Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2022ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5155

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 14koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzko dekretu-proiektua.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak «seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzko dekretu-proiektua» prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak 2022ko uztailaren 14an agindu bat eman zuen, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio goian aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari; gerora, 2022ko arazoaren 7an, dekretu-proiektuaren testua aldez aurretik onartzeko Agindua eman zuen, behin artikuluak idatzi ondoren.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak –kasu honetan eragiten die– jendaurrean jarriko dira, eta gauza bera egingo da xedapenen izaerak hala eskatzen duenean.

Horretarako, jendaurrean jartzen da «seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzko dekretu-proiektua», 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, prozedura hau presazkotzat jo baita.

Azaldutako guztiagatik, eta bat etorriz dekretu-proiektu hori prestatzen hasteko prozedurari hasiera ematen dion Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 14ko Aginduaren ebazpen-zatiaren bigarren eta hirugarren apartatuekin, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 17.b) artikuluari dagokionez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea «seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzko dekretu-proiektua», hamar (10) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoa bete dadin, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko, delako dekretu-proiektua eskura izango da honako leku honetan: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritza (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, www.euskadi.eus webgunean.

Hirugarrena.– Alegazioak Familia eta Haurren Zuzendaritzan aurkez daitezke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuren batean, eta Familia eta Haurren zuzendariari zuzendu behar zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 14a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.


Azterketa dokumentala