Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2022ko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5422

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko azaroaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduan, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori 2022ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (224. zk.) argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/5055 (353/155) orrialdean, XXIV. eranskinaren 2.3. apartatuan,

hau dio:

«– Ikasketa-eremu hauetako gradu- edo ingeniaritza-tituluak:».

Baina hau esan behar du:

«– Ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia- edo ingeniaritza-tituluak:».

2022/5055 (353/163) orrialdean, XXV. eranskinaren 2.3. apartatuan,

hau dio:

«– Ikasketa-eremu hauetako gradu- edo ingeniaritza-tituluak:».

Baina hau esan behar du:

«– Ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia- edo ingeniaritza-tituluak:».

2022/5055 (353/338) orrialdean, LV. eranskinaren 6. apartatuko 14. puntuan,

hau dio:

«14.– AAA/253/2015 Agindua, azaroaren 17koa, Kantauriko eta ipar-mendebaldeko arrantzategi nazionaleko erroldetako itsasontzientzako kudeaketa-plana ezartzen duena.».

Baina hau esan behar du:

«14.– AAA/2534/2015 Agindua, azaroaren 17koa, Kantauriko eta ipar-mendebaldeko arrantzategi nazionaleko erroldetako itsasontzientzako kudeaketa-plana ezartzen duena.».


Azterketa dokumentala