Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2022ko abenduaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5485

1880/2022 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Itziar Pérez Irazusta andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratutako Zuzendari-gerente gisa lanpostutik kentzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 212/2019 otsailaren 27ko ebazpenaren bitartez (2019ko martxoaren 15eko EHAAn -53. zk. argitaratu zen) Itziar Pérez Irazusta andrea, izendatu zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanposturako.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Itziar Pérez Irazusta andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente kargutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko abenduaren 1eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala