215. zk., 2022ko azaroaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4854
IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 21eko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroko inskripzio-ziurtagiria jakinarazten duena.
Nekazaritzako eta elikagaigintzako industrien erantzukizunpeko adierazpenen erregimena arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko urriaren 7ko 422/2013 Dekretuaren 12. artikulua kontuan hartuta (erregistroan inskribatzeari buruzkoa), erregistroko arduradunak ofizioz egingo du inskripzio hori, nekazaritza- eta elikagaigintza-industriek aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenetan jasotako oinarrizko datuak, datu osagarriak eta espezifikoak oinarri hartuta. Horretarako, inskripzio-ziurtagiria emango da. Era berean, ofizioz egingo dira jarduera uzteari eta gainerako aldaketei buruzko oharrak.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Ziurtagiri hori eskuragarri duzu Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako pertsona fisiko edo juridiko interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.