Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2022ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5104

AGINDUA, 2022ko azaroaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaietako kideak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduen bidez deitu ziren Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen enplegua finkatzeko prozesu berezia, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak ere, hauek: arte grafikoetako laguntzailea, sukaldeko eta jantokiko laguntzailea, garbitegiko laguntzailea, saileko gidaria, garbiketa-burua, garbitzailea, laborategiko garbitzailea, peoia, gaueko zaintzailea, sukaldaria, sukaldeko arduraduna, itsasontziko arduraduna, inprimategiko arduraduna, itzultzaile interpretea, sukaldeko eta jantokiko arduraduna eta Ibaiondo ikastetxeko hezitzailea.

Hautaketa-prozesu horiek egiteko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduan xedatutakora joko da, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Oinarri orokorren 17. apartatuan ezartzen dutenez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko dira enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Halaber, xedatzen da kategoria bakoitzean epaimahaikide berak egongo direla enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan.

Horrenbestez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.i) artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Honako hauek izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduen bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesuetako epaimahaietako kide:

Enplegua finkatzeko prozesu berezia:

– Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzailea.

Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak:

– Arte Grafikoetako laguntzailea.

– Sukalde eta jantokiko laguntzailea.

– Ikuztegiko laguntzailea.

– Saileko gidaria.

– Garbiketa-burua.

– Garbitzailea.

– Laborategiko garbitzailea.

– Peoia.

– Gaueko jagolea.

– Sukaldaria.

– Sukaldeko arduraduna.

– Itsasontziko arduraduna.

– Inprimategiko arduraduna.

– Itzultzaile-interpretea.

– Sukalde eta jantokiko arduraduna.

– Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzailea.

Agindu honen eranskinean dago jasota epaimahaien osaera.

Izendatutako pertsonek osatuko dituzte aipatutako epaimahaiak, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 18a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

ERANSKINA

1.– Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko epaimahaia.

(Ikus .PDF)

2.– Arte grafikoetako laguntzaileen, sukaldeko eta jantokiko laguntzaileen, garbitegiko laguntzaileen, saileko gidarien, garbitzaileen, laborategiko garbitzaileen, peoien, gaueko zaintzaileen, sukaldarien, sukaldeko arduradunen, itsasontziko arduradunen, inprimategiko arduradunen eta jantokiko sukaldeko arduradunen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaia.

(Ikus .PDF)

3.– Itzultzaile-interpretarien enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaia.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala