutuak: izaera eta helburuak. Unibertsitateko kideak. Unibertsitateko jarduera. Egitura. Gobernu organoak. Gizarte Kontseilua. Unibertsitateko Klaustroa. Gobernu Kontseilua. Campuseko Batzarra.

9.– UPV/EHUren Estatutuak: Kide bakarreko organoak. Administrazio zerbitzuen egitura. Unibertsitateko Ikastegien eta Sailen gobernu organoak. Sailen esparru arautegia.

10.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera. Administrazio egintzak.

11.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio prozedura erkidea. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: administrazio-errekurtsoak. Legegintza ekimena eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala.

12.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Xedapen Orokorrak. Administrazio Publikoetako organoak: Administrazio organoak, Eskumena, Administrazio Publikoetako kide anitzeko organoak, Abstenitzea eta errekusatzea.

13.– Unibertsitateko irakasleak: motak eta araubide juridikoa. UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileak Estatutuetan.

14.– Administrazio publikoen zerbitzupeko pertsonalaren araubide juridikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua onartzen duena.

15.– Euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen araubide juridikoa: 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena.

16.– Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko baimena, arriskua haurdunaldian eta edoskitzaroa. Erretiroa).

17.– Mufaceren araubidea eta Klase Pasiboak: aplikazio esparrua, afiliazioa eta kotizazioa; ekintza babeslea (Aldi baterako ezintasuna eta baliaezintasuna. Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko baimena, eta arriskua haurdunaldian eta edoskitzaroa. Erretiroa).

18.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Xedea. Aplikazio eremua. Printzipio orokorrak. Genero-ikuspegia euskal aginte eta herri-administrazioen jardunean integratzeko neurriak.

19.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-Zerbitzuen Araudia onartzen dituena, eta horrekin lotura duten ondorengo aldaketak. 306/1999 Dekretua, uztailaren 27koa, prebentzio-zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena.

20.– Laneko arriskuen prebentzioari lotutako agenteak: LANE, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia, LSHIN, Osalan.

21.– Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzailetza laneko segurtasun eta osasunaren arloan. Lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako mutuak. Eskola asegurua.

22.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak unibertsitatean. Prebentzioa kudeaketan txertatzea. Erantzukizunak.

23.– Langileen parte hartzea, prestakuntza eta informazioa lan arriskuen prebentzioan. Enpresako komunikazioa.

24.– Datu medikoen konfidentzialtasuna. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Pertsonen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta eragilea. Datuak babesteko agintaritzak. Zehapen araubidea. Eskubide digitalen bermea.

25.– Prebentzioaren ekonomia: laneko istripuak zuzeneko eta zeharkako kostuak. Laneko kontingentziak.

26.– Lan istripuak: definizioa, indize estatistikoak, jakinarazpena, deklarazioa eta ikerketa. Laneko gaixotasunak: kontzeptua, deklarazioa, kausen azterketa eta prebentzioa.

27.– EUDaren eginkizunak eta betebeharrak. Osasuna zaintzea.

28.– Osasunaren promozioa: definizioa, xedea eta estrategiak.

29.– Alkoholismoa eta bestelako toxikomaniak. Erizaintzaren esku hartzea prebentzio programetan.

30.– Txertaketa nagusiak. Txertatzeko irizpideak, dosia, txertatzea eta kontraindikazioak.

31.– Eragile biologikoen eraginpean egotea. Arretazko neurri unibertsalak. 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, lanean agente biologikoen esposiziopean egoteari lotutako arriskuetatik langileak babesteari buruzkoa. Ebaluazio biologikoa.

32.– Traumatologia eta erreumatologia. Arrisku fisikoak. Zamak eskuz manipulatzea. 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, zama eskuz kargatzeagatik arriskuan izan daitezkeen langileen osasunaren eta segurtasunaren (batez ere, bizkarrean eta gerrialdean) arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

33.– Dermatosi profesional nagusiak. Erizaintzaren lana arriskuaren eraginpean dauden langileen osasunaren prebentzioan eta zaintzan.

34.– Laborategiko eragile kimikoen eraginpean egotea. Erizaintzaren lana arriskuaren eraginpean dauden langileen osasunaren prebentzioan eta zaintzan.

35.– Erradiazio ionizatzaile eta ez ionizatzaileen eraginpean egotea. Erizaintzaren lana arriskuaren eraginpean dauden langileen osasunaren prebentzioan eta zaintzan.

36.– Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Ingurune fisikoa. Karga fisikoa. Datuak ikusteko pantailekin lan egitearekin lotutako arriskuak. 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egitearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

37.– Arrisku psikosozialeko faktoreak.

38.– Erizaintzaren lana larrialdi egoeretan. Autobabeserako planetan duen parte hartzea.

39.– Arriskuen ebaluazioa eta planifikazio prebentiboa. Lan baldintzak analizatzeko metodoak. Identifikazioa eta ekiteko estrategia.

40.– Estatistika eta Epidemiologia.


Azterketa dokumentala