225. zk., 2022ko azaroaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 3 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5087
947/2022 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen den, Bizkaiko Transplanteen lurralde Koordinatzailearen lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzaren ospitale-arretako Zuzendariordetzako Transplanteak koordinatzeko zerbitzuan.
Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan Bizkaiko Transplanteen Lurralde Koordinatzailearen lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea.
OINARRIAK
1.– Lanpostuaren eginkizunak.
Eginkizunak Osasun sailburuaren 1992ko martxoaren 10eko Aginduan (1992-03-17ko EHAA 53 zk.) ezarritakoak izango dira; Agindu horren bidez antolatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Transplanteen Koordinazio Taldea.
– Parte hartzeko baldintzak:
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta lanpostua jabetzan edukitzea A1 Medikua / B1 Erizaina kategorian.
b) Medikuntzako lizentziatura/gradua eta A1 lanbide-taldeko edozein espezialitate eta OLT titulazioa edo Erizaintzako unibertsitate-diplomatura izatea, edo Erizaintzako gradu-titulua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean xedatutakoaren arabera.
c) Medikuen kategorian (A1) / Erizainen kategorian (B1) gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea.
d) 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.
Honako arlo hauetako eskarmentua eta ezagutzak baloratuko dira:
– Organo eta ehunak emateari eta transplantatzeari buruzko prestakuntza.
– Esperientzia izatea ehun-emaileak detektatu, ebaluatu eta mantentzen.
– Esperientzia izatea berri txarrak ematen.
– Esperientzia izatea aitzindari hematopoietikoak eta zilbor-hesteko odola emateko prozeduretan.
– Taldeak antolatu eta kudeatzeko gaitasuna.
Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz) igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, helbide honetara: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Interesdunek eskabidea Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz) bidali beharko dute datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako Curriculum Vitaearekin batera.
Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu beharko aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman behar du eskaeran.
5.– Balorazio-batzordea.
Balorazio-batzorde bat eratuko da, Giza Baliabideak Hautatu eta Hornitzeko zuzendariordea edo hark eskuordetutako pertsona buru dela, eta, gainera, honako hauek osatuko dute: Ospitaleetako Arreta Koordinatzeko zuzendariordea, Osakidetzako Transplanteen koordinatzaile nagusia eta Giza Baliabideak Hautatu eta Hornitzeko Zuzendariordetzako teknikaria (idazkari gisa jardungo du, hitzarekin eta botoarekin).
Eskabideak baloratu ondoren, Batzordeak eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
6.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtso bat jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.