Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2022ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5234

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko maiatzaren 20koa, Hezkuntza sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) «Somorrostro» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko maiatzaren 20ko Aginduaren testuan (2022ko uztailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 133. zk.). Agindu horren bidez, Muskizen (Bizkaia) dagoen «Somorrostro» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatu zen goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko eta goi-mailako heziketa-ziklo bat kentzeko. Hutsa ikusirik, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/3144 (4/1) orrialdean, hau dio:

«"Somorrostro" Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean baimena eskatzen baitu Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaro bat handitzeko».

Baina hau esan behar du:

«"Somorrostro" Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean baimena eskatzen baitu Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.»

2022/3144 (4/1) orrialdean hau dio:

«Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 283/2019 Errege Dekretua, apirilaren 22koa (maiatzaren 10eko BOE), zeinaren bidez Kimika eta ingurumen osasuna goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren; 254/2021 Dekretua, abenduaren 21ekoa (urtarrilaren 11ko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den Kimika eta ingurumen-osasuna goi-mailako tituluari dagokion curriculuma, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau.»

Baina hau esan behar du:

«Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 283/2019 Errege Dekretua, apirilaren 22koa (maiatzaren 10eko BOE), zeinaren bidez Kimika eta ingurumen osasuna goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren; 254/2021 Dekretua, abenduaren 21ekoa (urtarrilaren 11ko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den Kimika eta ingurumen-osasuna goi-mailako tituluari dagokion curriculuma, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau.»

Euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2022/3144 (4/2) orrialdean, hau dio:

«○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.»

Baina hau esan behar du:

«○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.»

1. artikuluan, 2022/3144 (4/3) orrialdean, hau dio:

«○ Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.»

Baina hau esan behar du:

«○ Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.»


Azterketa dokumentala