229. zk., 2022ko azaroaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 7 orri.)
- EPUB (204 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5230
98/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa hamaikagarren aldiz aldatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025 epean egin beharreko zenbait lanetarako onartzen duen Erabakia argitaratzea xedatzen duena.
Gobernu Kontseiluak, uztailaren 26an egindako bilkuran, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa hamaikagarren aldiz aldatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025 epean egin beharreko zenbait lanetarako, onartzen duen Erabakia onartu zuen, eta behar bezalako publizitatea emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa hamaikagarren aldiz aldatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025 epean egin beharreko zenbait lanetarako, onartzen duen Erabakiaren testua. Ebazpen honen eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, AZAROAREN 24KO 98/2022 EBAZPENARENA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIARENA
ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ONARTZEN BAITA RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI EGINDAKO KUDEAKETA-GOMENDIOA HAMAIKAGARREN ALDIZ ALDATZEA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TRENBIDE-SARE BERRIAREN ERAIKUNTZA DELA-ETA 2011-2025 EPEAN EGIN BEHARREKO ZENBAIT LANETARAKO
Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanen trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluek.
Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obra publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta lurreko garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumenak eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.
2006ko apirilaren 24an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Adif Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria («Euskal Y»a) abian jartzeko beharrezkoak diren jarduketak garatzeko, Europako aurreikuspenei jarraikiz. Egun horretan bertan, lankidetza-hitzarmena bat sinatu zuten sinatzaile horiek beroiek, trenbide-sare berri hori eraikitzeko jarduketa zehatz batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari agintzeko.
Gobernu Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoari agintzea honako jarduera hauek egiteko: EAEko trenbide-sare berriaren («Euskal Y»aren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea. Jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku utzi zituzten Sustapen Ministerioak eta Adifek, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Kudeaketa-gomendio horren barruan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.
EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatzea aurreikusten zen.
Beraz, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan lanean jarraitu ahal izateko, Gobernu Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12an egindako bilkuran, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari kudeaketa-gomendioa egin zion Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2016 epean egin beharreko zenbait lan egiteko, 141.810.000,00 euroko guztizko zenbatekoan.
Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko bereizitako zatien betetze-mailaren arabera, 2011ko uztailaren 12an onartutako kudeaketa-gomendioan aurreikusitako urteko ordainketak aldatu egin ziren, Gobernu Kontseiluak egun hauetan hartutako erabakiei jarraituz: 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean, 2016ko urtarrilaren 12an eta 2016ko irailaren 20an.
2017ko abenduaren 27an, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24ko hitzarmenaren aldaketa sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Adif eta Adif-Abiadura Handia enpresa-erakunde publikoek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait lan egiteko emandako kudeaketa-gomendioari buruzko 2006ko apirilaren 24ko hitzarmenaren aldaketa ere.
2017ko abenduaren 27an sinatutako kudeaketa-gomendioaren hitzarmena aldatuta, eguneratu egin da Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24an sinatutako hitzarmenaren bosgarren klausula, eta barnean hartu dira Bergara eta Lezoren arteko zatia gauzatzeko kostuen gainean onartu eta aurreikusitako kontratu-gorabehera guztiak, horren barruan Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia eta Donostiako geltokia barne hartzen duen zatia sartuta. Horrez gain, Ezkioko geltokia eta Astigarragako geralekua eraikitzeko jarduketa berriak ere gehitzen dira, bai eta Bergara-Lezo zatiko hainbat lan ere (besteak beste, zati horretako tuneletan larrialdietako irteera berriak gauzatzea, eta mendi-mazelak egonkortzeko zein dauden iturburuetan izandako eraginengatik egin beharreko lehengoratze-lanak). Hori horrela, aurreikusitako kostua handitu da, eta 2.343,36 milioi eurokoa izango da (BEZa barne).
Azaldutako aldaketa horiek guztiak direla-eta (2017ko abenduaren 27ko hitzarmenaren aldaketetan jasota daude), zazpigarrenez aldatu behar izan da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako kudeaketa-gomendioa, eta aldaketa hori 2018ko martxoaren 6an onartu zen. 2018ko abenduaren 26an, 2020ko apirilaren 14an eta 2021eko ekainaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko proiektu eta obren bilakaera ikusita, aipatutako gomendioaren zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren aldaketak baimendu dira, honako kontzeptu eta urteko ordainketa hauetan oinarrituta, proiektuak idazteari, obrak zuzentzeari eta proiektuak eta obrak zuzentzen laguntzeari dagokienez:
(Ikus .PDF)
Eta kontzeptu eta urteko ordainketa hauen arabera, obrak egitearekin lotuta:
(Ikus .PDF)
2021eko abenduaren 23an, Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Adif Trenbide Azpiegituren Administratzaileak 2006ko apirilaren 24an sinatutako eta 2007ko abenduaren 27an aldatutako hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena sinatu zuten. Hitzarmen horretan, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko obrak gauzatzea baztertzen da, indarrean dagoen hitzarmena 4 urtez luzatzen da, eta exekuzio-kostuak 2.024,61 milioi eurokoak izango direla kalkulatzen da (BEZa barne).
Alderdi horiengatik guztiengatik, hamaikagarren aldiz aldatu behar dira aurreikusitako urtekoak, eguneratutako aurrekontua doituta. Azaldutako guztia Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea ente publikoak egindako oharrei jarraituz erabaki da.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 11.1.g) artikuluak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku uzten ditu trenbideen gaineko egitekoak.
Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposatuta, 2022ko uztailaren 26an egindako bilkuran, gaia eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak hau erabaki du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearen (Adif) arteko 2006ko apirilaren 24ko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait lanen gaineko kudeaketa-gomendioa emateari buruzkoa, bigarrenez aldatzea eta luzatzea sinatu zen 2021eko abenduaren 23an. Aldaketa horren ondorioz, puntu hauek aldatzea erabakitzen da: 1.– Aurrekariak, 4.– Erreferentziako dokumentuak eta planteamendu orokorra, 5.– ETSk egin beharreko lanak, eta 6.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako kudeaketa-gomendioaren lanen balorazioa eta ordainketa (2011ko uztailaren 12an onartu zen, eta, ondoren, aldatu egin zen 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean, 2016ko urtarrilaren 12an eta irailaren 20an, 2018ko martxoaren 6an eta abenduaren 26an, 2020ko apirilaren 14an eta 2021eko ekainaren 1ean), zehazki, 2011-2025 aldian EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait lan egiteari dagokionez.
Bigarrena.– Erabaki honen eranskinean jasota datoz aipatutako kudeaketa-gomendioaren aldaketa egiteko baldintza zehatzak.
Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendioaren aldaketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
ERANSKINA
1.– AURREKARIAK.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearekin (Adif) 2006ko apirilaren 24an sinatutako eta 2017ko abenduaren 27an aldatutako lankidetza-hitzarmena bigarrenez aldatzea eta luzatzea sinatu zuen 2021eko abenduaren 23an. Aipatutako hitzarmen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Euskadiko trenbide-sare berria eraikitzeko gomendioa egin zitzaion, Gipuzkoako Bergara-Irun zatirako.
2011ko uztailaren 12ko Erabakiaren bidez, Eusko Jaurlaritzak Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea ente publikoari gomendio hau eman zion: EAEko trenbide-sare berriko zenbait jarduera egiteko, zeinak zenbait aldaketa izan baititu, 2011-2025 aldian exekuta dadin.
Gaur egun, EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko obrak amaitzeko, eta 2006ko apirilaren 24ko gomendio-hitzarmenaren –2017ko abenduaren 27an aldatu zen– bigarren aldaketa eta luzapenaren babesean, Eusko Jaurlaritzak ETSri emandako gomendioari jarraipena eman nahi dio, eta, ondorioz, ETSren esku utzi nahi du 2017ko abenduaren 27ko aldaketarekin gehitu diren jarduketa berrien eraikuntza-proiektuak idaztea, obrak zuzentzea, desjabetzeen arloan laguntzea zein obrak gauzatzea, kanpo utziz Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko obrak exekutatzea. Hori guztia Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea sortzeari buruzko 6/2004 Legeari jarraikiz, zeinak, eginkizunen artean, hau aurreikusten baitu: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean trenbideen gaian eskumenak dituen sailarekiko lankidetza teknikoa trenbide-garraioko azpiegituren plangintzan eta programazioan».
4.– ERREFERENTZIAZKO AGIRIAK ETA PLANTEAMENDU OROKORRA
Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearen (ADIF) arteko lankidetzarako esparru-hitzarmenaren bigarren aldaketari eta luzapenari eta gomendio-hitzarmenaren bigarren aldaketari eta luzapenari jarraikiz, Eusko Jaurlaritza «Euskal Y»aren plataformako eraikuntza-proiektuak idazten ari da Gipuzkoako adarrean, Bergarako 9+000 KPtik Lezoraino, honako lan hauei dagokienez, zehazki: Donostiako sarbidea (oraingo Iparreko geltokiaren kokalekuan geltokia egitea barne); Ezkioko geltokia; Astigarragako geralekua, eta mendi-mazelak egonkortzeko eta dauden iturburuetan izandako eraginengatik egin beharreko leheneratze-lan gehigarriak, bai eta horiek guztiak gauzatzea eta tuneletako larrialdi-irteerak ere. Ondoren kupotik dagokiena kenduz finantzatuko dira lan horiek.
Gipuzkoako adarreko obretarako aurreikusitako kostua, 2011-2025 eperako, 2.024,61 milioi eurokoa da (BEZa barne) (taulako zifrak ere milioi eurotan datoz):
(Ikus .PDF)
Eusko Jaurlaritzaren gomendio honen ondorioz, beraz, ETSk egingo ditu EAEko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko lanak, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku utzi baitira 2021eko abenduaren 23an bigarrenez aldatu eta luzatu den gomendioaren lankidetza-hitzarmenaren ondorioz. Horiez gain, honako obra hauek ere gauzatuko ditu:
a) Donostiako sarbidea, eta hiriko geltokia oraingo Iparreko geltokian egitea.
b) Ezkioko geltokia eraikitzea.
c) Astigarragako geralekua eraikitzea Adifek kudeatzen duen zabalera iberiarreko sarean.
d) Bergara-Lezo zatian jarduketa berriak gauzatzea:
– Tuneletan larrialdietako galeriak egitea, Europar Batasuneko Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 (EB) Erregelamenduari jarraikiz.
– Jarduketa gehigarriak: mendi-mazelak egonkortzea eta lehengoratze-lanak dauden iturburuetan izandako eraginengatik.
Halaber, Hernani-Astigarraga zatian egin beharreko lan guztiak (haietako batzuk jasota daude Eusko Jaurlaritzak sinatutako kontratuan, zeina deuseztatuko baita) eta aipatutako lanei lotutako beste edozein obra gauzatzeaz ere arduratuko da.
5.– ETS-K EGIN BEHARREKO LANAK.
Puntu honetatik kanpo uzten da e) Obrak exekutatzea apartatuaren barruko b) Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartea epigrafea.
6.– EGINDAKO LANAK BALORATZEA ETA ORDAINTZEA.
Gomendioan emandako lanen kostua, BEZa barne, 133.222.742,49 eurokoa da (horren barruan sartzen da proiektuak idaztea, obrak zuzentzea eta proiektu eta obrak zuzentzen laguntzea); eta hamabost urteko epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptu eta urteko ordainketen arabera.
Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.
(Ikus .PDF)
Obrak exekutatzearekin lotuta gomendioan emandako lanek, BEZa barne, 209.152.490,79 euroko balorazioa dute, eta zortzi urteko epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptuen eta urteko ordainketen arabera.
Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.
(Ikus .PDF)
Gomendioan emandako lanei lotutako konpromiso-kredituak, bai proiektuak idazteko, obren zuzendaritzetarako eta proiektu eta obren zuzendaritzei laguntzeko, bai obrak exekutatzeko, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen aurrekontuetan daude. Aurrekontu horiek, ETS zuzenbide pribatuko ente publikoa denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartzen dira, eta lege bidez onartzen dira aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako.