216. zk., 2022ko azaroaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4860
EBAZPENA, 2022ko urriaren 31koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Izortze Santín Gómez andreak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 18ko ebazpenak (2022ko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Biokimika eta Biologia Molekularra» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Izortze Santín Gómez Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***7309**, Kodea: AGC8L1 –D00042-11. Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «DNA birkonbinatuaren teknologia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko urriaren 31a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.