Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2022ko abenduaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5497

EBAZPENA, 2022ko urriaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, oinarri espezifikoak argitaratzekoa hautaketarako ohiko prozesuaren barruan: administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioak, B taldea, Artxibo, Biblioteka eta Museoetako Laguntzaileen eskala.

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 12ko Erabakiaren bidez, administrazio eta zerbitzuetako langileen 2019ko lan eskaintza publikoa onartu zen (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.). UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2020ko abenduaren 17ko Erabakiaren bidez, 2020. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen (2020ko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.). Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 16ko Erabakiaren bidez (2021eko abenduaren 24ko EHAA, 265. zk.), 2021. urteko lan eskaintza publikoa onartu zen, eta Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Erabakiaren bidez (2022ko maiatzaren 31ko EHAA, 104. zk.), administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2022. urteko lan eskaintza onartu eta 2019, 2020 eta 2021. urteetako lan eskaintzak aldatu ziren.

Deialdi espezifikoen kudeaketan ekonomia, eraginkortasuna eta efizientzia ezartze aldera, eskaintza guztiak prozesu bakar baten barruan sartu dira eta prozesu horren oinarri orokorrak onartuta daude UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2022ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez.

Gobernu Kontseiluaren erabaki horretako hirugarren xedapenak ahalmena ematen dio errektoreari erabakia gauzatzeko behar diren erabakiak eman ditzan, bai eta, oinarriak argitaratu ondoren, akatsak zuzentzeko edo bestelako aldaketa formalak egiteko beharrezko izan daitezkeenak emateko ere.

UPV/EHUren Estatutuen 59., 60. eta 61. artikuluek ezarri bezala, eta kontuan izanik Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen Erabakia, 2022ko urriaren 27koa, ezartzen duena UPV/EHU itxita egongo dela 2023ko urtarrilaren 2tik 5era, eta aintzat harturik, halaber, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. eta 24. artikuluak eta II. tituluaren IV. kapitulua (langileak hautatzeari buruzkoa), Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren IV. tituluaren I. kapitulua, 2022ko ekainaren 30eko Akordio bateratua, AZPko lan kontratudun eta AZPko funtzionarioen negoziazio mahaiena (LEPetako sarrera prozesuetako deialdiak arautzeko gutxieneko irizpideei buruzkoa), AZPko funtzionarioen Negoziazio Mahaiaren 2018ko abenduaren 3ko Akordioa (ezartzen dituena irizpide orokorrak 2018ko birjartze tasari dagokion funtzionarioen lan eskaintza publikorako, eta funtzionarioen lekualdaketa lehiaketarako eta barne promoziorako), eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak deialdi hau behin onartuta 2022ko urriaren 20ko bileran,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Deialdia egitea ohiko prozesuaren barruan hautaketa prozesuak egin daitezen, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez, plazak betetzeko UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioen kolektiboan, B taldean, Artxibo, Biblioteka eta Museoetako Laguntzaileen eskalan. Plazak era honetara banatuta daude eta ezaugarri hauek dituzte:

– Lau (4) plaza Artxibo, Biblioteka eta Museoetako Laguntzaileen eskalan 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta.

Plazen deialdi honek erantsita dauka generoaren eraginaren aurretiazko ebaluazio txostena, oinarri hartuta Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 19ko 141/2013 Foru Dekretua.

Bigarrena.– Eskariak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 9tik urtarrilaren 28ra artekoa izango da (bi egunak barne).

Hirugarrena.– Deialdian parte hartzeko baldintzak.

Oinarri orokorretako 4.2 atalean zehaztutako baldintzez gain, ondorengo baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek, uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 43. artikuluan zehaztutakoaren arabera:

a) Eskatutako titulazioa izatea: unibertsitate gradua, diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea, kasuan kasuko organo eskudunak emanak.

Unibertsitate diplomaturaren baliokidetzat joko da lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza titulu ofizial bateko lehen hiru mailak osorik gaindituta izatea, edo ikasketa horien lehen zikloa, baldin eta ziklo horrek gutxienez 180 kreditu badauzka.

b) Kasuan kasuko lanpostuaren baldintzak betetzea, baita indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozein ere.

c) Eskariak aurkezteko ordaindu beharreko tasak:

Oinarri orokorretako 5.2.h) oinarrian zehaztutako baldintza betetzeko, tasak eskariak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira Kutxabank entitatean, oinarri horietako 5.1 puntuan adierazitakoari jarraikiz.

Eskaria UPV/EHUko webgunearen bidez aurkezten dutenek (5.1.a) oinarria) «ordainketa pasabidearen» bitartez ordaindu ahal izango dituzte tasak, sisteman bertan zehazten diren baldintzak betez. Bestela, ordainketa Kutxabanken egin ahal izango dute.

Tasa horien zenbatekoa 19,58 eurokoa da.

Laugarrena.– Lehiaketa-oposizio bidezko hautaketa sistema.

4.1.– Oposizio fasea: proba teoriko-praktiko bat egin beharko da.

Proba teoriko-praktikoan 20 puntu lortu ahal izango dira guztira, eta proba gainditzeko, 10 puntu beharko dira.

Ariketa bakarra idatzia izango da eta baztertzailea. Test motako galdetegi bat izango da: 80 galdera gehi erreserbako 20; bakoitzak lau erantzun aukeran eta bakar bat zuzena. Galderak aukeratuko dira gehienez 600 galdera izango dituen sorta batetik, eta erabaki honen eranskinean jasotako programako gaien (40 gai) eduki teorikoei edo praktikoei buruzkoak izango dira.

Probak 100 minutuko iraupena izango du. Ariketaren kalifikazioa 0tik 100era bitartekoa izango da.

Erantzun okerrek eta erantzun gabekoek ez dute penalizaziorik izango.

Oposizioaren gai zerrendaren edukia egokituko da deialdiaren datan «Estatuko Aldizkari Ofizialean» (BOE) argitaratutako araudira.

600 galderako galdera sorta argitaratuko da ariketa egin baino lau (4) hilabete lehenago gutxienez.

Azterketa egin ondoren epaimahaiak galdera bat edo gehiago baliogabetzea erabakitzen badu, erabaki horretan bertan ezarriko du baliogabetutako galderen ordez erreserbako beste horrenbeste galdera erabiliko dituela, kontuan izanik hurrenkera.

Fase hau gainditu ahal izango du plaza kopurua baino handiagoa izango den hautagai kopuru batek.

Nota gordetzea. Hautagaiak hurrengo deialdi batean oposizio faseko ariketak egiteaz salbuetsita geratuko dira, baldin eta oposizio fasean gehienez lor daitekeen puntuazioaren % 70etik gorako nota lortu badute, baina lehiaketa fasean merezimendu nahikorik ez izatearren eskalan plazarik lortu ez badute, eta, betiere, hurrengo deialdi horretan talde, eskala eta txanda berean aurkezten badira eta gai zerrendaren edukia, ariketak eta kalifikatzeko modua berberak badira. Hala ere, nota hobetu nahi izanez gero, aurkezteko aukera izango dute. Kasu horretan, hautagaiak lortutako nota txikiagoa bada edo oposizio fasea gainditzen ez badu, 2019-2020-2021-2022 LEPko deialdiko nota gordeko zaio.

4.2.– Lehiaketa fasea (oposizio fasearen % 45): lehiaketa faseko kalifikazioa lortzeko, gehienez ere 9 puntu, batu egin beharko dira merezimenduetako puntu guztiak.

Merezimenduen baremoak atal hauek ditu:

A) merezimendu profesionalak.

B) merezimendu akademikoak.

Lehiaketa fasea ez da baztertzailea izango eta ez da kontuan hartuko oposizio faseko probak gainditzeko.

Merezimenduak eskuratuta izan behar dira eskariak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Honako merezimendu hauek hartuko dira kontuan, baremo honen arabera:

A) Merezimendu profesionalak:

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak deialdi bakoitzerako eskariak aurkezteko azken egunera arte. Emandako zerbitzutzat hartuko dira bitarteko funtzionario izendapenean azaltzen diren zerbitzu profesionalak. Zerbitzu betekizunetan emandako zerbitzuak baloratzean langileak orduan zeukan izendapeneko lanpostuan emandakotzat hartuko dira.

Atal honetan, 9 puntu lortuko dira gehienez, irizpide hauen arabera:

a) Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen laugarren xedapen iragankorrari jarraikiz, UPV/EHUn emandako zerbitzuak, deialdiko eskala berean: 0,1 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko; gehienez, 9 puntu.

b) Beste unibertsitate publiko batzuetan emandako zerbitzuak, deialdiari dagokionaren pareko eskalan: 0,1 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko; gehienez, 6 puntu.

c) Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak, deialdiari dagokionaren pareko eskalan: 0,1 puntu lan eginiko hilabete oso bakoitzeko; gehienez, 4,5 puntu.

Puntuak zenbatzeko, lan egindako aldien batuketa egingo da, eta azken baturan ez da kontuan izango 30 egun naturaletik beherako zatirik. Lanaldi partzialean emandako zerbitzu aldiak lanaldi osoan emandakotzat hartuko dira.

B) Merezimendu akademikoak.

B.1.– Titulazio akademikoak: titulu akademikoei 1,5 puntu emango zaie gehienez, eskatutako lanpostuari dagokion sailkapen taldean sartzeko beharrezko tituluari izan ezik, modu honetara banatuta:

– Eskuratu nahi den lanpostuaren sailkapen taldean sartzeko eskatutakoen gainetik dagoen titulu bat edukitzea: 1,5 puntu.

– Eskuratu nahi den sailkapen taldean sartzeko eskatzen den tituluaz gain, maila bereko beste bat edukitzea: 0,75 puntu.

Titulu bat baloratzen denean ez dira baloratuko hori lortzeko behar diren beheragoko tituluak.

B.2.– Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren hizkuntzak: gehienez ere 1,50 puntu emango da, betiere baremo honen arabera:

– Europako Marko Bateratuko C1 mailako edo maila goragoko frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio ziurtagiriak: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.

– Europako Marko Bateratuko B2 mailako frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio ziurtagiriak: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

– Europako Marko Bateratuko B1 mailako frantses, ingeles edo aleman tituluak edo akreditazio ziurtagiriak: 0,25 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Kontuan hartuko da UPV/EHUko errektoreak 2012ko martxoaren 8an emandako Erabakia, hizkuntza ez-ofizialen baliokidetasunari buruzkoa (Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen 2017ko maiatzaren 22ko Erabakiaren bidez eguneratu zena), edo erabaki horren ordezko arautegia.

Puntuazioa ez da metagarria izango; hau da, hizkuntza batean maila bat baloratzen denean, ez dira baloratuko hortik beherako mailak.

Bosgarrena.– Merezimenduak akreditatzea.

Merezimenduak akreditatu egin beharko dira, eta horretarako, ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira oinarri orokorretan zehaztutako epe eta eran, ez da aurkeztu beharko, baina, UPV/EHUko Pertsonaleko Gerenteordetzak jada bere esku daukan dokumenturik:

5.1.– UPV/EHUn emandako zerbitzuak alegatu egin beharko dira, baina ez dira akreditatu beharko. Administrazioak ofizioz zenbatuko ditu.

5.2.– Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak ziurtatzeko, administrazio bakoitzak horretarako duen eredua erabiliko da. Ez da ziurtagiri hori aurkeztu beharko UPV/EHUk hirurtekoetarako aitortuta dituen zerbitzuetarako. Nolanahi ere, banakatu egingo dira lan eginiko aldiak, eta aldi horiek zein talde eta eskalari dagozkien zehaztu. Horrez gain, lanpostuaren edo lanpostuen monografia edo eginkizunen ziurtagiria aurkeztu beharko da, langileen arloko zuzendaritza eskudunak emandakoa.

5.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean, foru administrazioan eta toki administrazioan emandako zerbitzuak baliokidetzat hartuko dira, aintzat harturik uztailaren 30eko 208/1990 Dekretua, Euskal Administrazio Publikoetako kidegoen eta eskalen arteko baliokidetasuna zehazten duena.

5.4.– Tituluak akreditatzeko, aurkeztu beharko da titulua, edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatearen egiaztagiria, edo, bestela, interesduna titulua jasotzeko proposatua izan delarik, hala egiteko moduan egotearen ziurtagiria, edo tituluaren jabe izatea egiaztatzen duen dokumentua. Kontuan hartuko dira bakar-bakarrik eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortutako tituluak.

5.5.– Hizkuntzak akreditatzeko, titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta ez da probarik egingo. Kontuan hartuko dira bakar-bakarrik eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortutakoak.

Seigarrena.– Euskara.

6.1.– Eskaintzen diren plaza guztiek gaindituta badaukate derrigortasun data deialdia egiten den egunean, «gai» kalifikazioa izango dute kasuan kasuko hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duten hautagaiek.

6.2.– Funtzionarioen oinarri orokorren bederatzigarren puntuaren arabera esleipen osagarririk eginez gero eta eskala honetan plazarik eskainiz gero derrigortasun data gainditu gabe, eskala honen arabera baloratuko da euskara, eta ezin izango da lortu tarteko puntuaziorik:

3. HE duten lanpostuak, derrigortasun data gainditu gabe:

– 1. HE akreditatuz gero: 1,45 puntu.

– 2. HE akreditatuz gero: 2,90 puntu.

– 3. HE edo goragokoa akreditatuz gero: 4,35 puntu.

Zazpigarrena.– Azken kalifikazioa.

7.1.– Hautagaien azken kalifikazioa izango da lortutako puntuen batura.

7.2.– Emaitza eta kalifikazio guztiak argitaratuko dira UPV/EHUren iragarki oholean eta www.ehu.eus helbidean.

Zortzigarrena.– Erabaki honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bi errekurtsoak ezin dira batera jarri.

Leioa, 2022ko urriaren 20a.

UPV/EHUko errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

ERANSKINA
OPOSIZIO FASERAKO PROGRAMAK
GAI ZERRENDA: LAGUNTZAILEAK

1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak, egitura eta erreforma. Konstituzioko printzipioak. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak. Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak.

2.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: Gorte Nagusiak. Legeak egitea. Nazioarteko tratatuak. Gobernua eta Administrazioa. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak. Estatuko Lurralde Antolamendua. Konstituzio Auzitegia.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginteak. Ogasuna eta Ondarea. Estatutuaren erreforma.

4.– 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, eta 6/2001 Legea, Unibertsitateei buruzkoa: edukiaren ezagutza orokorra. Unibertsitatearen autonomia. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak.

5.– UPV/EHUren Estatutuak: izaera eta helburuak. Unibertsitateko kideak. Unibertsitateko jarduera. Egitura. Gobernu organoak. Gizarte Kontseilua. Unibertsitateko Klaustroa. Gobernu Kontseilua. Campuseko Batzarra.

6.– UPV/EHUren Estatutuak: Kide bakarreko organoak. Administrazio zerbitzuen egitura. Unibertsitateko ikastegietako eta Sailetako gobernu organoak. Sailen esparru arautegia.

7.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

8.– Administrazio Publikoaren zerbitzupeko pertsonalaren araubide juridikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua onartzen duena; eta 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal funtzio publikoarena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedea, aplikazio eremua eta definizioak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta eragilea. Datuak babesteko agintaritzak. Zehapen araubidea. Eskubide digitalen bermea.

10.– Administrazio gestioan aplikatutako teknologia berriak. Metodo informatikoen erabileraren kontzeptu orokorrak eta abantailak.

11.– Ezagutzaren Europa eta unibertsitate eremu berria.

12.– Biblioteka zerbitzuen kontzeptua eta funtzioa. Biblioteka motak.

13.– Unibertsitateko bibliotekak: kontzeptua eta funtzioa. Irakaskuntza eta ikerketarako baliabideen guneak (IIBG/CRAI).

14.– Espainiako unibertsitateetako biblioteken sarea (REBIUN). Xedea, ikuspegia eta balioak. REBIUN Plan Estrategikoa. REBIUN arautegia.

15.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko biblioteka. UPV/EHUko Unibertsitate Bibliotekaren arautegia.

16.– Bilduma bibliografikoaren kudeaketa unibertsitateetako biblioteketan. Hautatzea eta eskuratzea. Bilduma osatzeko, mantentzeko eta ebaluatzeko irizpideak.

17.– Bibliotekako jardueraren eta zerbitzuen automatizazioa. Bibliotekako kudeaketa sistema integratuak.

18.– Katalogoak: kontzeptuak, eboluzioa eta joera berriak. OPACak. Normalizazioa eta agintarien kontrola.

19.– Katalogo kolektiboak: kontzeptua, xedeak eta elaborazio arazoak. Z39.50 protokoloa.

20.– Usagarritasun irizpideak Bibliotekako katalogoetan. Katalogoa, urruneko zerbitzuetara sartzeko eta baliabide elektronikoetarako atari moduan. WorldCat® Discovery.

21.– Bibliografiaren definizioa eta helburuak. Gaur egungo egoera: kontrol bibliografiko unibertsala. ISBNa, ISSNa, objektuen identifikatzaile digitala (DOI) eta beste identifikazio kode batzuk. ISNI kodea.

22.– Dokumentua eta motak. Analisi dokumentala. Aurkibidetzea eta laburpena.

23.– Gestio dokumentala: dokumentu gestiorako politiken ereduak eta nazioarteko arauen eta jardunbide egokien aplikazioa. Administrazio dokumentuen gestio politika Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan. Erreferentziako bibliografia.

24.– Printzipio eta betekizun funtzionalak dokumentu elektronikoetarako. Dokumentu elektronikoen gestio sistemetako jarraibide eta betekizun funtzionalak. Metadatuak: metadatu motak. Dokumentu elektronikoen gestiorako metadatu eskema (e-EMGDE)

25.– Mintzaira dokumentalak. Sailkatze mota nagusiak. Gai sarrerak, deskriptoreak eta tesauroak.

26.– Informazio iturriak jakintza arloetan (gizarte zientziak, giza zientziak, teknologia eta osasun zientziak).

27.– Informazioa berrerabiltzeko printzipioa. Sektore publikoko informazioa berrerabiltzea. Informazioa eta argitalpenak zabaltzea. Informazio publikoa berrabiltzea. Zientzia irekia.

28.– Unibertsitateko biblioteken erabiltzaileak. Tipologia eta beharrak. Erabiltzaileen prestakuntza. Erabiltzaileentzako zerbitzuak Unibertsitateko Bibliotekan.

29.– Bibliotekaren aurrez aurreko zerbitzuak eta zerbitzu birtualak. Mailegu zerbitzua: Mailegu indibiduala, kolektiboa eta liburutegien artekoa. Eduki digitalen mailegua

30.– Alfabetatze informazionala. Kontzeptuak, teknikak eta ereduak.

31.– Biblioteka digitala unibertsitatearen eremuan. Baliabide elektronikoen interkonexioa eta integrazioa. Digitalizazio programetarako jarraibideak. Digitalizazio proiektuen garapena. Gordailu (errepositorio) digitalak.

32.– Zerbitzuen difusio eta marketin teknikak.

33.– Biblioteka zerbitzuen kalitatearen kudeaketa eta ebaluazioa. Kalitate adierazleak.

34.– Unibertsitateko biblioteken plangintza, antolakuntza espaziala eta ekipamenduak. Materialen zaintza eta kontserbazioa.

35.– Jabetza Intelektualaren Legea eta haren ondorioak biblioteken jardueran.

36.– Lege gordailua. Lineako argitalpenen lege gordailua.

37.– Artxiboaren kontzeptua eta funtzioa. Artxibo motak. Artxiboa unitate funtzional gisa. Instalazioa eta ekipamendua artxiboetan. Unibertsitate artxiboak. Dokumentu, kontzeptu, helburu eta sistemen ordenamendu eta sailkapena. Sailkatzeko koadroak. Transferentzia eta agiri garbiketa.

38.– Berdintasunari eta Generoari buruzko araudia. Genero Berdintasuna: kontzeptu orokorrak. Genero indarkeria: kontzeptu orokorrak. Publizitate instituzionala eta irudi publiko ez-sexista. Genero Berdintasuna politika publikoetan: genero ikuspegiaren kontzeptua eta zeharkakotasuna.

39.– Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak unibertsitatean. Prebentzioa kudeaketan txertatzea. Erantzukizunak banatzea. Langileen parte hartzea lan arriskuen prebentzioan. Ordezkaritzako eta partaidetzako organoak.

40.– Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agenda: Gaur egungo egoera. «2030 Agenda Espainian ezartzeko ekintza plana» eta kulturarekin, liburuarekin eta liburutegiekin lotutako gaiak. Euskal ekarpena Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari.


Azterketa dokumentala