Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2022ko abenduaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5486

1888/2022 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Miren Idoia Gurrutxaga Arriola andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratutako zuzendari medikoaren lanpostutik kentzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 438/2017 martxoaren 10eko ebazpenaren bitartez, (2017ko martxoaren 21eko EHAAn -56. zk. argitaratu zen) Miren Idoia Gurrutxuaga Arriola andrea, izendatu zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediku lanposturako.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Idoia Gurrutxuaga Arriola andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediku kargutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko abenduaren 2ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurukeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala