Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2022ko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5434

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 7koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez emandako laguntzaren uko egitea onartzen baita eta 2022ko urriaren 26ko Ebazpena aldatzen baita. Azken ebazpen horren bidez, hain zuzen, laguntzak eman dira 2022rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko apirilaren 12ko Aginduaren bidez (maiatzaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 88. zenbakia), 2022rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak deitu ziren.

Aipatutako deialdi-aginduaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egindako proposamena ikusita, eta Kontseilu Errektoreak 2022ko urriaren 17an egindako bileran onartu ostean, 2022ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez erabaki zen laguntzak ematea 2022rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako.

2022ko urriaren 26ko Ebazpena 2022ko azaroaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen eta I. eranskinean zehazten diren entitateei laguntza onartzeko epea ezarri zitzaien. Bakea ta Duintasuna Elkartea / Asociación Paz con Dignidad entitateak bere proiektua egiteko (espedientearen kodea: PRO-2022K1/0018) onartu zaion laguntzari uko egin dio.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta hura garatzeko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Erregelamenduan ezarritakoa kontuan hartuta, erakunde onuradunek uko egiteagatik sortutako funtsek handitu egingo dute diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko funtsen zenbatekoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Bakea ta Duintasuna Elkartea / Asociación Paz con Dignidad entitateak bere proiektua egiteko (espedientearen kodea: PRO-2022K1/0018) onartu zaion laguntzari uko egitea.

Bigarrena.– Aldatzea 2022ko urriaren 26ko Ebazpenaren I. eranskina, entitate eskatzaileei onartutako laguntzen zerrenda jasotzen duena, honela:

– I. eranskina aldatzen da eta zuzendu egiten da Medicus Mundi Araba/Álava eskatzaileari, Medicus Mundi Bizkaiarekin partzuergo moduan aurkeztuta, eman zaion dirulaguntzaren zenbatekoa (espedientea: PRO-2022K1/0046). Guztira honako zenbateko hau emango zaio: 590.300,06 euro.

– I. eranskina aldatzen da eta Zabalketa de cooperación y desarrollo elkartearentzako dirulaguntza sartzen da (espedientea: PRO-2022K1/0070): 173.949,39 euro.

– I. eranskina aldatzen da eta zerrendatik kanpo uzten da Bakea ta Duintasuna Elkartea / Asociación Paz con Dignidad entitatea (espedientea: PRO-2022K1/0018).

Hirugarrena.– Aldatzea 2022ko urriaren 26ko Ebazpenaren II. eranskina, funtsak agortu direlako entitate eskatzaileei ukatu zaizkien laguntzen zerrenda jasotzen duena. Zerrenda horretatik kanpo utzi behar da Zabalketa de cooperación y desarrollo elkartea (espedientea: PRO-2022K1/0070).

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek jakin dezaten.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako presidenteari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik eman ez bada, ezetsitzat jo ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 7a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala