Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2022ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4789

EBAZPENA, 2022ko urriaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2022. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urriaren 18ko Agindua.

Kontuan izanda Agindu horren 13. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta Batzorde horren kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez emango direla jasotzen duela,

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Iara Solano andrea, Elisabeth Perez andrea, Vanessa Fernandez andrea eta Aitor Bengoetxea jauna.

Rafael Elizondo Saiz jaunak (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria) jardungo du idazkari zereginetan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala