220. zk., 2022ko azaroaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4994
IRAGARKIA, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak zenbait zehapen-espedienteri hasiera emateko hartu dituen erabakiak jakinarazteko dena. Espediente horiek itsas arrantzari buruzko arau-hausteak direla-eta hasi dira.
Erabaki horiek zuzenean jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko (espedientea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), defentsarako egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak aurkezteko eta, hala badagokio, prozeduran baliatuko diren frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura hau abiatu duen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.