225. zk., 2022ko azaroaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5085
778/2022 EBAZPENA, urriaren 26koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko arratsaldeko txandako Gainbegirale Nagusi lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.
Laster, Bidasoko ESIko arratsaldeko txandako Gainbegirale Nagusi lanpostua hutsik egongo da. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori prozedura librez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek. Hona hemen
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoak izatea (estatutupekoak, funtzionarioak edo lan-legepeko kontratudunak) eta lanpostua jabetzan izatea B1 lanbide-taldean.
b) B1 lanbide-taldeko titulazioa izatea.
c) Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia B1 lanbide-taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betekizunak.
2.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.
– Taldeen antolaketan eta kudeaketan esperientzia eta/edo prestakuntza izatea.
– Ezagutza ofimatikan: Word eta Excel.
Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g., 20280 Hondarribia). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.
Interesdunek Bidasoko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin batera (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g., 20280 Hondarribia).
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak, nahiz eta hori izangaiaren eskabidean jaso beharko den.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.
6.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Lanpostuaren eginkizunak.
Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendaritzaren mende dago zuzenean, eta zeregin hauek izango ditu:
Gainbegiratze orokorrari dagokionez:
– Lan-txandan jakinarazitako edo hautemandako arazoak konpontzea.
– Lan-txandan sortzen diren langileen estaldura, karteldegiak eta absentismoak kudeatzea.
– Materiala eta farmakoak eskatzea.
– Asistentzia-jarduera egitea, ezagutzak eguneratuta edukitzeko eta ohiko teknika eta prozeduretan trebetasuna mantentzeko moduko maiztasunarekin.
– Kanpo Kontsultetako gainbegiralearekin batera, Bidasoko ESIko Prestakuntza Plana ezartzen lagunduko du.
– Erizaintzako Zuzendaritzak agindutako jarduerak egitea.
Etxeko ospitalizazioko erizainei dagokienez:
– Lan-txandan sortzen diren erizainen estaldura, karteldegiak eta absentismoak kudeatzea.
– Materiala eta farmakoak eskatzea.
– Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzuaren funtzionamendua eta jarduerak planifikatu, antolatu, koordinatu eta ebaluatzea, erabiltzailearen arretaren kalitatea bermatzeko.
– Unitateko adierazleen jarraipena egitea.
– Unitateari dagozkion lan- eta komunikazio-sistemak ezartzea.
– Profesional berriei harrera egitea, harrera-planaren arabera.
– Indarrean dauden protokoloak ebaluatzea.
– Taldearen garapena kudeatzea: bere ardurapeko langileen prestakuntza-beharrak identifikatzea.
Gaueko erreteneko erizainei dagokienez:
– Langileen estaldura, karteldegiak eta absentismoak kudeatzea.
8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baita Osakidetzaren intranetean eta web-orri korporatiboan ere argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.
9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2022ko urriaren 26a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSE AGUSTIN AGIRRE ARANBURU.