226. zk., 2022ko azaroaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 4 orri.)
- EPUB (231 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5156
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 14koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita ekintza humanitarioetarako estrategiei 2022rako garapenerako lankidetzaren kargura laguntzak emateko deialdia.
Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioko esku-hartzeak arautzen ditu, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioen eraginpeko pertsonak babesteko direnak; eta beste aldetik, ekintza humanitarioko estrategiak, epe ertaineko eta aurrekontu handiagoko esku-hartzeak direnak, zeinek, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere jasotzen baitituzte.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2022ko uztailaren 28ko Ebazpenaren bidez (2022ko irailaren 5eko EHAA, 170. zk.), garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko esku-hartzeei laguntzak emateko 2022ko deialdia egin zen.
Deialdiaren ebazpenaren 4. artikuluak ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egin den proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, eta 2022ko azaroaren 14ko batzarrean Artezkaritza Kontseiluari horren berri eman ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2022ko uztailaren 28ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak, eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta eran.
Bigarrena.– II. eranskineko zerrendako erakundeei laguntzak ukatzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.
Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren erakundeen dirulaguntza-eskaerak baztertzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 14a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.