226. zk., 2022ko azaroaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 5 orri.)
- EPUB (266 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5152
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bilakatu COVID-19 programan aurreikusitako laguntzen 2022ko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda; programa horren bidez, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak ematen zaizkie.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestekoa da publikotasun-printzipioa betetzea. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez –agindu horretan arautu baitzen Bilakatu COVID-19 programa, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko–, eta enpresa interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren laguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da onuradunen zerrenda.
Horiek horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2022ko onuradunen zerrenda (ikusi eranskina); agindu horren bidez, Bilakatu COVID-19 programa arautu zen, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.
Industriako sailburuordea,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.