Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2022ko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4846

AGINDUA, 2022ko urriaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Alejandro Echevarria Busquet izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa eta Fundación Comunicando Futuro – Alejandro Echevarría izateko izen-aldaketa.

2022ko uztailaren 29an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat jaso zen, Fundación Alejandro Echevarria Busquet izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa eta Fundación Comunicando Futuro – Alejandro Echevarría izateko izen-aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2022ko ekainaren 6an.

Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketari buruzko eskritura publikoa aurkeztu zen, zeina 2022ko uztailaren 12an egiletsi baitzen, Bilboko notario Miguel Llorente Gonzalvo jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.637).

Eskritura publiko horrekin batera Rafael Luco Múgica jaunak –patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin– 2022ko ekainaren 13an emandako ziurtagiria aurkeztu zuen. Horretan, 2022ko ekainaren 6an patronatuak egindako bileraren berri eman zen, non bertaratutakoek aho batez onartu zuten estatutuen artikulu hauek aldatzea: 1. artikulua (izenari buruzkoa); 4. artikulua (helbideari buruzkoa) eta 8. artikulua (Patronatuaren osaerari buruzkoa).

Fundazioen Erregistroak, 2022ko irailaren 9ko idazki baten bidez, igorritako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari. Aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2022ko irailaren 21ean, gorago aipatutako eskaeran adierazitako akatsak zuzentzeko, sarrera izan du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, espedientean dagoen dokumentazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu eta ondorengo ebazpena proposatu dute.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Alejandro Echevarria Busquet izeneko fundazioaren estatutuen 1. artikuluaren aldaketa eta izena aldatzea, Fundación Comunicando Futuro - Alejandro Echevarría izena izan dezan, eta 4. artikulua aldatzea (helbideari buruzkoa) eta 8. artikulua aldatzea (Patronatuaren osaerari buruzkoa), Fundazioaren Patronatuak erabaki du 2022ko uztailaren 12an, Bilboko notario Miguel Llorente Gonzalvo jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1.637).

Inskripzio honen ondoren, fundazioaren helbidea hau izango da: Barroeta Aldamar kalea 4, 1. solairua, 10-A departamentua.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala