220. zk., 2022ko azaroaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
HEZKUNTZA SAILA
4988
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 4koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irakaskuntzako Hizkuntza Eskakizunetarako Azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzen duena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 12. artikuluak ezarritakoaren ildotik, hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzea da Ebazpen honen xedea.
Horregatik, hizkuntza-eskakizunen azterketak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honen bidez Irakaskuntzako Hizkuntza Eskakizunetarako Azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzen da.
2. artikulua.– Batzorde Bateragilea honako kideok osatuko dute:
– Garazi Urra Errasti andrea, lehendakaria.
– Gorka Zarate Gorostiola jauna, Bizkaiko azterketa-batzordearen burua.
– Maiteder Erkiaga Laka andrea, HAEE-IVAPen izenean.
– Josune Erauskin Olanga andrea, Arabako azterketa-batzordearen burua.
– Alex Aldekoa-Otalora Agirre jauna, idazkaria.
– Pello Aranburu Mujika jauna, Gipuzkoako azterketa-batzordearen burua.
3. artikulua.– Azterketa Batzorde Bateragilerako ordezkoak hauek dira: lurraldeetako azterketa-batzordeetan idazkari-lanak egiten dituzten aztertzaileak.
4. artikulua.– Batzorde Bateragilea da hizkuntza-eskakizunen azterketa guztien arduradun, Hezkuntza Sailak horretarako eman dituen arauzko erabakien ildotik. Era berean, lurraldeko batzordeburuei dagokie Azterketa Batzorde Bateragilearen xedapenak beren lurraldean ezartzea eta lurralde horretako azterketa-prozeduraz arduratzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, berau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 4a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.