Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2022ko azaroaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5217

1724/2022 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Asier Esnal Albizu jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari kargutik kentzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 734/2014 Ebazpenaren bidez (uztailaren 14ko EHAA 132. zk.), Asier Esnal Albizu jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Asier Esnal Albizu jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko azaroaren 13ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala