Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2022ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4785

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 12koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatzen baita Zierbenako udal-mugartean hondakinak jaso, sailkatu, multzokatu eta aldi baterako biltegiratzeko jarduerarako FCC Ámbito SAri emandako ingurumen-baimen integratua.

GERTAKARIAK

1.– Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko uztailaren 7ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua ematen zaio FCC Ámbito SAk Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) ontzi-hondakinak kudeatzeko eta hondakinak aldi baterako biltegiratzeko sustatu duen instalazioari.

2.– Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko uztailaren 7ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta eraginkor bihurtu zen FCC Ámbito SAri emandako ingurumen-baimen integratua, jarduera honetarako: Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) ontzi-hondakinak kudeatzea eta hondakinak aldi baterako biltegiratzea. Halaber, 16-I-01-000000000372 baimen-zenbakia esleitu zitzaion.

3.– 2016ko otsailaren 3an, FCC Ámbito SAk baimenean funtsezkoa ez den aldaketa bat egiteko eskatu zuen: hain zuzen ere, ingurumen-baimen integratua egokitzea, zenbait kode (LER-RAEE 200136-23, 200136-32, 200136-42 eta 200136-52) dituzten tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko. Organo honek 2016ko martxoaren 3an baieztatu zuen aldaketa ez zela funtsezkoa.

4.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko abuztuaren 31ko Aginduaren bidez, FCC Ámbito SAk Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko uztailaren 7ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baietsi zen.

5.– 2016ko ekainaren 10ean eta 2020ko abenduaren 16an, FCC Ámbito SAk kontsulta egin zion EAEko ingurumen-organoari, instalazioetan guztira haizatutako karbono organiko lurrunkorraren neurketari buruz. Horretarako, zenbait agiri erantsi ziren, aldaketa ez zela funtsezkoa justifikatzen zutenak; honako hauek, alegia: airearen kalitatea babesteko baldintzen aldaketa eta atmosferara egindako isurien gaineko kontrola.Organo honek 2021eko otsailaren 17an baieztatu zuen aldaketa ez zela funtsezkoa.

6.– 2021eko maiatzaren 24an, FCC Ámbito SAk baimenean funtsezkoa ez den aldaketa bat egiteko eskatu zuen: hain zuzen ere, kudeatzen dituen baimendutako hondakinen EHZak eguneratzea. Organo honek 2021eko ekainaren 11n berretsi zuen aldaketa hori ez zela funtsezkoa.

7.– Ingurumeneko sailburuordearen 2021eko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendu ziren instalazioaren ingurumen-baimen integratua aldatzen duen 2021eko ekainaren 11ko Ebazpenaren akatsak.

8.– 2021eko ekainaren 28an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, URAri eta Zierbenako Udalari eskatu zien nahikotasun-txosten bat bidaltzeko, egokitzat jotzen zituzten alderdiei buruz, betiere erakunde horiek instalazioaren inguruan dituzten eskumenen esparruan. 2021eko uztailaren 16an, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Zierbenako Udalak.

9.– 2021eko irailaren 10ean, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion FCC Ámbito SAri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta instalazioari buruzko beste zenbait dokumentu.

10.– 2021eko abenduaren 21ean, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen FCC Ámbito SAk.

11.– Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela egiaztatu ondoren, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2022ko otsailaren 1eko Iragarkiaren bidez, erabaki zen jendaurrean jartzea FCC Ámbito SAren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena, 30 egun balioduneko epean, egokitzat jotzen ziren alegazioak aurkezteko; horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko otsailaren 24an.

12.– Ingurumen-baimen integratua jendaurrean jartzeko izapideak amaitutakoan, alegaziorik ez dela aurkeztu egiaztatu da.

13.– Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2022ko martxoaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zion URA Uraren Euskal Agentziari.

14.– Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Zierbenako Udalari eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari, 2022ko martxoaren 29an.

15.– 2022ko apirilaren 8an eta 2022ko apirilaren 13an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Zierbenako Udalak txostenak bidali zituzten, eta espedientean dago jasota emaitza.

16.– 2022ko uztailaren 22an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, FCC Ámbito SAren esku utzi zen espedientea, eta bertan jasota dago emaitza.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2.– Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

3.– 2018ko abuztuaren 17an, Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 Betearazpen Erabakia (EB), hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz.

4.– 2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

5.– Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu da; beraz, Ingurumen sailburuordearen 2015eko uztailaren 7ko Ebazpenaren baldintzak egokitu behar dira, ofizioz, indarrean araudi berrira, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6.– Adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai, ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Zehazki, Europako Batzordearen BREF dokumentu hauen edukiak hartu dira kontuan: Biltegiratzeko BREF («Reference Document on Best Available Techiniques on Emissions from Storage»), 2006ko uztailekoa; eta hondakinen tratamendurako TEO («Best available techniques conclusions for waste treatment»), 2018ko abuztukoa.

7.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikuluan, izapideen kontzentrazioari buruzkoan, xedatutakoa aplikatuko da: «Administrazioa sinplifikatzeko printzipioari jarraikiz, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak».

8.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak ebazpen hau emateko eskumena du, hala aurreikusita baitago Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan.

9.– Aztertu dira aipatu legeria eta oro har aplikatu beharreko gainerako arau-xedapenak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– FCC Ámbito SAri Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) ontzi-hondakinak kudeatzeko eta hondakinak aldi baterako biltegiratzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea. Baimen hori 2015eko uztailaren 7ko Ebazpenaren bidez eman zen, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 Betearazpen Erabakian (EB) jasotako baldintzetan.

Bigarrena.– Aldatzea FCC Ámbito SAri emandako ingurumen-baimen integratua, 2015eko uztailaren 7ko Ebazpenaren bidez emana, ontzi-hondakinak kudeatzeko eta hondakinak aldi baterako biltegiratzeko jarduerarako; ildo horretan, honela idatzita geratuko dira ebazpen horren lehenengo, bigarren, eta laugarren apartatuak:

«Lehena.– Ingurumen-baimen integratua ematea FCC Ámbito SAri (egoitza soziala: Federico Salmón kalea 13, Madril; IFK: A28900975) Zierbenako instalazioan hondakin arriskutsuak jaso, sailkatu eta multzokatzeko, bai eta aldi baterako biltegiratzeko ere, ebazpen honen bigarren apartatuan ezarritako baldintzetan.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa) 1. eranskineko 5.6 kategorian dago sartuta jarduera hori:

«5.6) 5.5 apartatuan bildu ez diren hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea, 5.1, 5.2, 5.5 eta 5.7 apartatuetan adierazitako tratamenduetako bat aplikatu arte, 50 tonatik gorako edukierarekin, jasotzeko zain dagoen bitartean sortu den lekuan bertan aldi baterako biltegiratzea alde batera utzita.»

FCC Ámbito SAk hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak jaso, sailkatu, multzokatu edo bereizi, prestatu eta aldi baterako biltegiratzen ditu (kudeaketa-operazioa: R13/D15). Prozesu horietan ez dira hondakinak eraldatzen, eta ez zaie tarteko prozesu industrialik egiten.

Era berean, PCBak dituzten hondakinak jaso, biltegiratu eta prestatuko dira. Jasotako hondakinak horretarako prestatutako eremu batean biltegiratuko dira, amaierako kudeaketa egitera bidaltzen diren arte:

– PCB duten hondakin likidoak homologatutako ontzietan egongo dira eta paletetan biltegiratutako dira, kubeta gaineko apalegietan, amaierako kudeaketarako kargatu bitartean.

– PCB duten kondentsadoreak eta transformadore txikiak eraikin berean biltegiratuko dira. Kalterik dutela hautemango balitz, behar bezala ontziratuko dira biltegiratu aurretik, ADR araudian zehaztutakoaren arabera.

Bestalde, honako material hauek sortuko dira: hondakinak jasotzeko erabili diren plastikozko ontziak birrintzearen ondoriozko material tratatu bat, eta trapuak eta metalezko ontziak trinkotzearen ondoriozko material prentsatu bat (R12/D13).

Zierbenako instalazioetan hondakinak definitutako hiru eremutan biltegiratzen dira:

– Gordailu finkoak, solteko produktuentzat: 8 gordailu atmosferiko daude, 44 m3-ko edukiera unitarioa dutenak. Guztizko edukiera, beraz, 352 m3-koa da. Gordailuak launakako bi bloketan antolatuta daude, eta bloke bakoitza kubeta independente baten gainean dago, isuriak jasotzeko kutxatilarekin, honako banaketa honekin:

– 44 m3-ko 4 gordailu, disolbatzaile ez kloratuak gordetzeko. Edukiera, guztira: 176 m3.

– 44 m3-ko 4 gordailu, olioak, taladrinak, emultsioak eta antzerakoak gordetzeko. Edukiera, guztira: 176 m3.

– Biltegiratzeko nabea, hondakin sukoi, kaltegarri eta korrosiboentzat. Bertan apalategiak daude, eta horien azpiko aldean, kubetak. Apalategietan hondakinak biltegiratzen dira, mota berdinekoak ontzi mugikorretan sailkatuta, kubetetan erreaktibotasun-arriskuak saihesteko. Biltegiratze-edukiera, guztira: 412,8 m3.

– 412,88 m3 hondakin arriskutsu (200 litroko 2064 bidoi).Horietatik, 38,4 m3 (200 litroko 192 bidoi) likido korrosiboak izan ahalko dira.

– Kanpoko eremu estalia. Bertan dauden zamalanetarako kaiak, gordailu finkoetarako ponpatze-eremua eta hondakinak manipulatu eta prestatzeko eremua (prentsatzea, birrintzea eta erretraktilatzea). Hondakin toxiko ez-sukoiak biltegiratzen dira. Biltegiratze-edukiera, guztira: 24 m3.

Ondorioz, hondakin arriskutsuak biltegiratzeko edukiera, guztira, 788,8 m3koa da.

Bestalde, hondakin arriskugabeak jaso, sailkatu, multzokatu eta aldi baterako biltegiratzeko jardueretarako edukiera 24 m3-koa da, eta PCB/PCTak dituzten hondakinak kudeatzeko biltegiratze-eremua 50 tonakoa.

Hondakinak plastikozko ontzietan jasotzen dira, eta material hori tratatuz eta beste material batzuk prentsatuz ekoitz daitezkeen kantitateak honako hauek dira:

– 172 tona/urteko, birrindutako plastikozko ontzien kasuan.

– 317 tona/urteko, prentsatzeko moduko materialen kasuan.

Instalazioetan, tratamendu-operazio hauek egiten dira, nagusiki:

– Bolumena minimizatzeko operazioak, dentsitatea irabazteko (R12/D13).

Amaierako kudeatzaileek eskatutako baldintzak betetzeko egiten dira, hondakinen birziklatzea/berreskurapena, tratamendua edo eliminazioa errazteko. Horretarako, instalazio hauek dituzte:

– Plastikozko ontzi hutsak ehotzeko instalazioa.

– Inpregnatutako trapuak eta metalezko ontziak prentsatzeko instalazioa.

– Hondakinak prestatzeko operazioak (R12/D13).

Operazio fisikoak dira, hondakinak dituen ura eta solido esekiak deuseztatzea edo murriztea helburu dutenak, ondorengo manipulazioa, tratamendua edo eliminazioa errazteko.

– Berrontziratzeko edo likidoak ontziz aldatzeko operazioak (R12/D14).

Jasotako hondakinak egoera txarrean daudenean egiten dira, hau da, horiek manipulatzean ihesak eta isuriak gertatzeko arriskua dagoenean.

– Gordailuetako likidoak homogeneizatzeko operazioak (R12/D13).

Instalazioan biltegiratzeko tangak daude, jasotzen diren likidoak homogeneizatzeko erabiltzen direnak. Gero behin betiko tratamendurako instalaziora eramaten dira baimendutako zisternetan, eta kalitate hobeko hondakin bat lortzen da, errazago tratatzeko.

Hondakin-urak itsasora isurtzen dira, ur beltzen saneamendu-sare batetik pasa eta gero. Sare horretatik pasatzen dira, halaber, nabeko euri-ur garbiak, bai eta estali gabeko zolatutako eremuetako euri-urak ere.

Sortutako hondakin arriskutsuak zein arriskugabeak ekipamenduak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

FCC Ámbito SAren jardueran, BREFean hondakin-kudeatzaileen industriarako jasotako teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira («Reference Document on Best Available Techniques in the Waste Treatments Industries», 2008ko abuztua): MTD1, MTD2, MTD3 (1), MTD4, MTD5, MTD6, MTD11, MTD14, MTD17, MTD18, MTD19, MTD21, MTD23, MTD24».

«Bigarrena.– Baldintza eta betekizun hauek ezartzea FCC Ámbito SAk Zierbenako udalerrian (Bizkaia) sustatutako jardueraren ustiapenari; alegia, hondakin arriskutsuak jaso, sailkatu eta multzokatzea, eta aldi baterako biltegiratzea.

A) Gutxienez seiehun mila euroko (600.000) erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatzen den ingurumena konpondu eta leheneratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.

B) Ehun eta laurogeita zazpi mila zortziehun eta hamar (187.810) euroko fidantza jartzea, Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 23. artikuluaren 5.b) apartatuan xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa zehazteko, hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehieneko gaitasuna hartzen da aintzat.

Urtero eguneratu ahal izango da fidantza horren zenbatekoa, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

Jarritako fidantza ez da itzuliko, harik eta Ingurumen Sailburuordetzak FCC Ámbito SAri baimena eman arte sozietate horrek sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uzteko, edo jarduera bertan behera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horien artean, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak jasoko dira.

C) FCC Ámbito SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gaineko datuetan izandako aldaketa oro.

D) Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala beteko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz:

D.1.– Hondakinak jaso, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak hurrengo apartatuetan daude zehaztuta, behar bezala kudeatzeko zehaztapenekin batera.

D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

FCC Ámbito SAk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin arriskutsuen EHZ kodea duten hondakinak tratatu ahal izango ditu goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, Hondakinen Zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98 (EE) Zuzentarauan xedatutakoa betez). Halaber, aipatutako erabakiaren arabera emango zaie hondakinei dagokien kodea eta sailkapena, baita Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera ere. Erregelamendu horrek ordezten du Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (2008/98/EE Zuzentaraua, hondakinei buruzkoa eta zuzentarau jakin batzuk indargabetzen dituena). Aipatutako hondakin horien kasuan, zamalanak baimentzen dira, eta, behar izanez gero, berrontziratze-eragiketak.

– Nolanahi ere, baimen honen eremutik kanpo geratzen dira hondakin leherkor eta infekziosoak (HP1 eta HP9 kodeekin hurrenez hurren identifikatutako arrisku-ezaugarriak dauzkatenak).

– Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak eta hodi fluoreszenteak kudeatuko dira Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

– Halaber, pilen eta metagailuen hondakinak otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatu beharko dira (Pilen eta metagailuen hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko Errege Dekretua).

– FCC Ámbito SAk industrian sortutako etxeko hondakinak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko EHZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak, baldin eta dagozkion udal-ordenantzen arabera ez bada beharrezkoa hondakinok hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati entregatzea.

– Apirilaren 13ko 265/2021 Errege Dekretuaren arabera, FCC Ámbito SAk hitzarmen bat sinatu beharko du TZB Tratamendurako Zentro Baimendu batekin, bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuak aldi baterako hartu ahal izateko, ondoren TZBra eramateko.

Hortaz, ondoren adierazten diren hondakin hauek baino ez dira onartuko:

Hondakin arriskutsuak (R12, D13, D14, R13, D15):

(Ikus .PDF)

Hondakin arriskugabeak (R12, D13, D14, R13, D15):

(Ikus .PDF)

D.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrola egin beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Dena dela, kudeatu beharreko hondakinak zabaldu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aldez aurretik Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onespena eta ebazpen honen I apartatuan adierazitakoa betetzea.

Kudeatzaile baimenduekin akordioak egingo dira TEEHak prestatzeko eta berrerabiltzeko.

Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, FCC Ámbito SAk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik aztertu beharreko parametroak.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluari jarraikiz.

Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen barneko hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea, eta hori egingo du autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioak aintzat hartuta, eta, betiere, Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Euskadiko 2030 Planaren helburu estrategikoak betetzeko.

Edonola ere, birziklatu edo balorizatu daitezkeen hondakinak helburu horietara bideratuko dira, eta FCC Ámbito SAk betetako onarpen-agirietan jasoko da gertaera hori.

Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Euskadiko 2030 Planaren helburu estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak ebazpen honen babesean emandako onarpen-agiri baten kargura bidali aurretik, ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du agiri hori. Ezingo da FCC Ámbito SAk kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik jaso aldez aurretik onarpen-agiria organo honek baliozkotzen ez badu; baliozkotze hori 15 eguneko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota, ez bada izan berariazko posizionamendurik, hura aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko onarpen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen identifikazioa eta iraungitze-data, baldin eta hondakinik ez bada entregatzen.

Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:

– Baztertzeko arrazoia.

– Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.

– Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

– Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren apartatuan jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.

Onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi beharko zaio.

Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko xedearekin, FCC Ámbito SAk hondakin horiek onartzeko parametroen egiaztapena ahalbidetuko duten baliabide tekniko eta giza baliabideak eskuragarri izan beharko ditu uneoro. Onarpena baldintzatzen duten parametroen zehaztapena beti eta partida guztietan egin beharko da homologatutako metodo baten bitartez eta laborategiko buru batek ikuskatuta. Laborategiko burua zentroko langilea izango da, eta goi-mailako titulu espezializatua eduki beharko du.

Baimendutako EHZ kodea duen hondakin bat onartzerik ez badago, ezezko onarpen-agiria egin beharko da, hondakin hori kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

Hondakina lehen aldiz atera aurretik, baimendutako kudeatzaileak emandako dagokion onarpen-agiria aurkeztu beharko du organo honen aurrean. Proposatutako kudeatze-bideetan edo hondakinak hartuko dituen kudeatzailearengan izandako aldaketak ingurumen-organo honi jakinarazi behar zaizkio; haiek egin aurretik, eta, jakinarazpen horrekin batera, onarpen-agiri berria igorriko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, hura baliozkotu dezan.

D.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen geralekuek zolata iragazgaitza izango dute, eta, orobat, behar diren maldak eta balizko jarioak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Instalazioan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da ez dadin gertatu isurketa lauso edo kontrolaz kanpokorik, edo bestela, emisiook ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, garrantzitsua izango da ekipamenduen estankotasuna ziurtatzea.

c) TEEHak jasotzeko eta garraiatzeko baldintzek TEEHak eta horien osagaiak prestatzea eta berrerabiltzea ahalbidetu behar dute, eta ez dira apurtu behar, ezta gehiegi pilatu ere, substantziarik isuri edo materialik galdu behar, eta oliorik eta likidorik isuri behar. Behar bezala beteko dira horiek jaso eta garraiatzeko baldintza espezifikoak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren VII. eranskinean jasotzen direnak.

d) Aurrez manipulatu diren, hondatuta dauden edo osagai guztiak ez dituzten TEEHak jasotzen badira, gertakari hori behar bezala jakinarazi beharko da D.1.5. apartatuan aipatzen den fitxategi kronologikoan.

D.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

a) Balorizatu beharreko hondakinen gehieneko biltegiratze-epea bi urtekoa izango da hondakinak arriskugabeak badira, eta sei hilekoa arriskutsuak badira.

b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

c) Hondakin arriskutsuak biltegiratzetik eratorritako arriskuak murrizte aldera, FCC Ámbito SAk hondakinok gune bereizi batean biltegiratu beharko ditu. Gune hori estalita egongo da eta lurzoru estankoak izan beharko ditu.

d) Instalazioan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

e) Hautsezko hondakinak eta soltean jasotakoak pabiloiaren barruan gorde beharko dira, multzotan edo gelaxketan, harik eta tratatzen diren arte.

f) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahasiz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako.

g) Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Zierbenako Udalari.

h) Aurrekoez gain, TEEHen kasuan honako hauek bete beharko dira:

– Instalazioak hondakinak pisatzeko baskula izango du.

– TEEHak bereizita bildu beharko dira, gutxienez, 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskineko 1. taulan aurreikusten diren zatikiak kontuan hartuta: «GEEen kategorien, TEEHen bilketa-frakzioen eta EHZ-TEEH kodeen arteko baliokidetasunak».

– Halaber, TEEHak biltegiratzeko eremu berezi bat sortu beharko da, berrerabiltzeko prestatzeaz arduratzen diren eragileek ikuskatzeko baldintza egokiekin.

i) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, FCC Ámbito SAk D.1.1 apartatuan adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eramateko.

i) Ontzien hondakinak tratamendua jaso arte biltegiratu behar dira; eduki dituzten hondakin, substantzia edo prestakin arriskutsu motari buruzko identifikazioari eutsi beharko zaio Helburu horretarako, aurretiazko etiketa mantenduko da bertan jasotzen baziren ezaugarri hori eta egotz dakiokeen arrisku-motaren piktograma. Bestela, indarreko arauen arabera etiketatu beharko dira.

k) Aldi baterako biltegiratzean eta ontziak xukatu, prentsatu eta briketatzeko eragiketetan sortutako hondakin likido oro gaika bildu eta euren artean bateragarriak diren hondakinentzako gordailuetara eraman behar dira. Horiek sistema bat izango dute gainezkaldien edo estankotasuna galtzearen ondorioz izan litezkeen isuriak atxikitzeko. Horretarako, gutxienez 1 m3-ko eta gaitasun unitarioa duten 3 gordailu izango dira, kudeatutako ontzien tipologiaren arabera.

l) Era berean, ontzien hondakinak biltegiratzeko eta tratatzeko instalazioak garbitzean sortutako efluenteak gordailu horietara bideratuko dira.

Hondakin likido horiek, helburu horretarako baimendutako hondakin arriskutsuen kudeatzaileari bidaliz kudeatu behar dira.

m) FCC Ámbito SAk hondakin, substantzia edo prestakin arriskutsuak dituzten edo horiekin kutsatutako ontziz osatutako hondakin arriskutsuak biltegiratzeko guneak iragazgaiztu beharko ditu, epoxi pintura edo polietileno-xafla baten inprimazioaren bidez.

D.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuak erregistratzea.

Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, FCC Ámbito SAk fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan, eta, han, datu hauek jaso, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Ebazpen honetako D.1.2 apartatuan aipatutako kontrolen emaitzak apartatu honetan araututako erregistroan jasoko dira, eta, horiekin batera, FCC Ámbito SAk egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

Hilero igorri beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari indarreko urteko informazio metatua, hilean-hilean egindako kudeaketa banakatuta, excel formatuan eta organo honek prestatutako eredua erabilita eta beteta.

Fitxategi kronologiko hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluari jarraikiz, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da fitxategi kronologikoan jasotako informazioaren memoria laburra, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

TEEHak kudeatzeko, fitxategi kronologikoa bat etorriko da 110/2015 Errege Dekretuaren XI. eranskinarekin, eta urteko memoriak otsailaren 20ko 110/2015 Dekretuaren XII. eranskineko gutxieneko edukia izan beharko du.

Fitxategi kronologikoa eta jasotako TEEHei buruzko urteko memoria plataforma elektronikoan kargatuko dira, erabilgarri dagoenean, 110/2015 Errege Dekretuaren 55. artikuluan aurreikusitako terminoetan. Plataforma elektroniko horren bitartez, fitxategi kronologikoari eta urteko memoriaren lanketari dagozkion betebeharrak bete ahal izango dira.

Aurreko apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Hondakinen Lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

TEEHen kudeatzaileei dagokienez, TEEH horiek Europar Batasuneko herrialdeetara nahiz Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetara lekualdatzeari buruzko informazioa kargatuko da 110/2015 Errege Dekretuaren 55. artikuluan aipatzen den plataforma elektronikoan.

Horrez gain, aurreikusten bada zabortegian ezabatu beharko direla inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan aurreikusitako balorizazio- eta ezabatze-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, orduan, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Euskadiko 2030 Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

D.2.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

D.2.1.– Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

D.1.1 apartatuan adierazten diren hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolei kalterik egin gabe, FCC Ámbito SAk tratamendu linea hauetarako honako baldintza hauek betetzen direla bermatu beharko du:

Transferentzia-zentroa - Aldi baterako biltegiratzea.

a) Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: multzokatzea, produktua edukiontziz aldatu gabe, lantegian horretarako gaitutako tokian, baita haren zama, hustuketa eta berrontziratzea ere beharrezkoa izanez gero, eta ez da ontzien barruko aldearen edo ontzietan gordetzen diren hondakinen gainean eragina daukan bestelako manipulaziorik aintzat hartzen.

b) Hondakin solteen kasuan, batera biltegiratu ahal izango dira homogeneoak direnak beren izaera, osaketa eta kodifikazioarekiko; alabaina, aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da, ziurtatzeko ezen batera biltegiratzeak ez dakarrela arriskua areagotzerik, ezta azken buruko kudeaketa zailtzerik.

c) Halaber, nahitaez bete beharko dira hondakin arriskutsuak ontziratu eta etiketatzeari buruzko jarraibideak, indarreko araudian jasotakoak.

Halaber, Europako Hondakinen Zerrendan –Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaz onartutakoan– ezarri kodearen arabera identifikatu beharko dira hondakinak. Erabaki horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauari jarraikiz.

d) Hondakin arriskutsuak behin-behinean biltegiratzeko instalazioak estalkia izan beharko du, prezipitazio atmosferikorik bat ere ez dadin iragazi. Halaber, lurzoru estankoak izango ditu, eta behar diren maldak, hala nola balizko isurien bilketa-sareak, isuriok kutxatila itsura edo bilketa-putzura bideratuko dituztenak. Aurreikusi daitezkeen hondakin arriskutsuen balizko isurien adinako edukiera izango dute horiek.

e) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez biltegiratutako hondakinek bete egin behar dituzte, bai likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzeaz indarrean dagoen arautegiko eskakizunak, eta bai suteak prebenitzeari eta haietatik babesteari buruzko arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.

f) Isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuak kubeta independenteetan biltegiratuko dira, eta, betiere, kubeta bakoitzean, euren artean bateragarriak diren hondakinak dituzten ontziak bilduko dira. Isuriak biltzeko kubetek zoru eta horma iragazgaitzak izango dituzte, erabat estankoak direnak. Kutxatila horietan jasotako efluenteak kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio.

g) Baimen honi loturiko hondakin arriskutsu ontziratuak gune bereizietan biltegiratuko dira, motaren arabera identifikatuta.

h) Gehienez 55 tona TEEH biltegiratuko dira, betiere Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean zehaztutakoari jarraikiz.

i) Berrerabilera barnean hartuko duten akordioak sinatuko dira. Horretarako, GEEHak norako horretarako berrikusiko dira, bat etorriz Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren IX.A eranskineko irizpideekin.

j) Hondakin arriskutsuak ezingo dira sei hilabetetik gora biltegiratu.

k) Aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro, ur sanitarioak izan ezik, banatuta jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.

l) Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren aurrean, aldizka eta indarraldiaren arabera, egiaztatu beharko da FCC Ámbito SAk eta sozietate horrek igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileek hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunak indarrean daudela. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude Espainian kokatuta, mugaz gaindiko lekualdatzeak arautzen dituen Europar Batasuneko araudia bete beharko da.

D.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.2.2.1.– Baldintza orokorrak.

FCC Ámbito SAren instalazioaren ustiapenean, atmosferarako isurketek ezingo dituzte gainditu ebazpen honetan ezarritako muga-balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak bete beharko dituzte.

Prozesuan atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, isurketa horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira isurketa konfinatu gabeak, baldin eta teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin badira edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.

Neurri egokiak hartuko dira istripuzko isurketen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosferako kutsadurari aurre egiteko neurriak daude jasota proiektuan, eta beti beteko dira neurriok. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak hartuko dira: hala nola, agregakin-multzoak ureztatzea eta bideak garbitzea.

Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

D.2.2.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Hondakinak jaso, sailkatu, multzokatu eta aldi baterako biltegiratzeko FCC Ámbito SAren instalazioak jarraian aipatzen diren foku konfinatu hauek ditu, 09 10 09 50 jarduerarekin lotuta (biltegiratzea edo manipulazio-eragiketak, esaterako: hondakin ez metalikoak edo hauts-itxurako hondakin metalikoak nahastea, bereiztea, sailkatzea, garraiatzea edo txikiagotzea; materialak manipulatzeko gaitasuna >= 500 t/egun dela, edo, hondakin arriskutsuen kasuan, >= 10 t/egun). Jarduera hori atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoan jasota dago, Airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legean xedatutakoari jarraituz. Hona hemen fokuak:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietako bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurketeen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, isurke-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko gisa funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

D.2.2.3.– Gehieneko isurketa-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurketetan ez dira isurketa-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Isurketa-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9. artikuluak arautzen duena beteko da. Ikusten bada gehieneko isurketa-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

D.2.2.4.– Gasak bildu eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuaren D.2.2.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta guneen segurtasuna eta zerbitzuak.

Instalazioak arazketa-sistemen (ikatz aktiboko iragazkiak) mantentze-lanak egin beharko ditu, isurketek gehieneko balioak gainditzen ez dituztela bermatzeko.

Isurketa lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

D.2.3.– Itsasora isurtzeko baldintzak.

D.2.3.1.– Isurpenen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurpena sortzen duen jarduera mota nagusia: Hondakin arriskugabeak kudeatzea / Hondakin arriskutsuak jasotzea.

Jarduera-taldea: Hondakinen kudeaketa.

Mota-taldea-EJSN: 1-7 TER-38.11/38.12.

(Ikus .PDF)

Ezin izango dira isurtzeko hodiak erabili aurreko taulan agertzen direnez bestelako likidoak garraiatzeko, inola ere.

D.2.3.2.– Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

1. isurketa: Ur beltzak.

Urteko gehieneko bolumena: 304 m3

Eguneko batez besteko bolumena: 1,38 m3/egun

D.2.3.3.– Gehieneko isurketa-balioak.

Itsasora egiten diren isurketen ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak soilik izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioekin:

a) Ur sanitarioak:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketen muga-balioak lortzeko.

Ezarritako isurketaren muga-balioak gaindituz gero, ebazpen honetan arauz kanpoko isurientzako ezarritako protokoloaren arabera jokatu beharko da.

D.2.3.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek jarraian deskribatzen diren ekintzak barne hartuko dituzte funtsean.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, FCC Ámbito SAk behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Instalazioak hobi septiko bat du aldagela eta komunetako ur beltzak tratatzeko, horiek itsasora isuri aurretik.

Tratamenduak elementu hauek ditu:

– Dekantagailua-digestorea eta iragazki biologikoa, 15 biztanle baliokiderentzako tamainarekin. Beira-zuntzarekin sendotutako poliesterrez egina dago, 1.600 mm-ko diametroa eta 2.700 mm-ko luzera du, 4.500 litroko bolumenarekin.

– Laginketa-kutxatila.

Sortutako lohiak maiztasun egokiarekin erretiratuko ditu baimendutako kudeatzaile batek.

Kontrol-kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur bakoitzerako, eta haien bidez isurien lagin adierazkorrak hartuko dira eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatuko da. Kutxatilak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, beharrezkoa denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziak ikuskatu ahal izateko.

D.2.3.5.– Isurketen kontrol-kanona.

Kostei buruzko uztailaren 28ko 22/1998 Legearen 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, 7.artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten du uraren arloko indarreko legeriak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea, bai eta lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea ere.

Abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoak, aipatu berri den kanona arautzen du: lehorretik itsasora egiten diren isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik.

Hala, dekretu horretako 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, isurketa baten karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta, bider 3.000,00 euro egingo da, prezioa unitateko, isurketak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, berriz, isurketen urteko bolumena biderkatuko da isurketaren kutsadura-mailaren, hartan egon daitezkeen substantzia arriskutsuen nahiz hustuketarako erabilitako eroanbide motaren ezaugarrien arabera ezarritako koefiziente batez.

Aurrekoa oinarri hartuta, eta Lehorretik Itsasora egiten diren Isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuaren 14. eta hurrengo artikuluak aplikatuz, Uraren Euskal Agentziak isurtze honen urteko kanonaren kalkulua egin behar du:

1. isurketa: Ur beltzak.

Isurketaren kanona = C x Puc

K = K x B

K= k1 x k2 x k3

Hau honela izanik:

C = karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

PUC = Kutsadura-unitatearen balioa.

K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

k1 = karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.

k2 = Eroapen motak zehaztutako koefizientea.

k3 = Substantzia arriskutsuekin eginiko isurketei aplikatzeko koefizientea.

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

K1: (7,75*DQO+ 7,75*SS + 116,22*DTGT+ 58,11*AG)* 10-9.

K1: (7,75*160+ 7,75*80 + 116,22*2+ 58,11*20)* 10-9 = 3,2546*10-6.

K2: Gainerako baldintzak. k2 = 1

K3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. k3= 1

K = 3,2546*10-6 x 1 x 1 = 3,2546*10-6.

V bolumena = 304 m3/urte.

Karga kutsatzailea C = 3,2546*10-6 x 304 = 0,000989.

Isurketa-kanona = 0,000989 x 3.000 = 2,97 euro/urte

Isurketaren titularrak 459/2013 Dekretuaren 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira isurketaren kanona kalkulatzeko.

Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isurketa baimentzen duen ebazpena indarrean jartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.

Halaber, aipatutako aginduaren arabera, kanona urte natural osorako likidatuko da, isurpenerako baimena, haren aldaketa, etetea edo azkentzea ematen den ekitaldian izan ezik, edo Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik, orduan baimena indarrean egondako egunen kopuruaren arabera kalkulatuko baita kanona, urte osoko egunak aintzat hartuta.

Dekretu hori betez, Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.

D.2.4.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, hondakin horiek instalazio haietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten bada, hondakinak karakterizatzeko, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideei ere.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak –ebazpen honetan daude jasota– orientagarriak dira soilik; kantitate horiek kalkulatzeko kontuan hartu dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Hargatik eragotzi gabe abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoa, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurketak edo lixibatuak sortzeko arriskua badute, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gertatzen diren isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Hondakinen Europako Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Zierbenako Udalari.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluarekin.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

D.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Honako hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera ezartzen dira, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Horiek definitzen dituzte mota eta hondakinaren osagai arriskutsuak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko eta Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Euskadiko 2030 Planean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, leheneratzea edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuririk gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabetetik gora eduki biltegian. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. FCC Ámbito SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraiobideak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

h) FCC Ámbito SAk industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) FCC Ámbito SAk poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituen artean, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu xedapen hauetan ezarritako eskakizunak: 1378/1999 Errege Dekretua, abuztuaren 27koa, Poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta 228/2006 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, errege-dekretu hori aldatzen duena.

k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu FCC Ámbito SAk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) FCC Ámbito SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, helmuga, eta deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du, dagokion urtekoa.

m) Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, FCC Ámbito SAk urtero laburpen-memoria bat egin beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, honako hauek jasota: ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea eta helmuga, eta deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du, dagokion urtekoa.

n) Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluarekin bat etorriz, fitxategi kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Fitxategi hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez eta urtero bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortuz gero, FCC Ámbito SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 18.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu FCC Ámbito SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Baldin eta FCC Ámbito SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

q) Apartatu honetako e) eta f) letretan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l), m) eta n) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

r) Amiantoa daukaten hondakinak aurkitzen baldin badira, FCC Ámbito SAk amiantoaren ondorioz ingurumena kutsatzea prebenitu eta murrizteko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezartzen diren exijentziak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

D.2.4.2.– Hondakin arriskugabeak.

Sustatzaileak hondakin arriskugabe hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Bigarren apartatuaren D.2.4. azpiapartatuan xedatutakoari jarraikiz, hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, leheneratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira. Hondakinen azken helburua balorizazioa denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. FCC Ámbito SAk tratamendu-kontratuak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da, hondakin ez-arriskutsua lekualdatu aurretik, Hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

f) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluaren arabera.

g) Baldin eta FCC Ámbito SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

h) Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, FCC Ámbito SAk urtero laburpen-memoria bat egin beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, honako hauek jasota: ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea eta helmuga, eta deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du, dagokion urtekoa.

i) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Fitxategi hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

j) Apartatu honetako d) eta e) letretan (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta f) eta g) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

D.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Bat etorriz urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenarekin, eta horretan bildutako gomendioei jarraituz, lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu FCC Ámbito SAk.

Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuari jarraikiz, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, 5 urtean behin, gutxienez, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

Era berean, aurreko lerrokadan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta maiztasunak beteta.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-agiriak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde egiaztatu batek egina, eta aipatutako txostenak bilduko ditu hor (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-agiriak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

Lur-mugimenduak.

Sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1.c) apartatuan jasotzen denari jarraikiz, induskatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horiek kudeatzeko modu egokiena zehaztearren.

b) Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzematen bada, nahitaezkoa izango da indusketa selektiborako plan bat aurkeztea, lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko egiaztatuta dagoen erakunde batek egina. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

c) Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

– Jarduketa sustatu duen pertsona fisiko edo juridikoaren eta jarduketa egingo duen kontratistaren identifikazioa.

– Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

– Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

– Jarduketaren deskribapen xehatua.

– Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

– Ingurumen-jarraipenerako lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan, erakunde egiaztatua izan beharko du.

– Jarduketa hasteko aurreikusitako datak.

d) Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du, eta, bertan, lurren karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materialen berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

e) Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kutsatutako-lurzoruetan-indusketa-selektiboak-egiteko-gida

f) Soberakinak zabortegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa egiteko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan («Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa») biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

g) Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako EBA-B (industria-erabilera) balioaren azpikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde akreditatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

h) Lur garbitzat hartuko dira ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-A ebaluazioko balio-adierazleak baino balio txikiagoak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelanerako.

i) Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz), eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoruaren arloko adierazpen bat lortu beharko du egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek hartu beharreko neurriak ezar ditzan, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatua betez betiere.

D.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen, beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu beharko zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

E.1.– Atmosferara eginiko isurketak kontrolatzea.

E.1.1.– Kontrolak.

a) Karbono-iragazkiak mantentzeko planean ezarritakoa bete beharko da.

b) Iragazki-aldaketak fokuen erregistro-liburuan erregistro-liburuan erregistratu beharko dira.

c) Bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, GKOL kontzentrazioaren neurketa bat egin beharko da, haizatze-fokuetan, karbono-iragazkiak aldatzeko baldintzak zehazteko.

E.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena).

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

E.2.– Itsasora isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, azterketa hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

Era berean, eta instalazioan sortutako euriaren jariatze-urei dagokienez, titularrak analisi bat aurkeztu behar du urtero, gutxienez parametro hauek jasoko dituena: pH, eroankortasuna, solido esekiak, OEK, olioak eta koipeak eta hidrokarburoak.

a) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketaren lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

b) Hauei bidaliko zaizkie isuri-kontrolen emaitzak:

– Uraren Euskal Agentziari, laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, ebazpen honetako bigarren apartatuko E.6 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

c) Laginketak beti egingo dira kutsatzaile gehien sortzen den aldietan.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.2.3.3. apartatuko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

E.3.– Zarata kontrolatzea.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urtetik behin: Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

E.4.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

a) Ebazpen honen bigarren apartatuko D.2.5 azpiapartatuan eskatutako dokumentazioaren kaltetan izan gabe, hurrengo datu hauek aurkeztuko dira lurzoruarekiko afekzio berri baten aukera hauteman den kasuan:

– Aintzat hartutako aldian izan diren gorabeherak, substantzia arriskutsuak direla eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera –zolatak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak– ez ezik, larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela ere egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Ekipamenduak eta gainazalak egoera onean daudela egiaztatzen dituen edo, hala badagokio, horietan hautemandako gabetasunak azaltzen dituen berariazko adierazpena izan beharko du.

– Lurzorua edo lurpeko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Halaber, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduari dagokionez jakinarazitako baldintzak aztertzean zehazten diren kontrolei kalterik egin gabe –agindu horrek Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko jarraibide teknikoa onartzen du–, eta lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotuta, FCC Ámbito SAk lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egin beharko du. Horretarako, gutxienez bi zundaketa egin beharko ditu urak karakterizatzeko, ateratako lurzoru-zutabea karakterizatzeko eta piezometro bana gaitzeko, eta horiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Apartatu honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

E.5.– Jardueraren adierazleen kontrola.

Sustatzaileak honako taula honetan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta ingurumena zaintzeko urtean urteko programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

E.6.– Emaitzak kontrolatzea eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

Horrela, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus.

Era berean, kontrolak urtean behin baino aldizkakotasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbide posibleak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik hala egin ez bada.

E.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina egin beharko du, eta, han, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduko ditu. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua barnean hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du zer sistematika erabiliko duen jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko, egiaztatu ahal izateko eraginkorrak direla enpresak ingurumena hobetzeko ezarritako neurri eta mekanismoak (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren isurketen eta hondakinen zenbatespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak bigarren apartatuko D.2.4 azpiapartatuan («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera bertan behera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklaraziorako estandarrak eta irizpideak ezartzen dituena. Horrenbestez, FCC Ámbito SAk jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, FCC Ámbito SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren apartatuaren D.2.4 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, FCC Ámbito SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isuri edo emisio oro saihesteko.

F.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko isurketak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isurketak biltzeko sistemak.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoera prebenitzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako emisioak eta isuriak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan sortutako soberako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Hala dagokionean, hondoan hustubiderik ez duten andel iragazgaitzetan biltegiratuko dira. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Instalazioek lohien tratamendua badute, lohi horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren sarrerara, tratatu dadin.

Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-urak ezingo dira «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «bypass» bidez isuriak egin behar badira, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isuriak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «Bypass» horretan aurreikusi gabeko isuri bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

b) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuzko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzean, baliteke lurzorua eta ura kutsatzea. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua duten lurzatien azalera guztiak irazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak eduki beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek eskakizun batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezkoak diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gertatzen diren isurketei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta norbera babesteko ekipo egokiak.

i) Ontzien hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, instalazioaren eraginkortasunari eragiten dioten isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren, betiere). Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ezusteko isuri edo emisioren bat egonez gero, SOS Deiak eta Zierbenako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Istripuzko isurketa gertatuz gero, emaria eta isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketaren bat gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten organismoei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

k) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gertatzen diren gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko etenaldi programatu oro, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, aldatu ahal izango dira babes- edo zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa, baita neurtu behar diren parametroak, neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugak ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, aurreko urtean atmosferarako eta uretarako isurketei eta sortutako hondakin-mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio SFCC Ámbito SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuari jarraikiz.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori trantsakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da bete egiten dela Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa.

l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

https://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

Organo horren onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Industriako isurketen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du zer irizpide hartu behar diren kontuan aldaketa funtsezkotzat jotzeko.

Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa egin aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz».

«Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatuta dauden gehieneko isurketa-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Isurketak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legerian ezarritakoaren arabera, irizten badio badirela ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuaren Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuspen-prozesua.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legeriak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoa ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoaren arabera egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan».

Hirugarrena.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ontzi-hondakinak kudeatzeko eta hondakinak aldi baterako biltegiratzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio FCC Ámbito SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Bosgarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea FCC Ámbito SAri, Zierbenako Udalari, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Seigarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 12a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala