226. zk., 2022ko azaroaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5151
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bateratu COVID-19 programan aurreikusitako laguntzen 2022ko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda; programa horren bidez, laguntzak ezartzen dira sendotze-jarduketak egiten dituzten eta COVID-19ak kaltetu dituen enpresentzat.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestekoa da publikotasun-printzipioa betetzea. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez –agindu horretan arautu zen Bateratu COVID-19 programa, zeinaren bidez laguntzak ezartzen baitira sendotze-jarduketak egiten dituzten eta COVID-19ak kaltetu dituen enpresentzat, eta enpresa interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren laguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da onuradunen zerrenda.
Horiek horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2022ko onuradunen zerrenda (ikusi eranskina); agindu horren bidez, Bateratu COVID-19 programa arautu zen, zeinaren bidez laguntzak ezartzen baitira sendotze-jarduketak egiten dituzten eta COVID-19ak kaltetu dituen enpresentzat.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.
Industriako sailburuordea,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.