225. zk., 2022ko azaroaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5078
1901/2022 EBAZPENA, urriaren 27koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez baliogabetzen den Miren Esther Albizuri Sanz andreari Ortuellako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunak betetzeko egindako esleipena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
2797/2016 Ebazpenaren bidez, Miren Esther Albizuri Sanz andrea izendatu zen Ortuellako Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Esther Albizuri Sanz andreari Ortuellako Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko azaroaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2022ko urriaren 27a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
María Luz Marqués González.