Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2022ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4782

EBAZPENA, 2022ko urriaren 17koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2022ko edizioko garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda.

2021eko abenduaren 13ko Agindua, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2022ko deialdia egiten duena, 2021eko abenduaren 31n argitaratu zen EHAAn.

Agindu horren 10.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, Gazteriako zuzendariak «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteei buruzko ebazpena emango du, baita ordezkoak ere, Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita. Horrez gain, ebazpenean jasoko da baita hautatu ez diren pertsonen zerrenda ere.

Agindu horren 10.1 artikuluan xedaturikoa betez, Gazteriako zuzendariak, Hautaketa Batzordeak 2022ko martxoaren 13an egindako proposamena ikusita, Ebazpena eman zuen 2022ko martxoaren 17an. Ebazpen horren bidez, 2022an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak izendatu zituen, baita ordezkoak ere. Horrez gain, ebazpenean jasota dago hautatu ez diren pertsonen zerrenda.

Aginduaren 10.3 artikuluan xedaturikoari jarraituz, zerrenda guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– EHAAn argitaratzea 2022an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako pertsonen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Pertsona horiek «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2022ko deialdia egiteko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak 2021eko abenduaren 13an emandako Aginduaren babespean aukeratu dira (2021eko abenduaren 31ko EHAA).

Bigarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, ordezko izendatutako pertsonen zerrenda (ikus II. eranskina).

Hirugarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, aukeratu ez diren pertsonen zerrenda (ikus III. eranskina).

Laugarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan azkenean parte hartu duten pertsona onuradunen zerrenda 2022ko deialdian (ikus IV. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 17a.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala