Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2022ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5148

EBAZPENA, 2022ko urriaren 20koa, Trafikoko zuzendariarena, beste ebazpen honen hutsen zuzenketa egiteko dena: 2021eko urriaren 22ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean zinemometroak zein irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko beste zenbait tresna osagarri instalatzea eta erabiltzea baimentzen duena, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplina helburu.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2 c) artikuluan ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako erroreak aurkitu dira Ebazpen honetan: 2021eko urriaren 22ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean zinemometroak zein irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko beste zenbait tresna osagarri instalatzea eta erabiltzea baimentzen duena, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplina helburu. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2021eko azaroaren 15ean, 226. zenbakian, eta hona hemen zuzenketak:

Lehen ebazpen-zatiko taulako hirugarren zutabean, honako hau dioen lekuan:

(Ikus .PDF)

Honako hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 20a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DIAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.


Azterketa dokumentala