240. zk., 2022ko abenduaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OLABERRIKO UDALA
5427
IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Olaberriko Udal Batzarrak, 2022 abenduaren 22an buruturiko saioan, honako erabakia hartu zuen:
Lehenengoa.– 2022rako Olaberriko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa onartzea.
Bigarrena.– Aipatu Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta bere laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 1989/6 Legeko 24. artikuluan, azaroaren 7ko 1997/16 Legeak emandako idazkerarekin, xedatutakoa betez.
2022RAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
KARRERAKO FUNTZIONARIOA
Izena: Eginkizun anitzetako Ofiziala.
Dotazioa: 1.
Izaera: funtzionarioa.
Taldea: C2.
Eskala: Administrazio Berezia.
Azpieskala: Zerbiztu bereziak.
Titulazioa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatua edo indarrean dagoen araudiaren arabera hauen baliokide diren titulazioak.
Hizkuntza eskakizuna: 2, 2022-01-01 derrigortasun datarekin.
Maila: D.O. 15.
Dedikazioa: osoa.
Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Olaberria, 2022ko azaroaren 30a.
Alkatea,
Jokin Garmendia Asurabarrena.