225. zk., 2022ko azaroaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5096
IRAGARKIA, zeinaren bidez epaitzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 288/2022 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
288/2022 prozedura laburtua, interesdun batek eskatua Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren ikuskapen eskalako ofizialordearen kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratzen da (2022ko maiatzaren 24ko EHAA, 99. zk.).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2022ko azaroaren 10a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.